Akuikulturan berrikuntzarako laguntzak 2026

[FEMPA 2026]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro honen helburua akuikulturaren sektorean hobekuntza teknologikoa eta lehiakortasuna sustatzea da, egungo eta etorkizuneko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko, eta honako helburu hauek dituzten eragiketak bultzatuko dira:

a) Ezagutza teknikoak, zientifikoak edo antolakuntzakoak garatzea akuikultura-ustiategietan. Ezagutza horiek, bereziki, ingurumenean duten eragina murriztuko dute, inpaktua ebaluatuko dute eta klima-aldaketara egokituko dira, espazioaren aprobetxamendua hobetuko dute, elikadura eta nutrizioa optimizatuko dute, akuikulturan baliabideen erabilera jasangarria bultzatuko dute, ekonomia zirkularraren bidez prozesuak, baliabideak eta hondakinak optimizatuko dituzte, osasuna, animalien ongizatea eta elikagaien segurtasuna hobetuko dituzte, ekoizpen iraunkorreko metodo berriak erraztuko dituzte edo espezieak (genetikoak eta fisiologikoak) hobetuko dituzte, edo trazabilitatea hobetuko dute, besteak beste.

b) Merkatu-ahalmen ona duten akuikultura-espezie berriak, produktu berriak edo funtsean hobetuak, prozesu berriak edo hobetuak, edo ustiategi berriak edo hobetuak kudeatzeko eta antolatzeko sistemak garatzea edo merkatuan sartzea.

c) Produktu edo prozesu eta zerbitzu berritzaileen bideragarritasun teknikoa edo ekonomikoa aztertzea, arlo ekonomikoan edo soziologikoan ezagutzak ekartzen badituzte.

d) Zehazki, lerro honen xedearekin bat datozen neurriak honako hauek izan daitezke:

1. Laboreak optimizatzea eta teknologia berriak erabiltzea.
2. Hazkuntza-espezie, -prozesu eta -sistema berriak bilatzea.
3. Ingurumen-inpaktua minimizatzea eta akuikulturaren eragin positiboak hobetzea, I+G+Bren bidez.
4. Arrain-irin eta -olioen mendekotasuna murriztea, eta animalien ongizatea hobetzea.
5. Ezagutzaren kudeaketa hobetzea, I+G+B emaitzak transferitzeko mekanismoak indartzea eta sareko lana.

Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioen gauzatzea eta ordainketa urtero justifikatu ondoren, inbertsioen fakturak eta ordainagiriak aurkeztuta, eta jarraipenaz arduratzen den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena egin ondoren, bertan lortutako emaitzak jasota.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun izan daitezke: akuikultura-sektoreko elkarteak; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eta unibertsitateen osaera arautzen eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz aitortutako erakunde zientifikoak edo teknikoak; teknologia- edo berrikuntza-operadoreak; eta berariaz aipatu ez diren akuikultura-sektoreko operadoreak.

Operadore teknologikoak edo berrikuntzakoak onuradun zuzenak direnean, erakunde zientifiko edo tekniko aitortuekin lankidetzan edo elkartuta egin beharko dituzte eragiketak. "Lankidetza" da erakunde horiek proiektuan parte hartzea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako edozein modalitateren bidez, edo erakunde pribatuen artean ezarritako edozein lankidetza-sistema formalen bidez.

Laguntza-ildo horretan, hirugarrenekin azpikontratatzeko aukera aurreikusten da, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 90era arte gehienez, eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

Betekizunak

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1139 (EB) Erregelamenduan (2021eko uztailaren 7koa, Europako Itsas Funtsa ezartzen duena) ezartzen diren betekizunak, aurrerago, deialdi-aginduan zehaztuko direnak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

E-maila: pescaayudasbilbao@euskadi.eus

Telefonoak: 

Pilar Herrero: 944 03 14 62

Mª Jose Elorrieta: 944 03 14 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230297

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei, espedientea osorik dagoen unearen arabera eta lehiaketa-teknika erabili gabe. Horretarako, II. eranskinean adierazitako ehunekoak aplikatuko zaizkie, laguntza-modalitatearen arabera, eta betiere laguntza horiei lotutako kreditu-saldorik badago.

Oro har, ez da onartuko hasieran aurkeztutako aurrekontuaren goranzko aldaketarik, ezta inbertsio edo jarduketa berririk ere, laguntza-eskaera erregistratu ondoren. Aurrekoari kalterik egin gabe, eta salbuespen gisa, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoaren goranzko aldaketa bakarra onartuko da, baldin eta aldaketa horrek inbertsio berririk ez badakar eta eskabideak aurkezteko epean aurkezten bada, laguntza emateko ebazpena eman aurretik. Ebazpen horren ondoren ez da onartuko goranzko aldaketarik.

Eskatzaileak diruz lagundu nahi dituen inbertsio edo jarduera gehigarriak beste laguntza-eskabide bat aurkeztuz formalizatu beharko dira. Eskabide horrek beste espediente independente bat eragingo du, eta ezin izango dira inola ere gehitu jada aurkeztutako edo ebatzitako espediente bat zabaltzeko. Horretarako, eskatzaile bakoitzak gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu laguntza-lerro bakoitzeko.

Urte anitzeko espedienteen kasuan, espedientea emakida-ebazpen bidez ebatzi ez den bitartean eta eskabideak aurkezteko epea irekita dagoen bitartean, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren aldaketak onartu ahal izango dira, soilik ekitaldi batetik bestera kredituak eskualdatzeko, konpentsatzeko edo birbanatzeko, inbertsio berririk aurreikusi gabe. Emakida-ebazpena eman ondoren, onartutako aurrekontua loteslea izango da urteka, eta ez da onartuko ez eskualdaketarik, ez konpentsaziorik, ez ekitaldi arteko kreditu-birbanaketarik.

Aurrekoa gorabehera, onuradunak ez baditu aurreikusitako jarduketak osorik edo zati batean gauzatzen, dagokion gutxitze-ebazpena eman ahal izango da, eta laguntza ordainduko da benetan justifikatutako gastuaren arabera; nolanahi ere, ezingo da gainditu urte bakoitzerako emandako zenbatekoa, eta exekutatu gabeko kreditua galduko da.

Laguntzaren intentsitatea II. eranskinean ezarritakoa izango da.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntza emateko eta ukatzeko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, aurkezten den eskabide bakoitza osorik aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dituzte, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren eskatzaileen zerrenda, zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektuaren erreferentzia adierazita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk