BERC Programa (2026-2029)

[BERC]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2026-2029 aldirako diru-laguntzen oinarriak ezartzea eta deialdia egitea, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzeko (BERC Programa).

Aurrekontuko zuzkidura

60.000.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

1.– Laguntzak urtero zatika ordainduko dira, urteroko bakoitzaren % 80ko aurrerakina ordainduz eta gainerako % 20a hurrengo urtean likidatuz.

2.– 16. artikuluan ezarritako kontrolen mende egongo dira ordainketak.

3.– Diru-laguntzak ez dira ordainduko onuradunak ez badu egiaztatzen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela; ez da ordainduko, halaber, diru-laguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.

4.– Diru-laguntzaren zenbatekoa Diru-laguntzen Erregimena Arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 17. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-eskemaren arabera bermatuko da; dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura emango diren diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta diru-laguntzen kudeaketan parte hartuko duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, horien erregimena eta obligazioak ere aipatzen dira.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko partaidea izatea.

  • Zuzendaritza zientifikoaren egiaztapena.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0174904

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, gehienez ere, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Adierazitako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk