Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako laguntzak, udalerriko justizia bulegoen funtzionamendu-gastuetarako 2026. urtean.

[UJB2026]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriko justizia bulegoen funtzionamendu-gastuak finantzatzen laguntzea.

Aurrekontuko zuzkidura

494.925,00 euro

Prestazio ekonomikoa

Laguntza horiek udalerriko justizia bulegoa duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalen artean banatuko dira, organo judizial horien funtzionamendu-gastuak ordaintzen laguntzeko.

Kreditua irizpide hauen arabera banatuko da:

1.- Udalerrietako zuzenbidezko biztanleria, erakunde eskudunak egindako azken argitalpen ofizialaren arabera, honako eskala hau aplikatuz.

BIZTANLEAK

ZENBATEKOAK

1etik 499ra

875.-€

500etik a 999ra

1.000.-€

1.000tik 2.999ra

1.975.-€

3.000tik 6.999ra

2.775.-€

7.000tik 19.999ra

3.750.-€

20.000tik 29.999ra

4.750.-€

30.000tik 39.999ra

5.850.-€

40.000tik gora

7.550.-€

2.- Espetxea duten udalerrietako udalek 1.850 euroko osagarria jasoko dute.

3.- Udalerriko justizia bulegoen idazkaritzak berezko langileria daukaten Elkarteetan sartuta egonez gero, udal horiek udalerriko biztanleriagatik legokiekeen zenbatekoaren % 85eko dirulaguntza jasoko dute.

4.- Aurreko paragrafoan aipatutako idazkaritza-elkarteen egoitza beren udalerrian kokatuta duten udalek, arau orokorren arabera dagokien zenbatekoaren % 100 jasoko dute, gehi elkartean sartuta dauden udalei biztanleriagatik legokiekeen zenbatekoen % 15.

5.- Idazkaritzen elkarte berriak sortuz gero, agindu honetan aurreikusitako zenbatekoak zehazteko, funtzionamendu-data 2026ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa dutenak baino ez dira kontuan hartuko.

6.- 2026rako 75 euroko igoera lineala aplikatu da tarte bakoitzeko, aurrekontu-marjina dagoelako.

Ordainketa-modua:

Udalerriko justizia bulegoa duten udalei dagozkien zenbatekoak ordainketa bakarrean ordainduko zaizkie, eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, udal onuradunak eskabidea aurkeztuta betiere.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Betekizunak

  • Laguntza ordaintzeko, udal bakoitzak eskabidea aurkeztu beharko du, horretarako gaitutako prozedura telematikoaren bidez, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Justizia Administrazio Zuzendaritza 945 01 90 95

Zuzenean. Herritarrentzako arreta 012/945 01 80 00

Kodea

1097606

Eskabidea


Dirulaguntza ofizioz emango da, baina udal bakoitzak hilabeteko epea izango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, prozedura telematikoan sartzeko eskabidea egiteko.

Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko urriaren 24tik 2026ko azaroaren 23ra.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Emandako laguntza justifikatzeko, bete formularioa deialdiaren aginduan aurreikusitako epean, eta eman beharrezko dokumentazioarekin batera Nire Karpeta

Beste tramite batzuk