Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak - 2026
[TMS 2026]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da turismo-sektoreko enpresentzako laguntzak erregulatzea eta deitzea, produktu berriak garatu eta merkatura ditzaten, bai eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzea eta Euskadi Basque Country marka turistikoaren posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak babestea ere.
Aurrekontuko zuzkidura
934.000 euPrestazio ekonomikoa
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira laguntzak.
Diruz lagundu daitezke 2026ko ekitaldian proiektu tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduketak:
a) Euskadin garatutako turismo-produktuak sortzen, martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.
Atal honetan, turismo-produktu lehiakor, arduratsu eta jasangarriak garatzen, merkaturatzen eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzen laguntzen duten ekimenak (Euskadin garatutako) lagunduko dira.
b) Euskadin egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, zehazki, bertan nahiz nazioartean oihartzun mediatikoa dutenak eta Euskadiren irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen dutenak.
Atal honetan lagunduko dira Euskadi bikaintasuneko eta lehiakortasuneko helmuga turistiko gisa posizionatzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak.
Laguntzen zenbatekoa:
TMS-2026-Laguntzen-zenbatekoa.pdf (PDF, 97 KB)
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, aurreikusitako baldintzetan dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) turismo-zerbitzuak ematen dituzten Euskadin.
Elkarteak
Fundazioak
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak badaude sozietate horien xedeen artean.
Betekizunak
-
Onuradunak
Laguntza hauen onuradun izan daitezke:
1) Banako enpresaburuak edo autonomoak eta pertsona juridikoak: mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien arteko elkartzeak, baldin eta:
· jarduera turistiko osagarriak egiten badituzte eta dagokion Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafean alta emanda badaude.
· zerbitzu turistikoak eskaintzen badituzte eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta badaude.
2) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak badaude sozietate horien xedeen artean.
Era berean, onuradun izateko, agindu honetan ezarritako betekizunak bete beharko dira, bai eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan jasotakoak ere, eta ezingo da lege horren 13. artikuluaren 1. apartatutik 5.era bitartean zehaztutako inongo egoeratan.
-
Erakunde baztertuak
Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan:
Udal-mailan edo udalerriz edo eskualdez gaindikoan turismo-lankidetzarako ente gisa jarduten duten entitate publiko edo pribatuak, eta sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak, edo beste entitate batzuk, baldin eta administrazio publikoek edo haien mendeko entitateek haien kapitalean edo gobernu-organoetan partaidetzaren gehiengoa badute.
Kirol-federazioak, kirol-klubak eta kirol-elkarteak.
-
Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna
Agindu honetan araututako laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde edo organismo batzuek emandako beste edozein laguntzarekin, hauekin izan ezik: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kudeatutako hitzarmenen, babesletzaren edo bestelako laguntza-aginduen babesean jarduera berberetarako emandakoekin.
Agindu honen babesean emandako laguntzaren zenbatekoa, beste erakunde edo organismo batzuen laguntza edo dirulaguntzekin batera, ezin izango da izan, inola ere, gainfinantzaketarik ez gertatzeko diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa. Eskatzaileak hori egiteko konpromisoa hartuko du aurkeztutako eskabidearen erantzukizunpeko adierazpenean. Ondorio horietarako, diruz lagundutako jarduketaren kostutzat hartuko da aurkeztu eta onartutako, eta, hala badagokio, justifikatutako gastu guztiak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Laguntzak eskatzeko egindako espedienteei buruzko kontsultak:
ayudas_ctp@euskadi.eus
Araba: 945 017 066
Bizkaia: 944 031 656
Gipuzkoa: 943 023 247
Tramitazioan arazorik baduzu, aukera hauek dituzu:
- Zuzenean - Herritarrentzako arreta zerbitzuaren telefonoa erabili: 012/ 945 01 80 00
- Arazo teknikorik baduzu, Erabiltzaileentzako Arreta zentroaren telefonoa erabili: 945 01 68 38
- Mezu bat bidali kontaktu inprimakiaren bitartez
Kodea
0089410Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 22an amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Proiektuaren azalpen-memoria xehatua
-
Proiektuaren azalpen-memoria xehatua (deskribapena, helburuak, aurreikusitako jarduketak eta bakoitzaren aurrekontu banakatua).
- Logoak
-
Komunikazio grafikoko eta ikus-entzunezko euskarrien elaborazioari, sustapenari, merkaturatzeari eta online eta offline komunikazioko estrategiei dagozkien jarduera guztiek sailaren edo Euskadi Basque Country marka turistikoaren logoa izan beharko dute, eguneratuta eta indarrean, nortasun korporatiboaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Onuradunak
Laguntza hauen onuradun izan daitezke:
1) Banako enpresaburuak edo autonomoak eta pertsona juridikoak: mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien arteko elkartzeak, baldin eta:
· jarduera turistiko osagarriak egiten badituzte eta dagokion Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafean alta emanda badaude.
· zerbitzu turistikoak eskaintzen badituzte eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta badaude.
2) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak badaude sozietate horien xedeen artean.
Era berean, onuradun izateko, agindu honetan ezarritako betekizunak bete beharko dira, bai eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan jasotakoak ere, eta ezingo da lege horren 13. artikuluaren 1. apartatutik 5.era bitartean zehaztutako inongo egoeratan.
-
Erakunde baztertuak
Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan:
Udal-mailan edo udalerriz edo eskualdez gaindikoan turismo-lankidetzarako ente gisa jarduten duten entitate publiko edo pribatuak, eta sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak, edo beste entitate batzuk, baldin eta administrazio publikoek edo haien mendeko entitateek haien kapitalean edo gobernu-organoetan partaidetzaren gehiengoa badute.
Kirol-federazioak, kirol-klubak eta kirol-elkarteak.
-
Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna
Agindu honetan araututako laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde edo organismo batzuek emandako beste edozein laguntzarekin, hauekin izan ezik: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kudeatutako hitzarmenen, babesletzaren edo bestelako laguntza-aginduen babesean jarduera berberetarako emandakoekin.
Agindu honen babesean emandako laguntzaren zenbatekoa, beste erakunde edo organismo batzuen laguntza edo dirulaguntzekin batera, ezin izango da izan, inola ere, gainfinantzaketarik ez gertatzeko diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa. Eskatzaileak hori egiteko konpromisoa hartuko du aurkeztutako eskabidearen erantzukizunpeko adierazpenean. Ondorio horietarako, diruz lagundutako jarduketaren kostutzat hartuko da aurkeztu eta onartutako, eta, hala badagokio, justifikatutako gastu guztiak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Dirulaguntza-programa honen babesean emandako dirulaguntzak emateko prozedurak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu arautzailea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Laguntzen deialdiaren ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/) eta argitalpena egin eta biharamunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Erakunde eskatzaileek abisu bat jasoko dute beren eskabidean identifikatutako gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora, jakinarazteko aipatutako egoitza elektronikoan eskuragarri jarri dutela prozeduraren ebazpenaren jakinarazpena. Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da.
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Justifikazioa
Dirulaguntza justifikatzeko epea 2026ko abenduaren 11an amaituko da.
Egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.
2025eko abenduaren 19tik 2026ko abenduaren 11ra arte egindako eta ordaindutako fakturak onartuko dira. Ondorioz, ez dira kontuan hartuko epe horren aurretik edo ostean egindako ordainketak, epeka edo geroratuta adostutakoak barnean hartuta.
Erakunde onuradunen betebeharrak
Komunikazio grafikoko eta ikus-entzunezko euskarrien elaborazioari, sustapenari, merkaturatzeari eta online eta off line komunikazioko estrategiei dagozkien jarduketa guztiek sailaren edo Euskadi Basque Country marka turistikoaren logotipoa izan beharko dute, eguneratuta eta indarrean, nortasun korporatiboaren erabilera-eskuliburuaren arabera.
Web-orriak sortu edo eguneratuz gero, onuradunak, lehen aipatutakoaz gain, banner bat ezarri beharko du bere webgunean, https://turismo.euskadi.eus turismo-atariarekin esteka egiten duena.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
-
Justifikazioa egiteko, justifikazio-kontua erabiliko da, eta gastuaren justifikazioak eta ordainketa-egiaztagiriak aurkeztuko dira. Horrek dokumentazio hau bildu beharko du:
a) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio-memoria bat, dirulaguntza ematerakoan aurreikusitako jarduerak egin direla eta aurreikusitako helburuak bete direla zehaztuz. Jarduketaren emaitzaren lagin grafikoak erantsi beharko dira.
b) Egindako jardueraren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, honako hauek jasoko dituena:
1) Fakturen koadroa, jarduera bakoitzaren gastuak zehaztuta, kontzeptua adierazita, bai eta fakturaren identifikazioa (fakturaren zenbakia eta enpresaren izen soziala), jaulkipen-data eta zenbatekoa ere (BEZa barne, diruz laguntzeko modukoa bada) eta ordainketa-data jarrita. Laguntza aurrekontu baten arabera eman bada, gertatutako desbideratzeen berri eman beharko da.
Fakturen koadroa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri (Nire Karpetan).
2) Jatorrizko fakturak –elektronikoak ere izan daitezke– edo merkataritzaren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak, hau da, aurreko apartatuan zehaztutakoekin bat datozenak. Dokumentuan jasotako jarduketak eta zenbatekoak ez badira osorik diruz lagundu daitekeen jarduerarako, argi eta garbi zehaztu behar dira diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak eta zenbatekoak.
3) Ordainketa egiaztatzen duten agiriak.
4) Diruz laguntzeko moduko proiektuak finantzatzeko jasotako laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
c) Diruz lagundutako jardueren artean komunikazio-euskarri grafikoak eta ikus-entzunezkoak, sustapena, merkaturatzea eta online eta offline komunikazio-estrategiak lantzeko jarduerak dituztenek egiaztatu beharko dute horien finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egin dela, Sailaren edo Euskadi Basque Country turismo-markaren logoa txertatuta, eguneratuta eta indarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera. (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0089410).
Egiaztatzeko, lagin grafikoak aurkeztu beharko dira.
Web-orriak sortu edo eguneratzeko lanetarako, onuradunak, arestian aipatutakoaz gain, banner bat ezarri beharko du bere webgunean, turismo-atariarekin lotzeko web-orria https://turismo.euskadi.eus
d) Onuradunen kontratuetan diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 euro (BEZik gabe) berdintzen edo gehiago bada, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, non eta ez dituen ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez dagoen hori egiten edo ematen duen enpresa nahikorik, edo gastua agindu hau argitaratu aurretik egin bada.
Aukeratutako eskaintza ez bada proposamen ekonomikorik onena duena, arrazoiak berariaz justifikatu beharko dira memoria batean.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.