Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egitea errazteko laguntzak - 2026ko izapidetze arrunta

[sendagaietarako laguntzak ohiko izapidetzea]

Deskribapena


Xedea

Hauxe da agindu honen xedea: Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2025eko abenduaren 1etik 31ra arte eta 2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era arte izango dira.

Laguntza hauek izapide arruntez kudeatuko dira izapide erraztuari jarraitzeko baldintzak betetzen ez direnean.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak

1.– Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko, 2025eko abenduaren 1etik abenduaren 31rako eta 2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30erako tarteetan pagatu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie onuradunei, betiere finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.

2.– Halaber, itzuli ahal izango dira –2026ko epealdian bertan– ordaindu behar diren zenbatekoak, hain justu ere Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.

 

Ordainketa-modua:

Onuradunei laguntzok ordainduko zaizkie, laguntzak onartzen dituen ebazpena argitaratu eta bi hileko epean.

Nori dago zuzenduta


Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak eta bere onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea edo bere onuraduna izatea.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

Legezko langabezi-egoeran dauden pertsonak eta horien onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea edo bere onuraduna izatea.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

  • Legezko langabezi-egoeran egotea.

Laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak eta horien onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea edo bere onuraduna izatea.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

  • Laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duen egiaztagiria.

Espainiako Estatuan erregistratu gabe edo egoiliar gisa baimendu gabe dauden atzerritarrak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak osasun-babeserako eta osasun laguntzarako eskubidea aitortzeko emandako egiaztagiria edukitzea.

Gizarte Segurantzako araubide berezian dauden pentsiodunak eta beren onuradunak

Eskakizunak:

  • MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezietan afiliaturik egotea eta pentsiodun-izaera (Klase Pasiboak eta Erregimen Orokorra) edo haietako pentsiodunen baten onuradun izatea egiaztatzen duen dokumentu ofizialaren kopia.
  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
  • Diru-sarrerei buruzko datuak (PFEZ aitorpena edo diru-sarrera nahikorik ez egoteagatik horiek egitera behartuta ez egotearen ziurtagiria) organo kudeatzaileak kontsultatuko ditu ofizioz, salbu eta interesdunak aurka egiteko eskubide arrazoitua baliatzen badu; kasu horretan, 2024ko eta 2025eko ekitaldietan likidatutako PFEZaren aitorpena aurkeztu beharko du. Diru-sarrerak agindu honetan ezarritako baldintzetan egiaztatzeko soilik, Osasun Sailak behar-beharrezkoa den informazioa eskatuko die foru-ogasunei, NISAE Elkarreragingarritasun Nodoaren PFEZ Errenta Mailaren Zerbitzuaren bidez.

Betekizunak

  • Hartzen ari den tratamenduaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak dakartzana.
  • Erositako produktuak ordaindu izanaren egiaztagiriak, non adierazita dauden eskatzaileak dagokion aldian erositako produktuak eta egindako ekarpenak, diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez.
  • Dirulaguntzaren xedea den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egina izatea, Gizarte Segurantzako klase pasiboetako errejimen bereziko pentsiodunak izan ezik, beti eskaera ohikoa aurkeztuko baitute, gastua non egin den alde batera utzita.
  • Gizarte Segurantzako betebeharrekin egunean egotea, eta zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0336325

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Laguntzak emateko ebazpenak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emango ditu, bat 2026ko hirugarren hiruhilekoan, eta bestea 2027ko lehen hiruhilekoan, proposatzen diren izapidetze-modalitateetako edozeinetan laguntzaren xede izan behar den gastua zehaztu ondoren, hurrenez hurren, 2025eko abenduaren 1etik 2026ko maiatzaren 31era bitartekan egindako gastuengatiko laguntzetarako, eta 2026ko ekainaren 1tik azaroaren 30era egindako gastuengatiko laguntzetarako. Nolanahi ere, izapidetze arruntean egindako eskaerei buruzko ebazpenek koherentziaz jokatu beharko dute eskabide horiek jasotzen duten eskaera zehatzarekin.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Laguntzaren abonu egintzarako kexa


Laguntzako abonura geroago kexa egin daiteke Osasun egokiko Lurralde-Ordezkariaren aurrean.

Beste tramite batzuk