Laneratzeko Enpresak mantentzeko laguntzak. 2026

[SEI]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, laneratzeko enpresak sostengatzeko emango dituen laguntzak arautzea. Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartutako estatutuetako 4. artikuluaren b) eta f) idatz-zatien babesean ematen dira. 

Deialdi honetan ezarritako laguntzei heltzeko, diruz lagun daitezkeen jardunek Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokiei lotuta egon behar dute. Ez da kontuan hartuko laguntzen onuradunak diren irabazi-asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek eta/edo laneratzeko enpresek egoitza soziala EAEn duten ala ez.

 

Aurrekontuko zuzkidura

18.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laneratzeko enpresak sostengatzeko laguntzak eman daitezke honako jardun hauetarako:

a) Aktibo finkoetarako inbertsioak laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzeko edo sostengatzeko.

Guztizko kostuaren ehuneko laurogeita bostera arteko (% 85) dirulaguntza eman daiteke, gehienez ere hamabi mila euro (12.000 euro), laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortu edo sostengatutako lanpostu bakoitzeko.

Nolanahi ere, aktibo finkoek laneratzeko enpresak egiten duen jarduera nagusiarekiko zuzeneko lotura izan behar dute. Era berean, aktibo finkoek gutxienez hiru urteko amortizazioaldia izan behar dute ezarrita, eta, gutxienez, denbora hori bera egon behar dute enpresaren aktiboan.

Dirulaguntza hori jasotzen duen enpresak inbertsioak nahitaez egin beharko ditu dirulaguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian.

b) Lanpostuak sortzea eta sostengatzea laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat.

Laneratzeko enpresek dirulaguntza jakin bat lortzeko aukera dute laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortutako eta sostengatutako lanpostu bakoitzeko, eta horren zenbatekoa hamabi mila eta hirurehun euro (12.300 euro) izango da urtean. Enpresak egindako jarduerak direla-eta, sortutako edo sostengatutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, dirulaguntzaren zenbatekoa lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.

Lanpostua betetzen duen langilea emakumea bada, dirulaguntza horren zenbatekoa ehuneko bost (% 5) gehituko da.

c) Produkzioan laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortzea eta sostengatzea.

Dirulaguntza horren zenbatekoa mila eta zortziehun eurokoa (1.800 euro) izango da urtean, laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortu eta sostengatutako lanpostu bakoitzeko. Enpresak egindako jarduerak direla-eta sortutako edo sostengatutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, dirulaguntzaren zenbatekoa lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.

d) Laneratzen laguntzeko ekintzetan espezializatutako teknikarientzako lanpostuak sortzea eta sostengatzea:

Laneratzeko enpresek laneratzen laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortzeko eta sostengatzeko dirulaguntza eskura dezakete. Dirulaguntza horren zenbatekoa mila eta ehun eurokoa (1.100 euro) izango da urtean, laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortu eta sostengatutako lanpostu bakoitzeko.

Enpresak egindako jarduerak direla-eta sortutako edo sostengatutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, dirulaguntzaren zenbatekoa lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.

e) Laguntza teknikoa:

Merkatu berriak irekitzeko edo enpresa-jarduera birbideratzeko, merkatu-azterlanak egiteko dirulaguntza. Dirulaguntza horrek azterlanen ehuneko berrogeita hamarrera arte (% 50) finantzatuko du, gehienez ere sei mila euro (6.000 euro).

Dirulaguntza hori jasotzen duen enpresak dirulaguntza eman dioten aurrekontu-ekitaldian egin beharko du, nahitaez, merkatu-azterlana.

Kontabilitate- eta kudeaketa-auditoretzak egitea. Urteko auditoretza egitera behartuta ez dauden enpresei emango zaie, gehienez ere mila berrehun eta berrogeita hamar euro (1.250 euro) izango da.

Dirulaguntza hori jasotzen duen laneratzeko enpresak dirulaguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian egin behar du, nahitaez, kontabilitate- eta kudeaketa-auditoretza.

f) Prestakuntza.

Dirulaguntzek laneratzeko prozesuan dagoen langileak egiten duen ikastaroaren matrikula-gastuen ehuneko laurogei (% 80) estaliko dute gehienez.

Dirulaguntza hori jasotzen duen laneratzeko enpresak nahitaez bermatu behar du dirulaguntza eman dioten aurrekontu-ekitaldian parte hartuko duela lagundutako ikastaroetan.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan araututako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

1. Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzera edo mantentzera bideratutako aktibo finkoetan egindako inbertsioetarako diru-laguntzak. Diru-laguntza horren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:

  • Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 70, diru-laguntza ematen den unean.
  • Bigarren ordainketan, gainerako % 30a, egindako inbertsioen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren, eta gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak bete ondoren.

2. Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzeko eta mantentzeko diru-laguntzak. Diru-laguntza horren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:

  • Diru-laguntza ematen den lehen urtean:
    • Lehen ordainketan lehen urteari dagokion dirulaguntzaren guztizkoaren % 50, diru-laguntza ematen den unean.
    • Bigarren ordainketan gainerako % 50a, lehen ordainketaren datatik sei hilabetera.
  • Diru-laguntza ematen deneko bitarteko aldian:
    • Diruz lagundutako kopuruaren urteko zenbatekoaren % 50aren seihilekoko ordainketak.
    • Ondoren egin beharreko laguntza hauen urteko ordainketetan, lehen eta bigarren ordainketa egiteko beharrezkoa izango da laneratzeko enpresak lanpostu horiek gizarteratze-prozesuan dauden pertsonek betetzen dituztela egiaztatuko duen dokumentazioa aurkeztea eta Kudeaketa Zuzendaritzak egiaztatzea.
  • Diru-laguntza ematen den hirugarren aldian:
    • Diru-laguntza ematen deneko aldiaren azken urtean, urte horretan bertan diruz lagundutako zenbatekoaren % 50aren lehen ordainketa egingo da.
    • Bigarren ordainketa, % 40arena, diruz lagundutako aldiaren azken seihilekoari dagokio.
    • Azken ordainketan gainerako % 10a ordainduko da, prozesuaren amaiera bete izana justifikatu ondoren.

3. Produkzioari laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortu eta mantentzeko diru-laguntzak. Diru-laguntzaren ordainketa aurreko atalean adierazitako prozedurari jarraiki egingo da.

4. Laneratzen laguntzeko ekintzetan espezializatutako teknikarientzako lanpostuak sortu eta mantentzeko diru-laguntzak. Diru-laguntzaren ordainketa aurreko bi ataletan adierazitako prozedurari jarraiki egingo da.

5. Laguntza teknikoa.

  • Merkatu-azterlanak egitea, merkatu berriak irekitzeko edo enpresa-jarduera berriz bideratzeko. Emandako diru-laguntzaren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:
    • Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 50, diru-laguntza ematen den unean.
    • Bigarren ordainketan % 50, aldez aurretik azterlana eta egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
  • Kontabilitate-auditoretzak eta kudeaketa-auditoretzak egiteko diru-laguntza.Emandako diru-laguntzaren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:
    • Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 50, diru-laguntza ematen den unean.
    • Bigarren ordainketan % 50, kontabilitate- eta kudeaketa-auditoretza eta egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

6. Prestakuntzarako diru-laguntzak. Emandako diru-laguntzaren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:

  • Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 60, diru-laguntza ematen den unean.
  • Bigarren ordainketan % 40, egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Laneratzeko enpresak

Betekizunak

  • Identifikazio fiskaleko bitarteko bat izatea

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua izan ez dela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei buruzkoa: ez du borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu; ez da inongo prozeduratan kaudimengabetzat jo izan; ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; ez dago esku-hartze judizialaren mende; ez dago Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua, edo, hala izan bada, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu egin da.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, bera erruduntzat jo duten arrazoiren batengatik Administrazioarekin egindako kontraturik suntsiarazi ez dela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko kasuren batean ez daudela edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak ez direla adierazten duena, bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA). (Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, dirulaguntza eman eta ordainketa egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin dezake egiaztapen horren aurka, eta, orduan, egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu egoera hori egiaztatzeko.)

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskala ez duela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela adierazten duena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik jaso ez duela edo, jaso arren, zehapen-epea igaro dela adierazten duena; zehazki, hauek dira arauak: 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena eta 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez dagoela adierazten duena, honako hauek barne:

    • Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta egonda ere, berdintasun-planik indarrean ez izatea.
    • Berrogeita hamar langile baino gehiagoko enpresen kasuan, sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.
    • LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete duela edo, halakorik ezean, dagozkion ordezko neurriak hartu dituela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete duela edo, halakorik ezean, dagozkion ordezko neurriak hartu dituela adierazten duena

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 3. eta 5. apartatuetan aipatzen diren egoeretako batean adierazten duena

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, administrazio honi edo beste Administrazio Publiko batzuei edota beste erakunde publiko batzuei xede eta helburu bererako eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta edo bideratzen) jakinarazteko.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 31. artikuluaren 7. eta 8. paragrafoetan ezarritako aurreikuspenak betetzen dituela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedurei buruzkoa.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non konpromisoa hartzen duen deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela, eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla adierazten duena.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

empresasdeinsercion@lanbide.eus

Kodea

0136918

Laneratzeko enpresak mantentzeko laguntzen eskaera


 

Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean eta sartu zaitez Egoitza Elektronikoan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.