Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2026-2027 ikasturteetako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak

[PRIBAT]

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen helburua da 2026-2027 ikasturtean (2026ko urria eta 2027ko iraila bitartean) euskaltegi pribatuek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek euskara-ikastaroengatik jasoko dituzten dirulaguntzak nola esleituko diren, zein baldintzetan eta nola izapidetuko diren arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

37.530.000?

Prestazio ekonomikoa

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honek bi eskaera-aldi izango ditu:

Lehen eskaera-aldia

Deialdi honen lehen eskaera-aldirako 36.745.000 euroko zuzkidura ekonomikoa aurreikusita dago.

Diruz lagunduko diren jarduera-unitateen gehieneko kopurua II. eranskinean ezarritakoa izango da, eta muga hori ezin izango da gainditu.

Bigarren eskaera-aldia

Bigarren eskaera-aldirako, 785.000 euroko zuzkidura ekonomikoa aurreikusi da, 10.448 jarduera-unitate diruz laguntzeko.

Zenbateko hori 2026-2027 ikasturtean zehar II. eranskinean aurreikusitako jarduera-unitateen % 103tik gorako kopurua gainditu eta talde-ratioa betetzen duten euskaltegiei zuzenduta dago.

Bigarren eskaera-aldia lehen eskaera-aldian onuradun izan diren euskaltegiei soilik dago zuzenduta.

Bigarren eskaera-aldian aurkeztutako jarduera-unitateen eskaerak oinarri honetako 3.b) atalean zehaztutako unitate-kopurua gainditzen badu, euskaltegi bakoitzari diruz lagunduko zaion jarduera-unitateen kopurua proportzionalki esleituko da, deialdian ezarritako irizpideei jarraikiz.

Halaber, oinarri honetako 3.a) atalean soberakinik balego, 3.b) atalean erabil daiteke.

Hala ere, bigarren eskaerarako eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, eta bigarren esleipen-ebazpena eman baino lehen, bigarren eskaera-aldirako aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa % 200era arte handitu ahal izango da.

Aldaketa hori HABEko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez onartu beharko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu.

Esleipen-irizpideak (6.1. oinarria)

Dirulaguntza-deialdi honek 2026-2027 ikasturtean, hau da, 2026ko urria eta 2027ko iraila bitartean, euskara-ikastaroengatik euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea du helburu.

a) Ikasturteko ordainsaria

Deialdi honetarako egun osoko jarduera duen irakaslearen erreferentziako ordainsaria 38.293,77 eurokoa izango da.

b) Irakaslearen eskola-orduak

Deialdi honetarako erreferentziazko eskola-orduak 809 ordu izango dira.

c) Ikasturteko eskola-orduaren kostu-koefizientea

Deialdi honetarako erreferentziazko eskola-orduaren kostua, hau da, ordainsaria eskola-orduez zatitzearen emaitza, 47,33 eurokoa izango da.

Bi parametro hauen arteko zatiketak, hau da, ordainsaria zati eskola-orduak, 2026-2027 ikasturterako koefizientea emango du.

Koefiziente honek erreferentziazko parametroen betetze-maila islatzen du, eta ordainduko den dirulaguntzaren kopuru zehatzak kalkulatzeko erabiliko da.

Euskaltegi bakoitzaren koefizientea jakiteko, euskaltegiak eskabidearekin batera aurkeztutako «Ordainsariak 2026-2027» taulan baldintzarik okerrenak dituen irakaslearen datuak hartuko dira kontuan.

Koefizienterik txikiena duen egun osoko jardueradun irakaslearen emaitza ikasturteko koefizientearekin alderatu eta haztatuko da.

d) Jarduera-unitatea

Jarduera-unitateak euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek egiten dituzten ikasteredu guztiak biltzen ditu:

  • Aurrez aurreko talde-orduak: 1 ordu = 1,0 jarduera-unitate.
  • Jardun biko tutoretza-orduak: 1 ordu = 1,0 jarduera-unitate.
  • Autoikaskuntzako matrikulak: 190 orduko matrikula 1 = 20,23 jarduera-unitate. Iraupen gutxiagoko matrikulak proportzioan doituko dira.
  • Barnetegietan egindako pentsio-egunak: egun osoz 1 = 0,4 jarduera-unitate eta egun erdiz 1 = 0,2 jarduera-unitate.
  • Barnetegi iraunkorretako pentsio-egunak: egun osoz 1 = 0,5 jarduera-unitate, erdiz 1 = 0,2 jarduera-unitate eta ikaslea familietan dagoenean 1 = 0,1 jarduera-unitate.

Onuradun bakoitzari dirulaguntzetarako abiapuntu bezala onartuko zaizkion jarduera-unitateak 2020-2021 ikasturtetik 2023-2024 ikasturtera bere ekimenez ikasteredu guztietan HABEk onartu zizkion jardueren batez bestekoak izango dira.

Dirulaguntzen esleipen-prozedura eta organo kudeatzailea (5. oinarria)

  1. Dirulaguntzak esleipen jarraituaren prozeduraren arabera izapidetuko dira.

    Hau da, oinarri hauetako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten eskabide-egile guztiek jasoko dituzte dirulaguntzak, aurrekontu-partidako zenbatekoa agortu arte.

  2. Dirulaguntzen zenbatekoa II. eranskinean jasotako jarduera-unitateen arabera zehaztuko da, eta bertan ezarritako mugen barruan emango dira.

  3. Eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera izapidetuko dira, eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabideei emango zaizkie laguntzak, aurreko atalean ezarritako mugen barruan.

  4. Eskabide bakoitzak dagokion erregistro-sarrera izango du, banaka aztertu eta ebatziko da, eta interesdunari banaka jakinaraziko zaio ebazpena.

  5. Deialdiak bi eskaera-aldi aurreikusten ditu. Eskaera-aldi bakoitzean aurkeztutako eskabideak bereizita izapidetuko dira.

  6. Deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea HABEko Kudeaketa Zerbitzuko Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren ardura izango da.

Entitate bakoitzari dagokion dirulaguntza (6.2. oinarria)

2026-2027 ikasturtean dirulaguntzaren kopuru zehatza kalkulatzeko, onuradun bakoitzari dagokion jarduera-unitate kopurua eta dagokion laguntza-modulu doitua biderkatuko dira.

Jarduera-unitateak II. eranskineko taulan jasota daude.

Jarduera-unitate bakoitzeko laguntza-moduluak

  • Gehieneko modulua: 75,18 euro, irakasleen ordainsarian antzinatasuna ordaintzen denean.
  • Gehieneko modulua: 69,07 euro, irakasleen ordainsarian antzinatasuna ordaintzen ez denean.
  • Gutxieneko modulua: 47,12 euro.

Laguntza-moduluen doikuntza

  • Eskabidean aurkeztutako ordainsarien taulan («Ordainsariak 2026-2027») jasotako datuen arabera, 6.1 oinarriaren c) azpiatalean ezarritako eskola-orduaren erreferentziazko kostu-koefizientea berdindu edo gainditzen bada, dagokion gehieneko laguntza-modulua aplikatuko da.

    Gehieneko laguntza-modulua ezberdina izango da antzinatasuna ordaintzen den ala ez kontuan hartuta.

  • 2026-2027 ikasturterako 6.1 oinarriaren c) azpiatalean ezarritako koefizientera iristen ez bada, euskaltegiak ordainsarien taulan aurkeztutako datuak eta erreferentziazko koefizientea alderatuko dira.

    Dagokion gehieneko laguntza-modulua proportzio berean doituko da, betiere gutxieneko laguntza-modulua errespetatuta.

Dirulaguntzaren epea (Eranskina 1.6)

2026-2027 ikasturtea

Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen ikasturtea 2026ko urriaren 1ean hasi eta 2027ko irailaren 30ean amaituko da.

Irailean hasten diren ikastaroak

Irailean zehar hasi eta urriaren amaieratik aurrera luzatzen diren ikastaroak hurrengo ikasturtekotzat hartuko dira.

Ikastaro hauen iraileko orduak dirulaguntzetan onartuak izateko, diruz lagunduko diren orduak gutxieneko ikasle-kopurua bete eta hasierako itxiera ematen den egunetik ikastaroaren azken egunera artekoak izango dira.

Iraila baino lehen hasten diren ikastaroak

Iraila baino lehen hasi eta urritik aurrera luzatzen diren ikastaroak bi ikasturtetan zatituko dira:

  • Irailaren 30era bitarteko orduak indarreko ikasturtera bilduko dira.
  • Urriaren 1etik aurrera egindako orduak hurrengo ikasturtekotzat hartuko dira.

Matrikulazioaren jarraipena

Matrikulazioaren jarraipenari dagokionez, HABEko zuzendari nagusiak ikasturtearen hasierako ebazpenaren bitartez jakinaraziko ditu urrian hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko azken eguna, baita azarotik aurrera hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko epeak ere.

Ordainketa-modua:

Lehen eskaera-aldiko ordainketak

Lehen eskaerari dagokion dirulaguntza 2026ko abenduan emango den esleipen-ebazpenean zehaztuko da.

Ikasturtean zehar hiru ordainketa gauzatuko dira:

a) Lehen ordainketa (% 17)

Dirulaguntzen esleipen-ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 17 ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketa (% 73)

Euskaltegiek lehenengo ordainketa osorik zuritu ondoren eta HABEk hori egiaztatu ahala, espedienteen hurrenkeraren arabera, dirulaguntzaren ebazpenean ezarritako zenbatekoaren % 73 ordainduko da.

c) Hirugarren ordainketa (% 10)

Gainerako % 10a, hau da, esleitutako dirulaguntza osoaren azken zatia, 2026-2027 ikasturte akademiko osoari dagozkion diruz lagundutako jarduerekin lotura duten gastuen zuriketa egin ondoren ordainduko da.

Ordainketa HABEk egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren egingo da, HABEko zuzendari nagusiak egingo duen kitapen-ebazpenaren arabera.

Bigarren eskaera-aldiko ordainketa

Bigarren eskaera-aldian, dirulaguntzen ordainketa aparteko ebazpen baten bidez gauzatuko da.

Bigarren eskaera-aldiko esleipen-ebazpena 2027ko abenduaren 22a baino lehen ordainduko da osorik, lehen eskaera-aldiko azken ordainketarekin batera.

Ordainketa % 100ean egingo da, baldin eta ebazpenean onartzen diren jarduera-unitate gehigarriak behar bezala justifikatu badira, HABEk ezarritako baldintza eta irizpideei jarraituz.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak

Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen eta Dirulaguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, aurrerantzean DLO) 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

Eskakizunak:

  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea.

  • Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren II. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskariarekin batera 4. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
  • HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.
  • Onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1045510

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2025ko abenduaren 22 baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


Oinarri honetan eskatutako agiriak aurkezteko azken egunak honakoak dira:

  • Lehen eskaerari dagokion lehen ordainketaren zuriketa: 2026ko otsailaren 20a.
  • Lehen eskaerari dagokion dirulaguntza osoarena: 2026ko urriaren 16a.
  • Bigarren eskaera-aldiko dirulaguntzaren zuriketa: lehenengo eskaerari dagokion dirulaguntza osoaren zuriketaren azken eguna, 2026ko urriaren 16a.

Hala ere, HABEk dirulaguntzaren kitapena egiteko beharrezkotzat joko balu, oinarri honetako 3. puntuan zehaztutako gastuen agiriak, eta batez ere, langileen gastuen nominei, Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkien ordainketen agiriak, bide elektronikoa erabiliz aurkezteko eskabidea egin diezaioke edozein euskaltegiri edo autoikaskuntzako zentrori, eta eskatzen zaion unetik 10 laneguneko epea izango du eskatutakoa aurkezteko.

Zuriketan egindako ez-betetzeak dirulaguntzarako eskubidea galtzea eta jasotako zenbatekoa itzultzea ekarriko du, ez-betetzeak dituen gainontzeko lege-ondorioez gain.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk