EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak gauzatzeko irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei zuzendutako laguntzak 2026

[prebentzio-kontrol-hiesa]

Deskribapena


Xedea

Laguntzetarako deialdia egiten zaie EAEn 2026an zehar GIB/hiesa, CHa edo STIak prebenitzeko edo kontrolatzeko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko erakundeei. Lehentasuna emango zaie maila sozioekonomikoan kalteberenak diren kolektiboei zuzendutako jarduerei, biztanleria orokorra xede duten jarduerak baztertu gabe, agindu honen 11. oinarrian xedatutako balorazio-irizpideen arabera.

Deialdi honen ondorioetarako, kolektibo kalteberatzat hartzen dira GIBa, CHBaren eta sexu-transmisiozko infekzioen eragin eta prebalentzia-maila handia dutenak, hala nola gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoak, etorkinak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak eta prostituzioan aritzen direnak.

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira EAEn garatzen diren honako proiektu mota hauek:

  • a) Gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboari bideratzen diren esku hartzeko proiektuak, ikusirik, nolako inzidentzia epidemiologikoa duten GIBak, C hepatitisak eta STIek kolektibo horretan.
  • b) GIB/Hiesari, C hepatitisari eta STIei dagokionez ere kalteberak diren bestelako kolektibo batzuei zuzendatutako proiektuak: etorkinak, bide parenteraleko droga erabiltzaileak, prostituzioan diharduten pertsonak eta, oro har, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak.
  • c) C hepatitisa, GIBa eta sexu-transmisioaren bidezko infekzioak goiz detektatzeko proiektuak.
  • d) GIBarekin bizi diren pertsonei babes psikologikoa eta soziala emateko proiektuak.

Deialdi honetan diruz lagundutako ekintzetatik kanpo geldituko dira Osakidetzak edo Osasun Sailak garatutako jardueren parekoak diren ekintzak. Ondorio horietarako, kanpo gelditzen dira ikastetxeentzat prestatutako material pedagogikoa, hain zuzen ere sexualitatearen eta afektibitatearen heziketarako programak garatzekoa eta GIBa, STIak eta nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzekoa.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Proiektuari zuzenean lotutako gastu hauek lagunduko dira diruz (zuzeneko gastuak): entitatearen langile propioak (nominak eta Gizarte Segurantzako gastuak); profesional independenteen zerbitzuak; ekipamenduak eta materialak; argitalpenak eta komunikazio-jarduerak.

  • Zeharkako kostuen kontzeptuan eskatutako zenbateko osoaren % 15 lagunduko da diruz, gehienez ere. Zeharkako kostuak dira entitatearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoenak barne, baita dieta-, desplazamendu- eta kudeaketa-gastuak ere, beharrezkoak direnak dirulaguntza jaso duen jarduera bat egiteko, zuzenean jarduera jakin horri ez dagozkion arren.

  • Aipatutako gastuak, dirulaguntza jaso baino lehenagokoak izan ahal izango dira, baina, betiere, 2026an eginak.

  • Ez dira diruz lagunduko finantza-gastuak, lizentziak, inbertsio-gastuak, interesetatik eratorritako gastuak, errekarguak, zehapen administratiboak zein zigor-arlokoak (hala nola zergak edo Gizarte Segurantza ez ordaintzeagatik eratorritako zehapen administratiboak), ezta prozedura judizialen gastuak ere.

  • Diruz lagunduko dira ezarritako epean egindako gastuak, hau da, egiazki ordaindu direnak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak, edozein kasutan, DAEren 30., 31. eta 30.3 artikuluetan ezarritako arauen mende daude.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak.

Proiektu bat diruz lagun daitekeela uste izanez gero, laguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko inondik eta inora:

a) Eskatutako zenbatekoa.

b) Diruz lagundu daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 80.

c) 25.000 € proiektuko.

 

Ordainketa-modua:

Honela ordainduko da agindu honen babesean emandako dirulaguntza:

  • a) Dirulaguntzaren % 70 ordainduko da ebazpena onartu eta argitaratu eta gero, laguntza, esanbidez edo isilbidez, onartzen denean, agindu honen 17.1 oinarrian ezarritako epean.
  • b) Gainerakoa (emandakoaren % 30, gehienez ere), ordainduko da erakunde onuradunak dirulaguntza justifikatzen duen dokumentazioa aurkezten duenean, 14. oinarrian aipatzen den moduan.

Edozein ordainketa egin baino lehen, entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen alorreko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi asmorik ez duten elkarteak

Betekizunak

  • Erakundeek legez eratuta egon behar dute, eta erregistro administratibo ofizialean behar bezala izena emanda, horien izaera juridikoaren (erakundea, elkartea edo bestelakoak) eta egoitza sozialaren lurraldearen arabera, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Irabazi-asmorik ez izatea.
  • Beteta izatea, bai Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak, bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin -Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan-.
  • Sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak ezin izango dira dirulaguntzak jasotzeko aurkeztu, dagokien zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Era berean, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, bai, halaber, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
  • Ez dute egon behar DAEren 13.1 eta 4. artikuluak erakunde onuradun izateko ezartzen duen debekuren baten eraginpean.
  • Entitate onuradunen betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Hiesa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Plana

Nafarroa Etorbidea, 14-8º

Gros Anbulatorioa

20013 Donostia

Telefonoa 943 00 64 64

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0027513

Eskabideak aurkezteko modua eta epea


Aurkezteko epea: 2026ko abuztuaren 10era arte

Dirulaguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera.

  • Diruz laguntzeko eskatu eta 2026an egingo diren egitasmo eta jarduerentzako aurrekontu xehatua. Horretarako, II. eranskina (DOCX, 79 KB) beteko da.
  • Programa horiek finantzatzeko plana. Zehazki adieraziko da zein izango diren finantziazio-iturriak (izena emateko kuotak, eman diren edo ebazpenaren zain dauden beste laguntza publiko edo pribatu batzuk, etab.). Beste finantziazio-iturriren bat lortuz gero, horren berri emateko konpromisoa ere adierazi behar da.
  • Finantzaketaren xede den jarduketa hobeto ezagutzeko beharrezkoa den beste edozein dokumentazio osagarri.

Tramitazioaren jarraipena “Nire karpeta” ataletik jarraitu behar da.

Identifikazio elektroniko aitortua duten elkarteen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honen 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz:

  • a) Ordezkaria identifikatu bada erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 20.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Gehieneko epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, bat eginez 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoarekin.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Aurkezteko epea 2027ko urtarrilaren 4an

Dirulaguntzaren xede den proiektua eta ordainketa benetan gauzatu direla egiaztatzen duten Informe teknikoa aurkeztu beharko dute elkarte onuradunek eta aurreikusitako helburuen lorpen mailaren berri eman. 2026ko gastuen Memoria edo, justifikazio kontua, ere aurkeztu beharko dute, zeinetan dokumentu, kontzeptu, kopuru, gastuak egiaztatzeko dokumentuak eta diruz lagundutako jarduera gauzatu izana jasoko den. Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk