Lanaldi partzialeko kontratu mugagabeak lanaldi osoko kontratu mugagabeak bihurtzeko 2026ko dirulaguntzak
[PARTZ]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Honen helburua da lanaldi partzialeko kontratu mugagabeak lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak deitzea eta argitaratzea, enpleguaren kalitatea hobetzeko eta partzialtasuna murrizteko neurri gisa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegi indartua txertatuz.
Aurrekontuko zuzkidura
3.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Diruz lagundu ahal izango dira hasieratik lanaldi partzialera formalizatutako kontratu mugagabeak dirulaguntza eskatu aurretik lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzen direnean.
Kontratu-bihurketa horiek deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte egin ahal izango dira.
Kontratua bihurtzeak Gizarte Segurantzako afiliazio-datuak aldatzea ekarri beharko du lanaldia aldatzeagatik, eta aldaketa horren data hartuko da bihurketa-datatzat.Deialdi honen babesean egindako kontratu-bihurketek bat etorri beharko dute Langileen Estatutuan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin, eta, nolanahi ere, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Hasierako lanaldi partzialak kasu bakoitzean aplikatzekoa den lanaldi osoaren % 70 edo gutxiago izan beharko du. Bihurketaren ondorioz, lanaldia aplikatu beharreko lanaldi osoaren % 100aren baliokidea izango da.
- Kasu guztietan, kontratuak mugagabea izan behar du, gutxienez, bihurketa egin baino 6 hilabete lehenagotik, eta gehienez % 70eko lanaldia izan behar du aldi berean.
- Bihurketa-kontratuek EAEko lantoki bati lotuta egon behar dute.
- Bihurketa-kontratuek lantokiko batez besteko plantilla handitzea ekarri behar dute.
Kontratazio hauek ez dira diruz lagunduko:
- Enpresaburuarekin edo enpresa-kontrola dutenekin, zuzendaritzako karguak dituztenekin edo enpresetako administrazio-organoetako kide direnekin (bigarren gradura arteko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko ahaidetasuna barne) ezkontidea, ondorengoa eta gainerako senideak kontratatzea, edozein dela ere haien forma juridikoa.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako edo deialdi horien esparruan diruz lagundutako edozein deialditan diruz lagundutako jarduerei lotuta formaliza daitezkeen kontratu guztiak.
Ordainketa-modua:
1) Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- Lehen ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, 2026ko ekitaldiko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura, dirulaguntza ematen den unean.
- Bigarren ordainketa, gainerako % 50a, 2027ko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kargura, dirulaguntza eman zenetik hamabi hilabete igaro ondoren, epe horretan lanaldi osorako bihurtutako kontratuari ofizioz eutsi zaiola egiaztatu ondoren.
2) Zenbatekoa hasierako lanaldi partzialaren arabera zehaztuko da, zenbatekoen taula honetan ezarritako irizpideen arabera:
Hasierako lanaldi partziala
(aplikatu beharreko lanaldi osoaren gainean)
Zenbatekoa (€)
≤ % 50
4.000
> % 50 eta ≤ % 60
3.500
> % 60 eta ≤ % 70
3.000
Adierazitako dirulaguntzen zenbateko guztiak % 50 gehituko dira lanaldi osorako bihurtutako lan-kontratuak emakumezko langileekin egiten direnean.
Hasierako lanaldi partziala
(aplikatu beharreko lanaldi osoaren gainean)
Zenbatekoa emakumea bada (€)
≤ % 50
6.000
> % 50 eta ≤ % 60
5.250
> % 60 eta ≤ % 70
4.500
Diruz lagundu ahal izango dira hasieratik lanaldi partzialera formalizatutako kontratu mugagabeak dirulaguntza eskatu aurretik lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzen direnean.
Kontratu-bihurketa horiek deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte egin ahal izango dira.
Kontratua bihurtzeak Gizarte Segurantzako afiliazio-datuak aldatzea ekarri beharko du lanaldia aldatzeagatik, eta aldaketa horren data hartuko da bihurketa-datatzat.Deialdi honen babesean egindako kontratu-bihurketek bat etorri beharko dute Langileen Estatutuan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin, eta, nolanahi ere, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Hasierako lanaldi partzialak kasu bakoitzean aplikatzekoa den lanaldi osoaren % 70 edo gutxiago izan beharko du. Bihurketaren ondorioz, lanaldia aplikatu beharreko lanaldi osoaren % 100aren baliokidea izango da.
- Kasu guztietan, kontratuak mugagabea izan behar du, gutxienez, bihurketa egin baino 6 hilabete lehenagotik, eta gehienez % 70eko lanaldia izan behar du aldi berean.
- Bihurketa-kontratuek EAEko lantoki bati lotuta egon behar dute.
- Bihurketa-kontratuek lantokiko batez besteko plantilla handitzea ekarri behar dute.
Kontratazio hauek ez dira diruz lagunduko:
- Enpresaburuarekin edo enpresa-kontrola dutenekin, zuzendaritzako karguak dituztenekin edo enpresetako administrazio-organoetako kide direnekin (bigarren gradura arteko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko ahaidetasuna barne) ezkontidea, ondorengoa eta gainerako senideak kontratatzea, edozein dela ere haien forma juridikoa.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako edo deialdi horien esparruan diruz lagundutako edozein deialditan diruz lagundutako jarduerei lotuta formaliza daitezkeen kontratu guztiak.
1) Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- Lehen ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, 2026ko ekitaldiko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura, dirulaguntza ematen den unean.
- Bigarren ordainketa, gainerako % 50a, 2027ko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kargura, dirulaguntza eman zenetik hamabi hilabete igaro ondoren, epe horretan lanaldi osorako bihurtutako kontratuari ofizioz eutsi zaiola egiaztatu ondoren.
2) Zenbatekoa hasierako lanaldi partzialaren arabera zehaztuko da, zenbatekoen taula honetan ezarritako irizpideen arabera:
Hasierako lanaldi partziala | Zenbatekoa (€) |
≤ % 50 | 4.000 |
> % 50 eta ≤ % 60 | 3.500 |
> % 60 eta ≤ % 70 | 3.000 |
Adierazitako dirulaguntzen zenbateko guztiak % 50 gehituko dira lanaldi osorako bihurtutako lan-kontratuak emakumezko langileekin egiten direnean.
Hasierako lanaldi partziala | Zenbatekoa emakumea bada (€) |
≤ % 50 | 6.000 |
> % 50 eta ≤ % 60 | 5.250 |
> % 60 eta ≤ % 70 | 4.500 |
Nori dago zuzenduta
Pertsona juridiko pribatuak
Enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutela ere, banakako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta 2. apartatuan aurreikusitako egoeretan ez dauden elkarteak eta fundazioak ere, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
b) Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
Betekizunak
-
Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dago edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dago konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dago esku-hartze judizialaren pean, eta ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu du.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez du egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen du betebehar horiek beteko dituela emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasun Kontseiluaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA) aurreikusitako baldintzetan.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Ez du dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen du egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduta, epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez kondenatua edo zehatua ez izatea, kondena- edo zehapen-aldia igaro gabe, honako hauek barne:
- Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
- Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarri bat jasotzeagatik, ebazpen irmo baten bidez.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dago sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
- Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
- 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
- LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dago zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri ditu beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu du dagokion zehapena.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Betetzen du desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Elkartea izanez gero soilik bete
- Ez dago Elkarte Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta.
- Ez da inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkartea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, edo eten egin da dagokion erregistroan inskribatzeko ebazpen judizial irmoa.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dago berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasuneko Kontseiluak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez izatea krisian dagoen enpresatzat, Batzordearen 2024ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko erakundea ez dena, ez betetzea Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako baldintzetan. Baldintza hori betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila Enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan aurreikusitako ehunekoaren berdina edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztien gainean ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epean).
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 2., 3. eta 5. apartatuetan aipatzen diren egoeretako batean.
Erantzukizunpeko adierazpena.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160601 (Informazio orokorra)
Email: partzialtasuna@lanbide.eus
Kodea
1270701Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Egoitza Elektronikoan botoiaren bidez.

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Egoitza Elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete.
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- eskabidea sinatu.
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete bitartean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua