Osasunaren alorrean 2026ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasuneko ikerketa estrategikoa indartzea

[osasun_ikerketa_bultzatu]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro hau irekita dago hirugarren oinarriko 1. puntuan adierazitako kategorietan akreditatuta dauden ZTBESko agenteentzat, eta ezinbesteko baldintza izango da Ikerketa Sanitarioko Zentroen kategorian akreditatuta dagoen ZTBESko agente batek, gutxienez, parte hartzea.

Honako arlo hauetan aurkeztutako proiektuak finantzatu ahal izango dira: medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak, osasun digitala eta big data, gailu eta teknologia medikoak, neurozientziak eta osasun mentala, eta pazienteen ikuspegitik lortutako osasun-emaitzak.

Proiektuak urtebete eta hiru urte arteko epean garatu ahal izango dira, baina laguntza urterokoa izango da eta 2026an egindako jardueretarako emango da.

Aurrekontuko zuzkidura

2.350.000 €

Prestazio ekonomikoa

Osasuneko ikerketa estrategikoa indartzea finantziatzeko 2.350.000 euro bideratuko dira.

Agindutako ikerketa-lanen lerroak (300.000 €) esleitutako funts guztiak agortzen ez baditu, gerakina automatikoki bideratuko da osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzeko lerrorako dagoen zuzkidura handitzera, betiere deialdi honetan ezarritako balorazio- eta esleipen-irizpideak errespetatuz.

  • a) Emandako laguntzaren zenbatekoaren % 80 berehala transferituko zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren –onarpen hori espresua edo isilbidezkoa izan daiteke, hamahirugarren oinarriko 4. puntuan ezartzen den bezala–.
  • b) Gainerako % 20a amaierako justifikazio-dokumentazioa entregatu eta onartu ondoren ordainduko da –dokumentazioak 2026ko ekitaldian egin den jarduera guztia jasoko du (abenduaren 31ra arte egindako gastuekin), IV-A eranskina (memoria zientifikorako) eta IV-B eranskina (memoria ekonomikorako) erabilita–, hamabosgarren oinarriaren 3. puntuan ezarritakoaren arabera. Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) aurkezteko azken eguna 2027ko urtarrilaren 8a izango da.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zehapen administratibo edo penalik, ez eta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren edo emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondoriozkoak barne, indarrean dagoen araudiaren arabera eta, bereziki, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Telefonoa: 945 019193

Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0104735

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.

b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

 

INSTRUKZIOAK

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Amaierako memoriak (zientifikoa eta ekonomikoa) aurkezteko azken eguna 2027ko urtarrilaren 8a izango da. Agente onuradunek justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • a) Justifikazio-memoria zientifiko global bakar bat, proiektu bakoitzeko, IV-A eranskineko eskemaren arabera egina. Memoria zientifikoak hauek zehaztuko ditu: eginiko jarduerak, planteatutako helburuen lorpen-maila edo aurrerapena, eta lortutako emaitzak. Proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du memoria.
  • b) Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio-memoria ekonomikoa (IV-B eranskina), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (fitxategia Excel formatuan ere sartu). Memoria ekonomikoarekin batera, fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuari eskainitako orduen kostuaren ziurtagiria, justifikazio-aldian egindako gastuak dokumentatzeko. Langile-gastuak sartuz gero, soldata gordinari eta enpresaren kargurako gizarte-segurantzaren kostuei dagokien zenbatekoa banakatu beharko da. Dokumentazio hori justifikazio-memoria ekonomikoan aurkeztu den ordena berean bidaliko da. Egindako gastutzat hartuko da justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu dena. Jatorrizko fakturak agente onuradunengan artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtez, justifikazio-epetik aurrera, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenetarako.
  • c) Ikerketaren arloan dauden hitzarmen eta arauak betetzen direla zaintzeko ardura duten Ikerketako Batzorde Etikoaren eta kide anitzeko beste organo batzuen aldeko txostena edo irizpena (hamargarren oinarria, seigarren puntua).
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk