ONEKIN programa 2026 - Elikagaien eta egurraren balio-kateetan digitalizazio, berrikuntza eta ekintzailetzarako proiektuak zehazteko eta ideiak heltzeko prozesuak babesteko laguntzak

[ONEKIN programa]

Deskribapena


Xedea

Kontsultaritza- eta/edo aholkularitza-zerbitzuak kontratatzea, negozioak abian jartzea edo garatzea, I+G proiektuen bideragarritasun-azterlanak egitea, patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortu, baliozkotu eta defendatzeko azterlanak egitea, eta elikagai-segurtasunaren arloko ziurtapen-estandarrak lortzea; berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloko aholkularitza-lanak era barne hartuko dira.

ONEKIN programa bi helburu dituzte: alde batetik, ekintzailetza eta enpresa-jarduera berrien sorrera bultzatzea elikaduraren eta egurraren balio-katearen esparruan; eta, bestetik, elikagaien eta egurraren balio-kateko erakundeen negozio-ereduan, prozesuetan eta antolaketan produkzio-hobekuntzak sustatzea, baldin eta hobekuntza horiek bideratuta badaude bioekonomiara, jasangarritasun energetikora, elikadura seguru eta osasungarrira eta baliabideen erabilera iraunkorrera, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Los recursos económicos destinados a financiar las ayudas contempladas en esta orden ascienden a 500.000 euros de los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco correspondiendo 300.000 euros al ejercicio 2026, y 200.000 euros al ejercicio 2027 con la siguiente distribución:

Lerroa20262027
1Negozioak abian jartzearekin lotutako kontsultaritza- edo aholkularitza-lanak60.00040.000
2Patenteak, ingurumen-zigiluak eta bestelako aktibo immaterialak lortzeko, baliozkotzeko eta defendatzeko azterlanak18.00012.000
3Enpresetan elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeari buruzko diagnostiko-azterlanak, lehen aldiz elikagaisegurtasunaren arloko ziurtagiriak lortzeko diagnostikoazterlanak, eta elikagaiak alferrik ez galtzeko eta ez botatzeko planak60.00040.000
4Berrikuntza eta digitalizazioaren arloko kontsultaritza-lanak162.000108.000

Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa esleitutako kopurutik gorakoa edo hura eguneratuta ateratzen denetik gorakoa izan daiteke, baina % 30 gehiagokoa asko jota, betiere bat etorriz kreditu-loturaren araubidearekin edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzaren araubidearekin, eta betiere laguntzak ebatzi baino lehen. Halakorik gertatuz gero, horren berri emango du Eusko Jaurlaritzaren Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz.

Nori dago zuzenduta


ONEKIN programaren onuradunak

- Elikagaien eta egurraren balio-katearen barruko jarduera ekonomikoa gauzatzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: nekazariak, erauzketako arrantza-sektoreko operadoreak, elikagai- edo baso-industriak, ostalaritza eta nekazaritzako elikagaien merkataritza, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen edo garatuko badute euren jarduera.

- Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko
gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Betekizunak

  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Diruz lagundu daitekeen jarduerak ingurumen eta higiene sanitarioaren arloko arauak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den araudi espezifikoaren arabera (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzkoa).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1232704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk