Lehiaren arloko konplimendu-programak finantzatzeko dirulaguntzak 2026
[LEA/ AVC compliance]
- Erakundea:
- Lehiaren Euskal Agintaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Lehiaren arloko konplimendu-programak finantzatzeko dirulaguntzak 2026.
Aurrekontuko zuzkidura
20.000 €Prestazio ekonomikoa
Dirulaguntza ordainketa bakar batean emango da, aurretiaz justifikatu ondoren dirulaguntza osoa, eta justifikatzeko azken eguna 2026ko azaroaren 30a izango da.
Ez da ezer ordainduko entitate onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
Dirulaguntza ordaindu ahal izateko, entitatea Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren hirugarrenen erregistroan erregistratuta egon beharko da. Erregistratuta ez badago edo banku-datuak aldatu nahi baditu, alta emateko edo datuak aldatzeko, helbide honetara joko du:
Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Entitate onuradun bakoitzak jasoko duen gehieneko zenbatekoak ezingo du gainditu 10.000 euro, eta, inolaz ere ez, onartutako aurrekontuaren % 70.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza ordainketa bakar batean emango da, aurretiaz justifikatu ondoren dirulaguntza osoa.

Nori dago zuzenduta
Eragile ekonomikoak
Dirulaguntza hauen onuradun izan ahalko dira jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten eta dirulaguntza eskatzen duten egunean beren antolakundean lehiaren arloko compliance programarik edo lehiaren azpiprograma espezifikorik ez duten operadore ekonomikoak.
Operadore ekonomikotzat hartzen da jarduera ekonomiko bat egiten duen edozein entitate, dena delakoa izanik ere entitate horren estatutu juridikoa eta finantzatzeko modua.
Operadore ekonomiko eskatzaileak, eskaera aurkezten duten unean eta proiektua bukatu arte, altan emanda egon beharko dira jarduera ekonomikoen gaineko zergan.
Betekizunak
- Ez izatea diseinatuta eta ezarrita antolakundean lehiaren arloko compliance programa bat edo lehiaren azpiprograma espezifiko bat.
- Xede bererako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera, edo bestelako baliabideak eskuratu ez izana beste administrazio edo ente publiko edo pribaturen batetik.
- Sektore publikoren bateko kide ez izatea, aplikatu beharreko erakunde-sailkapeneko arauen arabera.
- Ez egotea kondenatuta dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, ezta delitu hauetakoren bat egiteagatik ere: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak, eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Ez izatea eskatuta borondatezko konkurtso-deklarazioa, edo edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, esku-hartze judizialaren pean ez egotea, edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe egonda.
- Errudun deklaratutako kausaren batengatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmoa egin ez izana.
- Bere administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak egoera hauetakoren batean ez egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean, eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean; edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean ez egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
- Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
- Ebazpen irmo baten bitartez zehapenik jaso ez izana, eta dirulaguntzak jasotzeko aukera galduta ez izatea, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin, edo halakorik ezartzen duten beste lege batzuekin.
- Sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratiboak edo penalak ez izatea, dagokien zehapenean ezarritako aldian.
- Aplikatzekoa den araudiarekin bat etorriz, berdintasun-plana izateko betebeharrik ez izatea edo, hori izateko betebeharra izanik, indarreko berdintasun-plana izatea.
- 50 langile baino gehiago izanik, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.
- Ez egotea zehatuta Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatutako arau-hauste astun edo oso astunen arabera, behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu gabe egonda.
- Betetzen duela desgaitasuna dutenentzat legez gorde behar den kuota, edo, horrelakorik ez badu, hori bete dadin neurri alternatiboak abian jarri izana.
- Ez egotea Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutako egoeraren batean.
- Elkarteen kasuan, ez egotea inplikatuta Elkarteak elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kasuetan.
- Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
- Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
- Eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak izatea, eta betetzea laguntza hauek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak, bereziki, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatutakoetan.
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza
Ebazten duen erakundea
- Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza
Kontaktu-informazioa

Ercilla 4, 2.
48009 Bilbao
Tlf: 944032800
Ordutegia: 09:00-14:00
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1258402Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Ez izatea diseinatuta eta ezarrita antolakundean lehiaren arloko compliance programa bat edo lehiaren azpiprograma espezifiko bat.
- Xede bererako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera, edo bestelako baliabideak eskuratu ez izana beste administrazio edo ente publiko edo pribaturen batetik.
- Sektore publikoren bateko kide ez izatea, aplikatu beharreko erakunde-sailkapeneko arauen arabera.
- Ez egotea kondenatuta dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, ezta delitu hauetakoren bat egiteagatik ere: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak, eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Ez izatea eskatuta borondatezko konkurtso-deklarazioa, edo edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, esku-hartze judizialaren pean ez egotea, edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe egonda.
- Errudun deklaratutako kausaren batengatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmoa egin ez izana.
- Bere administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak egoera hauetakoren batean ez egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean, eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean; edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean ez egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
- Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
- Ebazpen irmo baten bitartez zehapenik jaso ez izana, eta dirulaguntzak jasotzeko aukera galduta ez izatea, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin, edo halakorik ezartzen duten beste lege batzuekin.
- Sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratiboak edo penalak ez izatea, dagokien zehapenean ezarritako aldian.
- Aplikatzekoa den araudiarekin bat etorriz, berdintasun-plana izateko betebeharrik ez izatea edo, hori izateko betebeharra izanik, indarreko berdintasun-plana izatea.
- 50 langile baino gehiago izanik, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.
- Ez egotea zehatuta Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatutako arau-hauste astun edo oso astunen arabera, behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu gabe egonda.
- Betetzen duela desgaitasuna dutenentzat legez gorde behar den kuota, edo, horrelakorik ez badu, hori bete dadin neurri alternatiboak abian jarri izana.
- Ez egotea Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutako egoeraren batean.
- Elkarteen kasuan, ez egotea inplikatuta Elkarteak elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kasuetan.
- Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
- Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
- Eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak izatea, eta betetzea laguntza hauek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak, bereziki, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatutakoetan.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Diru-laguntza onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Justifikazioa zuzentzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.