LEA/AVCko jardun esparruetan trebatzeko bekak (2026/2027)
[LEA/ AVC Beka]
- Erakundea:
- Lehiaren Euskal Agintaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Graduko unibertsitate-titulu ofiziala duten pertsonei prestakuntza-beka bat ematea, LEAren jardun-eremuei dagozkien gaietan prestakuntza osatu nahi badute.
Aurrekontuko zuzkidura
13.000 €Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Bekadunari hilero emango zaion zenbatekoa 1.200 euro gordinekoa izango da, eta Gizarte Segurantzako kotizazio gisa eta zerga-arloan aplikatu beharreko atxikipenei lotuta egongo da, aplikatzekoa den araudiaren arabera.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Graduko unibertsitate-titulu ofiziala edo baliokidea duten pertsona fisikoak, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jardun-eremuei dagozkien gaietan.
Betekizunak
-
Zuzenbide, ekonomia edo enpresaren arloetako graduko unibertsitate-titulu ofiziala edo baliokidea izatea, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik 6 urte baino gehiago ez igarotzea titulua eman zenetik.
Atzerriko hezkuntza-sistemetan lortutako unibertsitate-tituluak Espainiako graduko unibertsitate-maila ofizialaren baliokidetzat jo beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza ezartzeko prozedura arautzen duena).
Deialdi honen ondorioetarako, «baliokidetzat» joko da unibertsitateek emandako unibertsitate-ikasketen lehen zikloa gaindituta lortutako unibertsitate-titulu ofiziala, Unibertsitate-irakaskuntzen antolamendua eta horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
- Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, bekaren deialdia egin baino lehenagotik.
- Euskaraz egiteko B2 maila simetrikoa izatea, gutxienez, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera eta Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua eta Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua aplikatuz.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza ematen den unean, bai eta ordaintzen denean ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarrita dagoen moduan.
Interesduna lurralde historikoetako foru-ogasunetan zergapekoa bada, haren baimena beharko da zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko. Zerga Administrazioko Estatu Agentzian edo beste zerga-agentzia batean aurkeztuz gero, interesdunak zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du interesdunek betetzen dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, horretarako, ez du haien baimenik beharko. Hala ere, interesdunek uko egin ahal izango diote egiaztapen hori egiteari, eta, kasu horretan, dagokion egiaztagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.
- Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
-
Honako hauek ezin izango dute beka eskuratu:
a) aurretik Lehiaren Euskal Agintaritzak emandako prestakuntza-bekaren bat izan dutenak.
b) Kondenatuta daudenak dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak, eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
c) Ebazpen irmo baten bitartez zehapena jaso dutenak, eta dirulaguntzak jasotzeko aukera galduta dutenak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin edo halakorik ezartzen duten beste lege batzuekin bat etorriz.
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza
Ebazten duen erakundea
- Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza
Kontaktu-informazioa

Ercilla 4, 2.
48009 Bilbao
Tlf: 944032800
Ordutegia: 09:00-14:00
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1113107Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
- egindako ikasgaien kalifikazioak.
- batez besteko nota.
-
Zuzenbide, ekonomia edo enpresaren arloetako graduko unibertsitate-titulu ofiziala edo baliokidea izatea, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik 6 urte baino gehiago ez igarotzea titulua eman zenetik.
Atzerriko hezkuntza-sistemetan lortutako unibertsitate-tituluak Espainiako graduko unibertsitate-maila ofizialaren baliokidetzat jo beharko dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza ezartzeko prozedura arautzen duena).
Deialdi honen ondorioetarako, «baliokidetzat» joko da unibertsitateek emandako unibertsitate-ikasketen lehen zikloa gaindituta lortutako unibertsitate-titulu ofiziala, Unibertsitate-irakaskuntzen antolamendua eta horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
- Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, bekaren deialdia egin baino lehenagotik.
- Euskaraz egiteko B2 maila simetrikoa izatea, gutxienez, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera eta Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua eta Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua aplikatuz.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza ematen den unean, bai eta ordaintzen denean ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarrita dagoen moduan.
Interesduna lurralde historikoetako foru-ogasunetan zergapekoa bada, haren baimena beharko da zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko. Zerga Administrazioko Estatu Agentzian edo beste zerga-agentzia batean aurkeztuz gero, interesdunak zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du interesdunek betetzen dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, horretarako, ez du haien baimenik beharko. Hala ere, interesdunek uko egin ahal izango diote egiaztapen hori egiteari, eta, kasu horretan, dagokion egiaztagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.
- Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
-
Honako hauek ezin izango dute beka eskuratu:
a) aurretik Lehiaren Euskal Agintaritzak emandako prestakuntza-bekaren bat izan dutenak.
b) Kondenatuta daudenak dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak, eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
c) Ebazpen irmo baten bitartez zehapena jaso dutenak, eta dirulaguntzak jasotzeko aukera galduta dutenak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin edo halakorik ezartzen duten beste lege batzuekin bat etorriz.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Diru-laguntza onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.