Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak (2026)

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauek xede dute irudi sorkuntzako proiektuak sortzea sustatzea, argitalpen-lan bat sortzeko. Argitalpenen formatuak  komikia eta eleberri grafikoa izango dira.

Modalitate hau bideratuta dago argitaratzeko bidean dauden lanetara (hots, argitalpena bermatuta ez badago ere, gutxienez, horretarako hasierako urratsak burutuak izan behar ditu proiektuak). Hori dela-eta, eskaerarekin batera argitaletxe batekiko kontratua aurkeztuko du eskatzaileak. Gainera, onuradunak diruz lagundutako lana argitaratu beharko du, lana amaitu eta gehienez ere 6 hilabeteko epean (ikusi 43. art.).

Proiektuak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira.

Sortze prozesuan egileak ezingo du erabili adimen artifizialeko softwarea.

Aurrekontuko zuzkidura

69.375,00

Prestazio ekonomikoa

Laguntza kopurua: 5

Dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa: 13.875,00€ 

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da (ikusi 15. art.):

- Lehenengo ordainketa (dirulaguntzaren % 75). Behin Esleipen-ebazpena eman ondoren, eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.

- Bigarren ordainketa (gainerako % 25a). Onuradunak jasotako laguntza justifikatu eta gero (hots, sormen-lana eta Jabetza Intelektualeko Erregistroko ziurtagiria espedientean aurkeztutakoan). Eta beti ere 2027-01-01etik aurrera

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisiko adinez nagusiak (3.1 eta 44. art.)

Betekizunak

  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez
  • Pertsona onuradunek, Diru-laguntzen 20/2023 Lege Orokorrak jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, eskatzaileak ez du izan behar laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Diru-laguntza bakarra emango da pertsona eta eskatzaile bakoitzeko
  • Eskatzaileak Kultura Sorkuntza deialdiaren (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin-nobela laburrak eta koreografiak) modalitate bakar batean aurkeztu ahal izango ditu eskaerak
  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Eskatzailen jarduera profesionari buruzko dokumentazioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1025048

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, Agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Dirulaguntza justifikatzeko, beheko dokumentazioa aurkeztuko du onuradunak; gehi epe hauek bete:

-Justifikatzeko epea: 12 hilabete (ikusi 16. art.)

Liburua argitaratzeko epea: 6 hilabete, lana bukatzen duenetik.

-Argitaratutako alea bidaltzeko epea : 2 hilabete argitaratzen denetik

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk