Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Irakasleen plantilla gaztetzeko laguntzak errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren bidez. 2024-2025, 2025-2026

[Irakasle_Gaztetzea]

Deskribapena


Xedea

Plantilla gaztetzea itunpeko ikasgela batean ikasleei curriculum-irakaskuntza ematen dieten eta kontratu mugagabea duten irakasleen errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren bidez.

Diruz lagunduko den gastua, kontzeptu horregatik, 2024-25 eta 2025-26ikasturteko errelebo-kontratuen eta partzialen Gizarte Segurantzaren kuota patronalaren kotizazioen gainkostua da, erretiro partzialean dagoen pertsonak erretiro osoa hartu arte EAEko Administrazioko langile lan‑kontratudunentzat araututako erretiroen gainkostua gainditu gabe. Hori Funtzio Publikoko sailburuordearen errelebo-kontratuekin lotutako erretiro partzialari buruzko 003/2024 eta 001/2025 instrukzioen bidez arautzen da.

Aurrekontuko zuzkidura

25.301.710,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Prestazioa Aginduan jasotako errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren bidez irakasleen plantilla gaztetzeko laguntzen eta  irakasleak birkokatuz enplegua mantentzeko laguntzen artean banatuko da.

Ordainketa-modua:

Errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren Gizarte Segurantzaren gainkostuak, sei hilean behin ordainduko dira, ekainean eta abenduan, dirulaguntza emateko ebazpena eman eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Hezkuntza-itunei buruzko araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan ezarritako itun-araubidearen berezko betekizunak betetzea
  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Betetzen dituela indarrean den ordenamendu juridikoan aurreikusitako laguntza eta dirulaguntzak jasotzeko arauak exijitzen dituzten betekizunak.
  • Ez zaiola ezarri zigor-arloko edo administrazio-arloko zigorrik, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko inongo debekuren eraginpean.
  • Egunean dagoela dirulaguntzak itzultzeko betebeharretan.
  • Izaera juridikoak hala eskatzen badu, behar bezala ikuskatuta dituela kontabilitate-liburuak izapedutako erregistroak eta gainerako dokumentuak, kasu bakoitzean onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritza eta sektore-legeek ezarritakoaren arabera, bai eta dirulaguntzen oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak edo berariazko erregistro guztiak ere, baldintza hauek betetzen dituela bermatzeko behar bezala egiaztatzen eta kontrolatzen direla.
  • Entitate eskatzaileak konpromisoa adieraziko du enpresa ez deslolalizatzeko, 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1101709

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea hura izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera .

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk