Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Enplegua mantentzeko laguntzak irakasleak birkokatuz. 2024-2025 eta 2025-2026.

[Irakasle_Birkokatzea]

Deskribapena


Xedea

Enplegua mantentzea, itunpeko ikasgeletan curriculum-irakaskuntza ematen duten eta kontratu mugagabea duten irakasleak birkokatuz, baldin eta itunpeko ikasgelak gutxitzeagatik 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan lana galdu badute; edo kalte-oraina ematea, birkokatzea ezinezkoa bada. Birkokatzetzat joko da irakaslea bere lana egiten zuen bestelako ikastetxe batean kontratu berri bat formalizatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

25.301.710,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.- Birkokatzearen bidez enplegua mantentzeko dirulaguntzaren zenbatekoa itunpeko ikasgela murriztu duen ikastetxean birkokatutako pertsonak aitortuta zuen antzinatasunaren zenbatekoa izango da, honela kalkulatuta:

2024 irailetik abendura

2025eko urtarriletik abendura

2026ko urtarriletik abuztura

Hirurteko/

hilekoa

Gizarte

Segurantza

GUZTIRA

Hirurteko/

hilekoa

Gizarte

Segurantza

GUZTIRA

Hirurteko/

hilekoa

Gizarte

Segurantza

GUZTIRA

HH-LH

47,57

15,21

62,78

47,57

15,26

62,83

47,57

15,29

62,86

DBH 1eko maisu-maestrak

47,57

15,21

62,78

47,57

15,26

62,83

47,57

15,29

62,86

DBH 1-Liz.+DBH 2+Batx.+LH

56,87

18,19

75,06

56,87

18,24

75,11

56,87

18,28

75,11

2.- Langilea, errelebo-kontratuaren bidez, lanpostu huts batean birkokatzea lortzen bada, dirulaguntzaren zenbatekoa langileak arrazoi objektiboengatik kontratua amaitzearekin lotuta jaso beharreko kalte-ordainaren zenbatekoa izango da, legez ezarritakoa, eta langileari ez zaio errespetatuko jatorrizko lanpostuan metatutako antzinatasuna.

Ordainketa-modua:

Enplegua mantentzeko antzinatasuna (6.1) artikuluan aurreikusia) birkokatutako langileei ordaindutako nominak aztertu eta, hala badagokio, onartu ondoren ordainduko da. Nominak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Birkokatu ondoren ordainketa delegatuan alta emandako pertsonen antzinatasuna hilero ordainduko da, ordainketa-sistema horren bidez.

Kaleratzeagatiko kalte-ordain legala emakida ebatzi ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Betetzen dituela indarrean den ordenamendu juridikoan aurreikusitako laguntza eta dirulaguntzak jasotzeko arauak exijitzen dituzten betekizunak.
  • Ez zaiola ezarri zigor-arloko edo administrazio-arloko zigorrik, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko inongo debekuren eraginpean.
  • Egunean dagoela dirulaguntzak itzultzeko betebeharretan.
  • Izaera juridikoak hala eskatzen badu, behar bezala ikuskatuta dituela kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako dokumentuak, kasu bakoitzean onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritza-eta sektore-legeek ezarritakoaren arabera, bai eta dirulaguntzen oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak edo berariazko erregistro guztiak ere, baldintza hauek betetzen dituela bermatzeko behar bezala egiaztatzen eta kontrolatzen direla.
  • Entitate eskatzaileak konpromisoa adieraziko du enpresa ez deslokalizatzeko, 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1101710

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Birkokapenaren eraginpeko langileen antzinatasunaren kostua finantzatzeko laguntzak:

Hilabeteko bateko epean aurkeztuko dira, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, ikastetxeek birkokatutako langileak aitortuta duen antzinatasunaren kostua finantzatzeko dirulaguntzak eskatuko dituzte, I. Eranskineko eskaera-ereduaren bidez.

Kaleratzeagatiko kalte-ordainak finantzatzeko laguntzak: 

Kaleratzeagatiko kalte-ordainen kasuan, dirulaguntzak hilabete bateko epean eskatuko dira, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, betiere ikastetxeak hura ordaindu badio lanpostua galdu duen langileari, I. ERANSKINEKO  eskaera ereduaren bidez.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea hura izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera .

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk