Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: euskarazko ipuinak eta eleberri motzak sortzea (2026)

[Ipuinak eta eleberri motzak]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza hauek xede dute euskarazko literatuta testuak sortzea sustatzea ( hain zuzen, ipuinak edo eleberri motzak). Bukaerako testuak, gutxienez, 100.000 karaktere izango ditu

Aurrekontuko zuzkidura

54.000

Prestazio ekonomikoa

-Laguntza-kopurua: 6 (ikusi 9.,10. eta 36. art.)  

-Laguntza bakoitzaren  zenbatekoa:  9.000,00€

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira (ikusi 15. art.):

Lehenengo ordainketa (dirulaguntzaren % 75). Behin Esleipen-ebazpena eman ondoren, eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ostean.

-Bigarren ordainketa (gainerako % 25a). Onuradunak jasotako laguntza justifikatu ondoren (hots, sortutako testua eta Jabetza Intelektualeko Erregistroaren ziurtagiria espedientean txertatzea); eta beti ere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera.

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Perstona fisiko adinez nagusiak (ikusi 3.1. art)

Betekizunak

  • Eskatzaile berak ezin izango du lortu dirulaguntza bat baino gehiago
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez
  • Eskatzaileak Kultura Sorkuntza deialdiaren (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin-nobela laburrak eta koreografiak) modalitate bakar batean aurkeztu ahal izango ditu eskaerak
  • Pertsona berak modalitate ezberdinetara aurkezten baditu eskaerak, bakarrik onartuko dira sarrera-erregistroaren arabera aurkeztutako lehenari dagokion modalitatean aurkeztutakoak; gainera, modalitate horretan aurkeztutako lehena eta bigarrena bakarrik onartuko dira.
  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak edozein erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14 eta 42 artikuluetan jasotakoa bete beharko dute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izenik gabeko doukumentazioa:
Horren edukian ez da jaso behar egilearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epea, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Esleipen-ebazpena jasotzen duenetik, onuradunak gehienez ere 12 hilabete izango ditu sortze lana entregatzeko, pdf bertsioan, kudeaketa-zuzendaritzari.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk