2026- Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Ikerketa Proiektuetarako Dirulaguntzak 2026
[ikerketa_LSO_2026]
- Erakundea:
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea da laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako dirulaguntzetarako deialdia egitea eta horiek norgehiagoka-erregimenean arautzea 2026, urterako.
Aurrekontuko zuzkidura
350.000Prestazio ekonomikoa
Deialde honen bidez ematen diren dirulaguntzen finantzaketa honela egotziko da:
-280.000 euro, 2026. urterako ordainketa-kreditu gisa.
-70.000 euro, 2027rako konpromiso-kreditu gisa.
Ordainketa-modua:
Emandako zenbateko osoaren % 80 aldez aurretik ordainduko da, erakunde onuradunak dirulaguntza onartzeko izpidea bete ondoren. Aurrerakin honen helburua ikerketa-proiektuaren jarduerak hasteko behar den hasierako finantzaketa erraztea da.
Bigarren eta azken ordainketa, %20koa, 2027ko azken hiruhilekoan egindo da, ikerketa-proiektua amaitutakoan. Ordainketa egiteko, erakunde onuradunak dirulaguntza osoa justifikatu beharko du arreikusitako epearen barruan, honako hauek aurkeztuz:
-proiektuaren memoria zientifikoa, VI. eranskinaren arabera egina, ikerketa-proiektuaren memoria zientifikoaren laburpena aurkezteko eredua, eta
-memoria ekonomikoa, ikerketa-proiektuaren memoria ekonomikoaren eredua, III. eranskinaren arabera, eta dagokion gastua egiaztatzen duten faktura eta agiri guztiak.

Nori dago zuzenduta
Pertsona juridikoak
Ebazpen honetan araututako laguntzaren onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikoa sortzen duten pertsona juridikoak.
Betekizunak
-
Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
Dirulaguntza eskatzen duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du dirulaguntza kudeatzen duen organoak. Egiaztapen hori egiteari nahita uko egiten badio, eskatzaileak dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela.
Erakunde eskatzaileak legez eratuta egon beharko du, eta legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalmen nahikoa justifikatu beharko du.
- Eskaerarekin batera, ikerketa-taldeko kide bakoitzaren curriculumak aurkeztea.
- Eskaerarekin batera, ikerketa-proiektuaren memoria teknikoa aurkeztea, II. ereduaren arabera.
-
Erakunde laguntzaileen lankidetza-konpromisoa ikerketa-proiektua gauzatzeko.
Ikerketa-proiektua gauzatzeko beste erakunde batzuen laguntza edo parte-hartzea beharrezkoa bada, erakundea legez ordezkatzen duen pertsonaren idazkia aurkeztu beharko da, haren lankidetza konprometitzeko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Nerea Martínez
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Telefonoa: 944032119
E-mail: nerea-martinezperez@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0048512Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Datuak modu larrian ezkutatzea, aldatzea edo eskatutako informazioa edo eskaeraren aplikazio telematikoan sartutako dokumentuak manipulatzea ezesteko arrazoia izango da.
Eskabideen formalizazioa eta aurkezpena.
1.-Erakunde eskatzaileak legez eratuta egon beharko du, eta erakundearen legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalmen nahikoa justifikatu beharko du, honako hauek erantsita:
-Erakundearen sorrera-eskrituraren eta estautuen kopia eskaneaua edo, hala badagokio, erregistro ofizialaren ziurtagiria, erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan insdribatuta dagoela egiaztatzeko.
– Agiri publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, behar besteko ordezkaritza-ahalmena egiaztatzeko notarioak legitimatutako sinadurarekin. Erakundearen ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bada, ez da beharrezkoa ziurtagiriaren erakunde titularraren izenean izapidetzeko ordezkaritza-ahalmen nahikoa duela egiaztatzea.
2 - Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoetan sartuta. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
3. – Eskabidea eta ondorengo izapideak erakunde eskatzailearen ordezkari batek egin ahal izango ditu, modu elektronikoan hori ere. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
4.- Eskabidearen ondorengo izapideak bide elektronikoz egingo dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire carpeta.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ziurtagiriak
-
Administrazioak automatikoki egiaztatuko du honako betebehar hauek betetzen dituela:
- Gizarte Segurantzarekin.
- Ogasunarekin: Automatikoki egiaztatuko da, erakunde eskatzaileak zergak Nafarroako Autonomia Erkidegoan ordaintzen dituenean izan ezik. Kasu horretan, dagokion Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da, "nire karpeta" ren bidez.
Erakunde eskatzaileak berariaz adierazi badu egiaztapen hori automatikoki egitearen aurka dagoela, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. Dokumentazio hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da, "nire karpeta" ren bidez.
- Erakunde eskatzailea egiaztatzeko dokumentazioa
-
Ordezkaria erakundearen ordezkariaren ziurtagiri elektroniko batekin identifikatu bada, ez du inolako kudeaketarik egin behar erakundea akreditatzeko.
Ordezkaria ez bada erakunde eskatzailearen ordezkariaren ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen, ordezkaritza-ahalmena eta erakunde eskatzailearen legezko eraketa egiaztatu beharko ditu, honako agiri hauek aurkeztuz:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan) edo dagokion erregistroko inskripzioa
- Agiri publiko edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarioak legitimatutako sinadurarekin, ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzeko.
Dokumentazio hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da, "nire karpeta" ren bidez
- Pertsonal ikertzailearen curriculumak
- proiektuaren memoria
- Ikerkuntzan laguntzen duten erakundeak baimentzea
-
Ikerketa-proiektua gauzatzeko beste erakunde batzuen laguntza edo partaidetza behar bada, erakundea legez ordezkatzen duen pertsonaren idazkia aurkeztu beharko da, V. eranskineko ereduaren arabera
-
Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
Dirulaguntza eskatzen duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du dirulaguntza kudeatzen duen organoak. Egiaztapen hori egiteari nahita uko egiten badio, eskatzaileak dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela.
Erakunde eskatzaileak legez eratuta egon beharko du, eta legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalmen nahikoa justifikatu beharko du.
- Eskaerarekin batera, ikerketa-taldeko kide bakoitzaren curriculumak aurkeztea.
- Eskaerarekin batera, ikerketa-proiektuaren memoria teknikoa aurkeztea, II. ereduaren arabera.
-
Erakunde laguntzaileen lankidetza-konpromisoa ikerketa-proiektua gauzatzeko.
Ikerketa-proiektua gauzatzeko beste erakunde batzuen laguntza edo parte-hartzea beharrezkoa bada, erakundea legez ordezkatzen duen pertsonaren idazkia aurkeztu beharko da, haren lankidetza konprometitzeko.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa eta segimendua
Proiektua gauzatzen den bitartean, diruz lagundutako jardueren jarraipena egiteko eskatzen zaien informazioa eman beharko diote erakunde onuradunek Osalani, deialdiaren hogeita bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.
Bereziki, Osalanek egin ditzakeen egiaztapen eta kontrol-jardueretan lagundu beharko dute, proiektuaren gazuatze-egoerari buruzko beharrezko informazioa emanez (aurreikusitako jardueren gauzatze-mailari buruzko informazioa, onartutako aurrekontuaren gauzatze-aurreikuspenari buruzko informazioa edo proiektuaren garapen egokia egiaztatzeko beste edozein informazio).
Dokumentazio hori jarraipena izango da, eta ez du azken justifikazioa ordezten. Azken justifikazioa deialdiaren hogeita batgarren oinarrian ezarritakoaren arabera egin beharko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Azken justifikazioa
Ikerketa-proiektua emakida-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan gauzatzeko epea amaitu ondoren, gehienez ere 20 egun balioduneko epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Ikerketaren memoria zientifikoa, VI. eranskineko ereduari jarraiki, gehienez 30 orrikoa.
b) Egindako jarduerak eta horien kostua jasotzen dituen memoria ekonomikoa, III. eranskinaren arabera. Langileen gastuak nominen eta gizarte-aseguruen bidez justifikatu beharko dira.
c) Fakturak edo jasandako gastuak justifikatzeko agiriak: Onartutako aurrekontuan aurreikusitako gastuak fakturen eta froga-balio baliokidea duten gainerako agirien bidez justifikatu beharko dira. Agiri horiek baliozkoak izango dira merkataritzako trafiko juridikoan edo eraginkortasun administratiboa izango dute, aurrekontuan jasotako gastua benetan egin dela egiaztatzeko. Fakturak zalantzarik gabe lotuta egongo dira diruz lagundutako jarduerekin, eta horietan bereizita eta banakatuta agertu beharko dira finantza daitezkeen kontzeptuak. Fakturekin batera, ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Ordainketen egiaztagiriak fakturetarako ezarritakoez bestelako epeetan aurkeztu ahal izango dira, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari aldez aurretik eskatuta. Langileen gastuak nominen eta gizarte-aseguruen bidez justifikatu ahal izango dira
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ziurtagiriak
-
Administrazioak automatikoki egiaztatuko du honako betebehar hauek betetzen dituela:
- Gizarte Segurantzarekin.
- Ogasunarekin: Automatikoki egiaztatuko da, erakunde eskatzaileak zergak Nafarroako Autonomia Erkidegoan ordaintzen dituenean izan ezik. Kasu horretan, dagokion Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da, "nire karpeta" ren bidez.
Erakunde eskatzaileak berariaz adierazi badu egiaztapen hori automatikoki egitearen aurka dagoela, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. Dokumentazio hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da, "nire karpeta" ren bidez.
- Ikerketa-proiektua justifikatzeko dokumentazioa
-
Ikerketa-proiektua ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan gauzatzeko epea amaitu ondoren, ikerketaren memoria zientifikoa aurkeztu beharko da, gehienez ere 20 egun balioduneko epean, VI. eranskineko ereduaren arabera, eta gehienez 30 orrialdekoa
-
Ikerketa-proiektua ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan gauzatzeko epea amaitu ondoren, memoria ekonomikoa aurkeztu beharko da, gehienez ere 20 egun balioduneko epean, III. eranskineko ereduaren arabera.
Dokumentazio hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da, "nire karpeta" ren bidez.
-
Ikerketa-proiektua emakida-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan gauzatzeko epea amaituta, egindako gastua justifikatzeko fakturak aurkeztu beharko dira, gehienez ere 20 egun balioduneko epean.
Fakturekin batera, fakturen ordainketa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Dokumentazio hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da, "nire karpeta" ren bidez.
-
Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela egiaztatzea.
Dirulaguntza eskatzen duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du dirulaguntza kudeatzen duen organoak. Egiaztapen hori egiteari nahita uko egiten badio, eskatzaileak dagokion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Dirulaguntza eman duen organoari jakinaraztea helburu bererako beste dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu direla estatuko edo nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik, eta haiei nola aplikatu zaien. Jakin bezain laster eman beharko zaio haren berri, eta betiere jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen.
Ikerketa-proiektua amaitu ondoren, helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak lortu eta eskatu direla jakinaraztea, edozein administrazio edo erakunderenak izan (publikoak zein pribatuak).
-
Ikerketa-proiektuaren azken justifikazioa.
Ikerketa-proiektua emakida-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan gauzatzeko epea amaitutakoan, 20 egun balioduneko epean proiektua bukatu dela juztifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da:
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta en aurkeztu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.