Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko dirulaguntzak (2026-2027).

[IKERCAMBRIDGE]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua da gehienez lau dirulaguntza emateko oinarriak ezartzea eta prozedura arautzea, 2026-2027ko ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko.

Modalitateak eta iraupena.

Ikertzaile doktoreen mugikortasun-programak aukera ematen du Clare Hall-en 4 pertsonara arteko ikerketa-egonaldia egiteko, honako modalitate eta baldintza hauen barruan:

Visiting Fellow (gehienez, 2 pertsona). Visiting Fellow ikertzaileen egonaldia ikasturte akademikoaren barruan egingo da; urriaren 1ean hasiko da, eta gutxienez 135 egun iraungo du qte 270 gehienez.

1. Euskadi-Erresuma Batua ikerketa kolaboratiboa hezkuntza-arloan sustatzeko interesari erantzuteko, Visiting Fellow plazetako bat ikertzaileentzat izango da, honako arlo hauetan:

– Digitalizazioa: Metodologia eta gaitasun teknopedagogikoak eta ingurune digitalean eta ingurune presentzialean integratzea.

– STEAM proiektuak: ikasleek gaitasun zientifiko-teknologikoak eta jarrerazko alderdiak eskuratzea STEM eremuetarantz, eta arreta berezia jartzea hezkuntza matematikoan.

Hezkuntzaren arloan hautagai lehiakorrik ez badago, plaza hori beste edozein jakintza-arlotako ikertzaileei esleitu ahal izango zaie

2. Bigarren Visiting Fellow plaza edozein jakintza-arlotako ikertzaileei esleituko zaie.

Post Visiting Fellow (gehienez, 2 pertsona). Post Visiting Fellow ikertzaileen egonaldia ikasturte akademikoaren barruan egingo da; urriaren 1ean hasiko da, eta 56 egun iraungo du gehienez, eta 14 egun gutxienez. Modalitate hori eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da ikasturteko deialdia baino lehen Clare Hall-eko Visiting Fellow (Life members) izatea.

Ezagutza-arlo guztietako Post Visiting Fellow eskatzaileak onartuko dira.

Bi modalitateetan, egonaldia 2026-2027 ikasturtean egin beharko da, eta ikasturtea 2026eko urriaren 1ean hasiko da.

Aurrekontuko zuzkidura

28080 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1. – Honako hau izango da laguntzaren zuzkidura, bi modaliteetan:

a) 40 euro egonaldi-egun bakoitzeko, onuradunari ordaindu beharrekoa. Laguntzaren zenbatekotik kenduko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak, zerga arautzen duen araudiaren arabera legozkiokeenak. Era berean, zerga-agintaritzei emandako laguntza guztien berri emango da, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta ondorioetarako.

b) 200 euro onuradun bakoitzeko, bisa izapidetzeko, beharrezkoa denean.

c) 300 euroko laguntza onuradun bakoitzeko, Clare Hall-era joan-etorriko bidaia bat egiteko. Oro har, joan-etorriak garraiobide publiko kolektiboetan egingo dira, egonaldia baino egutegiko 10 egun lehenago eta/edo ondoren, gehienez ere. Salbuespen gisa, epe hori luzatu ahal izango da, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak baimena eman ondoren. Baimen hori ez da inola ere hartuko egonaldia luzatutzat.

2. – Gainera, onuradunak Clare Hall-ek emandako laguntza teknikoa barnean dela, bai eta ikertzailearen ostatua eta mantenua ere. Ostaturako zuzkidurak hauek estaltzen ditu: pertsona batentzako gela bakarreko apartamentu baten alokairua, elektrizitatea, berokuntza eta udal-tasak. Gela gehiagoko apartamentu bat behar izanez gero, laguntzaren onuradunak ordainduko du aparteko kostua. Mantenuak astelehenetik ostiralera bitarteko aldia hartzen du. Kopuru horrekin, gainera, beste kontzeptu batzuk ere estaltzen dira, hala nola ikerketa-gastuak, establezimendu-gastuak eta ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).

3.- Horrez gain, onuradunak istripu-asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua izango ditu, bai eta, atzerriko egonaldietarako, bidaiako laguntza-asegurua ere, besteen osagarri. Azken hori, interesdunak hala eskatuz gero, ezkontideak eta 25 urtetik beherako seme-alabek ere balia dezakete, egonaldian berarekin badira. Aseguru hori baliagarria izango da, era berean, antolamendu juridikoak onartzen dituen edozein frogagiriren bitartez egiaztatutako izatezko bikoteentzat.

4.- Diruz lagundu daitezkeen gastuei buruz artikulu honetan arautu ez den guztirako, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan adierazkitakoa beteko da.

Ordainketa-modua:

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bi zatitan ordainduko dio laguntza onuradunari.

a) Lehenengoa, emandako laguntzaren % 80koa, onuradunak laguntza onartu ondoren ordainduko da,12. artikuluan jasotzen den bezala.

b) Bigarrena, gainerako % 20a, 2027an ordainduko da, egonaldia amaitutakoan. Horretarako, egonaldia amaitzen denetik gehienez 15 eguneko epean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da aplikazio informatikoaren bidez:

  • Egonaldiaren gainean Clare Hall-en arduradunak egindako egiaztagiria, hasiera- eta bukaera-egunak zehaztuta.
  • Amaierako memoria, balantze zientifikoarekin batera. Bertan deskribatuko da egindako lana, argitalpenen, patenteen edo ikerketaren bestelako emaitzen erreferentzia barne hartuta.
  • Egindako gastuaren ziurtagiria, bidaia-gastuei eta bisa-izapideei buruzkoa. Honako hauek aurkeztuko dira ziurtagiriarekin batera:
    • o Garraio publikoan egindako bidaien txartelak eta fakturak.
    • o Bisa izapidetzeko garraio publikoan egindako joan-etorrien eta izandako tasa-gastuen txartelak eta fakturak.

2. Onuradunak eguneratua izan beharko du hirugarrenen altaren agiria. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu behar da helbide honetan erabilgarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

3. Bidaia- eta bisatu-izapidetze gastuetarako emandako laguntzaren zenbatekoa gastu horien benetako kostua baino handiagoa bada, pertsona onuradunak dagokion soberakina itzuli beharko du kontzeptu horiengatik.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, eta 2026ko urtarrilaren 1ean gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea.Hala ere, antzinatasun hori duten baina atzerrian bizi direnen eskabideak ere onartuko dira, baldin eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) bidez Euskal Autonomia Erkidegoan auzotasuna badute eta atzerrian bizi aurreko azken auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izan bada.
  • Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultate batean onartuta egotea
  • Doktore gradua izatea
  • Post Visiting Fellow modalitatean, hautagaiek Clare Hall-eko Visiting Fellow (Life members) izan behar izan dute, deialdi honen aurretik.
  • EAEko ikerketa-zentro edo unibertsitate batean lan-lotura iraunkorra edo kontratu mugagabea izatea. Onartuko dira, halaber, irakasle laguntzaile edo Ikerbasque Research Fellows gisa finkatzeko bidean dauden kontratuak dituzten pertsonen eskaerak. Kontratuek gutxienez 2 urteko antzinatasuna izan beharko dute eskaera egiteko unean.
  • Ingeles hizkuntza nahiko jakitea, unibertsitate-komunitatean lehen egunetik bizi eta lan egiteko gai izan daitezen
  • EZIN izango dira onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak:

  • Doktore gradua duela egiaztatzen duen agiria.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945015693

Kodea

0174009

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan emango da. Egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/). Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk