IKERBAT - Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak 2026

[Ikerbat]

Deskribapena


Xedea

Eraginkortasuna handitzea eta lehiakortasuna hobetzea, bai eta hazkunde iraunkorrari laguntzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, basogintza- eta arrantza-sektoreetan eta arrantzako eta akuikulturako produktuetan lankidetza sustatzea ere.

Horretarako, laguntza-ildo hauek proposatu dira:

1. Elikaduraren eta zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetarako laguntzak. Laguntza horiek Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluaren babesean ematen dira. Erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako ezagutza sortzeko eta ezagutza espezifikoa zabaltzeko egindako I+G proiektuetarako laguntzak. Laguntza horiek Europako Batzordearen 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 38. artikuluaren babesean ematen dira (2022ko abenduaren 14koa, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dituena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz).

3. Negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuetarako laguntzak. Laguntza horiek Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 29. artikuluaren babesean ematen dira. Erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

4. AEI Agriko talde operatiboek berrikuntza-proiektuak gauzatzeko laguntzak. Laguntza horiek Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren babesean ematen dira (2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

5. Lankidetza-taldeek berrikuntza-proiektuak gauzatzeko laguntzak. Laguntza horiek Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren babesean ematen dira (2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

Aurrekontuko zuzkidura

2.700.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik estatuarentzako laguntza gisa datozen funtsekin bakarrik finantzatuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, 2.700.000 euro erabiliko dira guztira. Horietatik 500.000 euro 2026ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.200.000 euro 2027ko ekitaldiko konpromiso-kredituari, honela banatuta:

a) 1.400.000 euro 1. lerroari dagozkio, elikaduraren eta zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetarako laguntzei dagokienez; 150.000 euro 2026. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.250.000 euro 2027. urterako konpromiso-kredituari.

b) 350.000 euro, 2. lerroan, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuetarako; 50.000 euro 2026. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 300.000 euro 2027. urterako konpromiso-kredituari.

c) Negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuetarako laguntzen 3. lerroko 300.000 euro: 100.000 euro 2026. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 200.000 euro 2027. urterako konpromiso-kredituari.

d) 350.000 euro 4. lerroan, Talde Eragileetako berrikuntza-proiektuetarako laguntzetan; 100.000 euro 2026. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 250.000 euro 2027. urterako konpromiso-kredituari.

e) 300.000 euro, 5. lerroan, lankidetza-taldeen berrikuntza-proiektuetarako; 100.000 euro 2026. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 200.000 euro, 2027. urterako konpromiso-kredituari.

Eskaerarik ez egoteagatik edo baldintzak ez betetzeagatik ez bada agortuko oinarri arautzaile honen 2. paragrafoan adierazitako jardun-ildoetako bati esleitutako zenbatekoa, aurrekontua falta duten beste jardun-ildo batzuei esleitutako zenbatekoa handitu ahal izango da. Lehentasun-ordena hau ezartzen da: 1. lerroa, 3. lerroa, 4. lerroa, 5. lerroa eta 2. lerroa.

Oinarri arautzaile honetan esleitutako zenbatekoak gehieneko zenbatekoaren % 30era arte handitu ahal izango dira, baldin eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren programak gauzatu ondoren agortu gabeko aurrekontu-baliabiderik badago. Gehikuntza laguntza-lerroen artean banatuko da, bakoitzak gehieneko zenbatekoarekiko duen proportzioa kontuan hartuta, eta kontuan hartuta horien aurrekontua handitzeko beharrak.

Nori dago zuzenduta


1. 1.i, iii) eta iv) lerroetako laguntzetarako, azken horretan enpresa-elkarteak salbuesten dira, eta onuradunak honako hauek izan daitezke:

a) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere, honela sailkatuta:

- Enpresa txiki eta ertaina, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren 2. artikuluan definitutako baldintzetan.

- Enpresa handia izango da Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko 2. artikuluan ezarritako ETEen definizioan jasotzen ez den enpresa oro.

b) Enpresaburuen elkarteak.

c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak. Pertsona fisiko eta/edo juridikoen elkarteentzako laguntzak taldea osatzen duten pertsona fisiko edo juridiko bati emango zaizkio. Nolanahi ere, erakunde horietan parte hartzen duten erakunde guztiak izango dira onuradun, eta guztiek bete beharko dituzte oinarri hauetan ezarritako betekizunak eta baldintzak.

Bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, berariaz adierazi beharko dira elkarteko kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak, bai kide bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartea ezin izango da desegin Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideak preskribatzeko legez aurreikusitako epea igaro arte. Talde horiek III. eranskineko akordioa bete beharko dute.

2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzen eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan xedatutakoaren arabera, 1.ii eta 2. lerroetako laguntzetarako, onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa kreditatutako edozein erakunde izan ahalko da.

3. 3. lerroko laguntzetarako, onuradunak honako hauek izan daitezke:

a) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere, honela sailkatuta:

- Enpresa txiki eta ertaina, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren 2. artikuluan definitutako baldintzetan.

- Enpresa handia izango da Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko 2. artikuluan ezarritako ETEen definizioan jasotzen ez den enpresa oro.

Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 29. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoaren arabera, enpresa handientzako laguntzak bateragarriak izango dira soilik baldin eta ETEekin benetan lankidetzan aritzen badira laguntzaren xede den jardueran, eta lankidetzan aritzen diren ETEek diruz lagundu daitezkeen kostu guztien % 30 jasotzen badute, gutxienez.

b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak. Pertsona fisiko eta/edo juridikoen elkarteentzako laguntzak taldea osatzen duten pertsona fisiko edo juridiko bati emango zaizkio. Nolanahi ere, erakunde horietan parte hartzen duten erakunde guztiak izango dira onuradun, eta guztiek bete beharko dituzte oinarri hauetan ezarritako betekizunak eta baldintzak. Talde horiek III. eranskineko akordioa bete beharko dute.

4. 4. lerroko laguntzen onuradun izan daitezke nekazaritzako elikagaien eta/edo basogintzaren sektorea modernizatzeko proiektu berritzaile bat gauzatzeko eratutako talde operatiboko kide diren pertsona fisiko edo juridikoak, administrazio publikoak barne.

5. 5. lerroko laguntzen onuradun izan daitezke proiektu berritzaile bat gauzatzeko eratutako lankidetza-talde bateko kide diren pertsona fisiko edo juridikoak, administrazio publikoak barne, fokua nekazaritzako elikagaien eta/edo basogintzaren sektorearen beharretan edota nekazaritzako elikagaien eta/edo basogintzaren balio-katearekin eta ingurumen-alderdiekin eta/edo landa-ingurunearekin duten elkarreraginean dutenak.

6. 4. eta 5. lerroetako talde eragileak eta lankidetzakoak nortasun juridikorik gabeko erakundeak izan ahalko dira. Kasu horretan, taldeko onuradunetako bat izendatu beharko dute taldearen ordezkari bakartzat, taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa duena. Onuradun ordezkari hori izango da laguntza-eskaera egingo duena eta laguntzaren funtsak jasoko dituena, eta erakunde bazkideen artean banatu beharko ditu, dagokionaren arabera. Alde interesdunek lankidetza-akordio bat sinatu beharko dute, eta ezarri beharreko proiektuaren memoria tekniko eta finantzario bat egingo dute. Memoria horren edukia VII. eranskinean dago jasota.

7. 4. eta 5. lerroetan aintzat hartutako laguntzak jasotzeko, talde eragileek eta lankidetzakoek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

a) Gutxienez hiru pertsona fisiko edo juridiko onuradunek osatuta egotea, nortasun fisiko edo juridiko bereizia dutenak eta elkarren artean harreman organiko edo funtzionalik ez dutenak.

b) Dinamizazio-agentearen figura nahitaez sartzea, oinarri hauetako 2. oinarrian jasotako definizioaren arabera. Dinamizazio-agente hori zerbitzuak emateko kontratatu ahal izango da. Edo onuradunetako bati egokitu ahal izango zaio, baldin eta bazkide horrek dinamizazio-eragileaz bestelako eginkizun gehigarriak baditu proiektuan.

c) Ordezkari den pertsona fisiko edo juridikoak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du egoitza soziala.

d) Berrikuntza-proiektuaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izango da.

e) AEI Agriren talde eragileen kasuan, nahitaezkoa izango da onuradun gisa parte hartzea nekazaritzako elikagaien eta/edo zuraren balio-kateko lehen sektore produktiboko (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza) ordezkari batek gutxienez.

8. Ikerketa-erakundeek soilik parte hartzen duten taldeen (GO eta GC) arteko lankidetza ez da babestuko.

Betekizunak

  • Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean legez eratuta eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta egon behar dute. Era berean, zuzenbidearen arabera ahalorde askietsiak dituen lege-ordezkari bat izan beharko dute.
  • Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen talde bat bada, agindu honen III. eranskin gisa erantsitako egikaritze-akordioa bete beharko du eskaeran, taldekide guztiek sinatuta, bai eta ordezkari edo ahaldun bakar gisa izendatutako pertsonak ere. Taldeko pertsona juridikoek legez eratuta eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta egon beharko dute eskaerak aurkezteko egunean.
  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiteko izan beharko dira.
  • Dirulaguntzaren onuraduna, izan pertsona juridikoa, izan pertsona fisikoa, ezingo da izan krisian dagoen enpresa, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan 2.18 artikuluan ezarritako definizioaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarriak direla ezartzen da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. Eskakizun hori nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldekideei aplikatuko zaie, horiek eskatzen dutenean dirulaguntza.
  • Entitate eskatzaileak eskaeran jakinarazi beharko du ea laguntza hauen helburu bererako bestelako diru-sarrera, laguntza edo dirulaguntzarik eskatu dien ente publiko edo pribatuei, eta ea horien aldetik dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabide ekonomikoak jaso dituen. Hala badagokio, entitateak eskaera-inprimakiko dagokion atalean zehaztuko ditu emailea, eskatutako zenbatekoa eta emandako zenbatekoa, eta benetan emandako diru-sarrerak kontuan hartuta egin beharko du aurrekontua.
  • Laugarren eta bosgarren lerroetan, diruz lagundu daitezkeen gastuak ezingo dira izan 2026ko urtarrilaren 1ekoak baino lehenagokoak. Salbuespen dira ekipo- eta azpiegitura-ondasunen amortizazio-kostuak.
  • Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak bete beharko ditu, eta hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da, horixe jasotzen baita VIII. eranskinean.
  • LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
  • Ez egotea berreskuratze-agindu baten menpe, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Xabier Andrés Uriarte

Telefonoa: 945 01 87 50

E-maila: x-andres@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0110311

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura hori ebazteko eta Ebazpena jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez.

Beste tramite batzuk