Aurretiazko komunikazioa - Handitu Egurra 2026

[Handitu Egurra 2026]

Deskribapena


Xedea

Zer da AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA? HANDITU EGURRA 2026 laguntzen eskabide formala aurkeztu aurreko urratsa da. Baina deialdiaren xehetasunak, epeak eta dokumentazio ofiziala Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduan zehaztuko dira.

Zertarako balio du? basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioen sustatzaileei aukera ematen die proiektuak premiaz hasteko, HANDITU EGURRA 2026 laguntzen deialdi ofiziala egin aurretik. Baina, horretarako, inbertsioen sustatzaileek ezingo dituzte proiektuak hasi aldez aurretik EZ HASTEKO AKTA egin arte. Administrazioaren jarduera honetan, egiaztatu behar da akta egiten den egunean ez direla egin laguntza-eskaeraren xede izango diren inbertsioak.

Aldez aurreko jakinarazpen horrek EZ DU ORDEZTEN laguntza-eskaera, zeina Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren dagokion aginduan legez ezarritako epean aurkeztu beharko baita.

OHAR GARRANTZITSUA: Inbertsio-proiektu guztiak, edozein kapitulutan kokatzen direla ere, ezin izango dira hasi ez hasteko akta baino lehen.

HANDITU EGURRA laguntza programaren xedea da Euskadiko zura eraldatzearen sektorea indartzea, lehiakorra izan dadin lortzeko, basogintzako produktuei balio erantsia emango dieten eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotutako teknologien bidez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Eduardo Castillo

Telefonoa: 945 01 96 51

E-maila: e-castillo@euskadi.eus | calimentaria@euskadi.eus

Kodea

1214107

AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA


Eskaera egiteko behin betiko epea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduan finkatuko da.

Aurretiazko komunikaziorako oinarrizko formulario bat gaitu da, dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.

Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan izan behar da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduan finkatuko direla bai eskabidearen azken epea bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, baita hori egiteko modua ere. Agindu horren bidez, HANDITU EGURRA 2026, basogintzako produktuak eraldatzeko eta/edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen deialdia egingo da.

  • Eskaeraren ondorengo izapideak NIRE KARPETAren bidez egingo dira.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.