Toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren esparruan gazteak kontratatzeko dirulaguntzak. 2026ko deialdia
[GEL-2026]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteen Bermeko Sisteman izena emanda dauden gazte langabeak kontratatzeagatik emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, lanbide-eskarmentua eskuratu eta gazte horien enplegagarritasuna sustatzeko neurriak baitira kontratazioak.
Aurrekontuko zuzkidura
2.619.599 €Prestazio ekonomikoa
Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.
Dirulaguntzan, gehienez, 50 kontratu egongo da entitate onuradun bakoitzeko.
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, diruz lagundutako azken kontratazioa abiatu aurreko 5 egun balioduneko epean, eta honako dokumentazio hau aurkeztu ondoren
- Kontratatutako langileen zerrenda, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dirulaguntza emateko ebazpenarekin batera emandako eredu normalizatuan.
- Lan-kontratuen kopia.
- Kontratatutako pertsona bakoitzaren Kotizaziorako Datuen Txostena (KDT).
- Kontratatutako pertsonen hautaketari dagokion akta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak igorritako pertsona langabeen zerrenda. Aktak egiaztatu behar du hautaketa-prozesuan gutxienez emakume batek parte hartu duela. Emakumerik parte hartzen ez baldin badu, ezinezkoa zela justifikatzeko arrazoiak azaldu behar dira.
- Europako Plus Gizarte Funtsaren finantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari.
- Kontratazioak 3. artikuluko 2.c) eta 3. idatz-zatietan aurreikusitako baztertze-arrazoietan ez egoteari buruzko aitorpena.
- Entitate onuradunen titularren eta haien plantillaren eta kontratatutako langabeen informazioa, sexuaren arabera banakatuta, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.3.d) artikuluan xedatutakoa betez.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitatateak, kuadrillak eta udalerriak edo horien mendeko toki-garapeneko agentziek, baldin eta nortasun juridikoa baldin badute
Inola ere ezin izango dira erakunde onuradun izan Enpleguari buruzko abenduaren 21eko 15/2023 Legean ezarritakoaren arabera Enplegu eta Toki Garapeneko Plan bat duten eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatuko dituen toki-erakundeak edo haien mendeko erakundeak, "enpleguaren arloan toki-erakundeekin lankidetzan aritzeko pilotuak" programaren bidez.
Betekizunak
-
Ez da kondenatu epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera edo prebarikazio, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez du borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaerarik egin, ez dutela kaudimengabetzat jo edozein prozeduratan, ez dutela konkurtsoan deklaratu edo, hala izan arren, hitzarmen batek eraginkortasuna hartu duela bertan, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende, ez dutela desgaitua izan Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo, hala izan bada, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu du.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez du eragin, kausaren batean erruduntzat jo izan badira.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikoen Interes Gatazken Jokabide Kodea arautzen duen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko kasuren batean, eta ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Legean araututako hautapenezko karguak, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak egiaztatuko ditu
-
Egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiek betetzeko emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA) aurreikusitako baldintzetan.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez du, epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu, eta ez duela igaro kondena- edo zehapen-aldia, gertatu direnak barne:
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako sexu-bereizkeria edo askotariko bereizkeria egiteagatik.
- Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausarik, honako hauek barne:
- Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
- Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
- LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso sexuagatiko bereizkeria egiteagatik, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ere, zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela zehapenik jaso Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, edo, zehapenik jaso badu, behar diren neurri zuzentzaileak hartu dituela eta zehapena ordaindu duela.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzen duela, edo, bestela, dagozkion ordezko neurriak hartu dituela.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 3. eta 5. paragrafoetan aipatzen diren egoeretako batean
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ezingo dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan aurreikusitako elkarteak, baldin eta aurreko debekuetako bat betetzen badute edozein kidek.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Kontratatukoen betebeharrak
- 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak izatea.
- Dagokion zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua hasteko bezperan langabea izatea eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.
- Gazte Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea eta, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera kontratua abiatu aurreko egunean.
- Toki-erakunde berak honako deialdi hauetan kontratatua ez izatea: Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko 2025eko deialdia edo enplegua sustatzeko toki-ekintzak egiteko 2025eko deialdiak.
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
Tokiko erakundeak bere erregistroetan egiaztatzea aurreko deialdietan pertsona gaztea kontratatu ote den.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus
Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 181 350
Arabako Lurralde Bulegoa: 945 062 407
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944 986 065 / 944 986 067
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943 596 217
Kodea
1073709Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
- Deialdiaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko aski informazio eskaini behar du kontratazio-planak, eskabide-ereduan zehaztutako moduan. Kontratu baterako baino gehiagotarako eskatzen baldin bada dirulaguntza, haien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da. Nolanahi ere, berariaz aipatu beharko da 3.2 artikuluko a) eta b) ataletako aurreikuspenak betetzen direla.
- Kontratu baterako baino gehiagotarako eskatzen baldin bada dirulaguntza, haien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da.
-
Ez da kondenatu epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera edo prebarikazio, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez du borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaerarik egin, ez dutela kaudimengabetzat jo edozein prozeduratan, ez dutela konkurtsoan deklaratu edo, hala izan arren, hitzarmen batek eraginkortasuna hartu duela bertan, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende, ez dutela desgaitua izan Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo, hala izan bada, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu du.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez du eragin, kausaren batean erruduntzat jo izan badira.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikoen Interes Gatazken Jokabide Kodea arautzen duen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko kasuren batean, eta ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Legean araututako hautapenezko karguak, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak egiaztatuko ditu
-
Egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiek betetzeko emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA) aurreikusitako baldintzetan.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez du, epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu, eta ez duela igaro kondena- edo zehapen-aldia, gertatu direnak barne:
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako sexu-bereizkeria edo askotariko bereizkeria egiteagatik.
- Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausarik, honako hauek barne:
- Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
- Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
- LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso sexuagatiko bereizkeria egiteagatik, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ere, zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela zehapenik jaso Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, edo, zehapenik jaso badu, behar diren neurri zuzentzaileak hartu dituela eta zehapena ordaindu duela.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzen duela, edo, bestela, dagozkion ordezko neurriak hartu dituela.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 3. eta 5. paragrafoetan aipatzen diren egoeretako batean
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ezingo dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan aurreikusitako elkarteak, baldin eta aurreko debekuetako bat betetzen badute edozein kidek.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Kontratatukoen betebeharrak
- 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak izatea.
- Dagokion zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua hasteko bezperan langabea izatea eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.
- Gazte Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea eta, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera kontratua abiatu aurreko egunean.
- Toki-erakunde berak honako deialdi hauetan kontratatua ez izatea: Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko 2025eko deialdia edo enplegua sustatzeko toki-ekintzak egiteko 2025eko deialdiak.
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
Tokiko erakundeak bere erregistroetan egiaztatzea aurreko deialdietan pertsona gaztea kontratatu ote den.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera egin denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Europako Gizarte Funtsa Plusaren kofinantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari