Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak sortzea (2026)

[Gazte literatura]

Deskribapena


Xedea

Gazteentzako euskarazko literatura testuak sortzea sustatzea. Testuak, gutxienez, 100.000 karaktere izango ditu.

Aurrekontuko zuzkidura

54.000

Prestazio ekonomikoa

-Laguntza-kopurua: 6 (ikusi 9.,10. eta 32. art.)  

-Laguntza bakoitzaren  zenbatekoa: 9.000,00€

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira (ikusi 15. art.):

- 1. ordainketa (dirulaguntzaren % 75). Behin Esleipen-ebazpena eman ondoren, eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ostean.

- 2. ordainketa (gainerako % 25a). Onuradunak jasotako laguntza justifikatu eta gero. Eta beti ere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisiko adinez nagusiak (ikusi 3.1. art.)

Betekizunak

  • Eskatzaile berak ezin izango du lortu dirulaguntza bat baino gehiago
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez
  • Eskatzaileak Kultura Sorkuntza deialdiaren (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin-nobela laburrak eta koreografiak) modalitate bakar batean aurkeztu ahal izango ditu eskaerak
  • Pertsona berak modalitate ezberdinetara aurkezten baditu eskaerak, bakarrik onartuko dira sarrera-erregistroaren arabera aurkeztutako lehenari dagokion modalitatean aurkeztutakoak; gainera, modalitate horretan aurkeztutako lehena eta bigarrena bakarrik onartuko dira.
  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak edozein erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.
  • Onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14 eta 42 artikuluetan jasotakoa bete beharko dute.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izenik gabeko doukumentazioa:
Horren edukian ez da jaso behar egilearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Esleipen-ebazpena jasotzen duenetik, onuradunak gehienez ere 12 hilabeteko epea izangu du  sortze-lana eta Jabetza Intelektualeko Erregistroaren ziurtagiria aurkezteko 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk