EZAGUTZA ZIENTIFIKOA GIZARTERATZEKO PROIEKTUAK (2026)

[Ezagutza Zabaltzen]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea ezagutza zientifikoa EAEko gizartean zabaltzeko proiektuak egiteko 2026an.

Deialdi honen helburua da zientziaren eta berrikuntzaren ikusgarritasun soziala handitzea, haiek integratuz modu aktiboan eta irisgarrian, EAEko espazio publikoan eta bizitza kulturalean eta sozialean; eta orobat, ezagutza zientifikoa eskuratu eta hartaz gozatzeko aukera erraztea ere, ekitate-baldintzetan, publikoen aniztasuna kontuan hartuta, lurralde, gizarte, ekonomia, kultura, hizkuntza edo funtzionaltasun arloetako oztopoak murrizten dituzten ekintza inklusiboen bidez. Era berean, ikerketa eta berrikuntza helburu dituzten prozesu zientifikoak eta haien balio soziala herritarrek hobeto ulertzea lortu nahi da, zientziaren ikuspegi zorrotz eta hurbileko bat bultzatuz eta, azkenik, pentsamendu kritikoa eta alfabetatze zientifiko funtzionala sustatuz, desinformazio zientifikoaren aurkako borrokan lagundu nahian.

Proiektuek bete beharreko baldintzak.

1.– Finantzatuko diren proiektuak izango dira berritzaileak edo diseinu berrikoak, hau da, EAEn lehenengo aldiz ezartzen direnak.

2.– Hala ere, diseinu berrikoak ez diren proiektuak ere finantzatu ahal izango dira, baldintza hauetako bat betetzen dutela egiaztatzen badute:

2.1– Beren irismena handitzeko helburua dutela frogatzea, publiko nahiz eremu geografiko berriei erantzuten dietelako. Proiektuaren irismena handitzen dela ulertuko da jarraian zehazten diren bi egoeretako bat, gutxienez, gertatzen denean:

a) Proiektuak helburua du, eta horretarako behar diren mekanismoak aurreikusten ditu, onura ekartzeko, modu bereizian, gutxienez, biztanleriaren bi segmentu espezifiko berrirentzat, hala nola, gazteentzat, 65 urtetik gorakoentzat, bazterketa-arriskuan dauden kolektiboentzat edo desgaitasuna duten pertsonentzat.

b) Proiektuak asmoa du jarduerak egiteko, gutxienez, EAEko bi udalerri berritan, non aurretik inongo jarduerarik ez zuen egiten.

2.2– Erakustea beren formatuan edota metodologian inpaktu handiagoa lortzeko berrikuntzaren bat txertatzen dutela.

Horretarako, berrikuntzatzat hartzen dira teknologia interaktiboak edo murgiltzaileak baliatzen dituena; artea eta zientzia hibrifikatzen dituzten formatuak; gamifikazioan oinarritutako metodologiak; eta esperimentazioa eta publikoaren parte-hartzea ahalbidetzen duten metodologiak eta tresnak txertatzen dituena.

Banakako proiektuen gutxieneko aurrekontua 8.000 eurokoa izango da, eta 20.000 eurokoa, gehienez. Lankidetza-proiektuek 50.000 euroko aurrekontua izan beharko dute gutxienez, eta 80.000 eurokoa gehienez.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

1.– Jakintza gizartean zabaltzeko proiektuak finantzatu ahal izango dira, baldin eta jarduera-tipologia hauetakoren batean sartzen badira:

a) Zientzia eta berrikuntzako azokak edo jaialdiak.

b) Zientziaren dibulgazioko ikuskizunak.

c) Bisita gidatuak ikerketa-zentroetara, edo interes zientifikoko lekuak ezagutzeko ibilbideak eta esperientziak diseinatzea eta garatzea.

d) Erakusketak, instalazioak eta erakustaldiak.

e) Hitzaldi-zikloak, elkarrizketak, konferentziak, bakarrizketak, etab.

f) Tailer esperimentalak.

g) Ikus-entzunezko, irratiko edo podcasteko proiektuak.

h) Herritarren zientziari buruzko proiektuak.

i) Gazteek karrera zientifikoekiko interesa izan dezaten sustatzeko proiektuak.

2.– Honako jarduketa mota hauek ez dira finantzatuko:

a) Hezkuntza- eta pedagogia-ikuspegia duten proiektuak, STEAM konpetentziak ikasleekin edo irakasleekin lantzeko helburua dutenak.

b) Zientzia eta berrikuntzako profesionalei zuzendutako kongresuak edo mintegiak antolatzea.

c) Edozein motatako lehiaketak edo sariak.

d) Ezin emango zaie laguntzarik nahiz dirulaguntzarik sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, eta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik, edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, administrazio-zehapen edo zigorren bat jaso duten pertsona fisiko nahiz juridikoei ere ez, dagokion zehapenean ezarritako denbora-epe osoan.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Agindu honen xede diren laguntzetarako 700.000 euro erabiliko dira guztira, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako xedatutako aurrekontu-partidaren kargura. Honela banatuko da aurrekontua:

  • A modalitatea: banakako proiektuak. Gehienezko aurrekontu baliagarria, 200.000 euro.
  • B modalitatea: talde-proiektuak. Gehienezko aurrekontu baliagarria, 500.000 euro.

Modalitateren batean kreditu baliagarririk geratuko balitz, beste modalitateari dagozkion proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da.

Ordainketa-modua:

1.– Laguntzak honela ordainduko dira: % 70 laguntza ematen den unean eta % 30 proiektua justifikatu ondoren.

2.– Ordainketak 19. artikuluan ezarritako kontrolen mende egongo dira.

3.– Dirulaguntzak ez dira ordainduko entitate onuradunak ez badu egiaztatzen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela; ez da ordainduko, halaber, dirulaguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.

4.– Egikaritze-fasea 2026ko abenduaren 31 baino lehen amaitu behar da. Proiektuaren gastuak egin ahal izango dira dirulaguntza esleitzean ezarritako egikaritze-aldi osoan zehar. Erakundeek finantzatutako zenbatekoaren % 70eko aurrerakina jasoko dute laguntza eman ondoren. Gainerakoa ordainduko da proiektuaren justifikazio ekonomiko eta teknikoa egin ondoren, proiektua amaitu eta gehienez ere 15 eguneko epean, eta inoiz ez 2027ko urtarrilaren 15etik aurrera.

Finantzaketa-baldintzak, proiektuak gauzatzea eta diru-laguntza ordaintzea.

Deialdi honen esparruan emandako laguntzek aurrekontu osoaren % 100 finantzatu ahal izango dute gehienez; finantzaketaren gehieneko muga 20.000 eurokoa izango da banakako eskaeretarako eta 80.000 eurokoa lankidetza-eskaeretarako. Proiektuak jasoko balitu laguntzarik beste deialdiren batetik, ezin izango du inoiz aurrekontuaren zenbateko osoa gainditu.

Proiektuak 2026ko ekitaldian hasiko dira gauzatzen, 2026ko urtarrilaren 1etik gehienez ere hilabeteko epean, laguntzen deialdi honetan laguntza ematearen aldeko ebazpena jaso duenetik zenbatzen hasita. Ebazpenean zehaztuko da entitate onuradun bakoitzari emandako finantzaketa.

Proiektua gauzatzeko benetako kostua, azkenean, aurkeztutako aurrekontua baino txikiagoa bada, hasieran emandako zenbatekoa murriztuko da, proiektuaren azken kostuaren proportzio berean.

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzak horretarako eskainitako datu-basean agertu beharko du. Alta emateko, edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko du, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/altaterceros

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Entitateek akreditatuta egon behar dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan (aurrerantzean, ZTBES); Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasoa dago. Entitate eskatzaileek aipatutako erregistro horretan agertu behar dute, ondoan azaltzen diren kategoria hauetako batean, eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza egikaritzeko aldia amaitu arte:

a) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).

b) Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateetako ikerketa-estrukturak.

c) Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

d) Osasun-ikerketarako zentroak (OIZ).

e) Teknologia-zentroak.

f) Zientzia, teknologia eta berrikuntza zabaltzeko eragileak.

g) Eragile bereziak.

Euskal Unibertsitate Sistema (EUS) osatzen duten unibertsitateak eta haiei atxikitako zentroak

Egoitza soziala EAEn duten irabazi asmorik gabeko fundazioak edo elkarteak

Egoitza soziala EAEn duten eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean erregistratuta dauden irabazi asmorik gabeko fundazioak edo elkarteak

Eskakizunak:

  • Kultura zientifikoaren aldeko Jakindari aliantzari atxikiak izatea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen

Betekizunak

  • Jakindariko kide, alegia, EAEko kultura zientifikoaren aldeko aliantzako kide izatea
  • Dirulaguntzak edo laguntzak publikoak eskuratzeko zigorrik ez izatea

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak

  • Ezin dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan arau hauetan jasotako egoeretako batean dauden entitateak: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko 1., 2., 3. eta 4. apartatuak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza / Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza > Berrikuntza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1267101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eman eta jakinarazi beharko da, beranduenez, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, sei hilabeteko epean. Emandako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidearen akatsak zuzentzea


1.– Eskabidea izapidetzea onartzeko eskatutako dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako dokumentuetan akatsik aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa konpontzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, aldez aurretik, dagokion ebazpena emango da. Hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1. eta 21.1. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Zuzentzeko errekerimenduaren jakinarazpena egingo da zuzendu beharreko eskabideak www.euskadi.eus egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuta.

2.– Nolanahi ere, beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango zaie eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen bada, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetu ahal izateko. Arau honetan espresuki aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Esleitzeko prozedura


Dirulaguntzen esleipena bi fasetan egingo da:

1.– Dirulaguntzak lehiaketaren bidez emango dira, lehia bidezko konkurrentzia-prozeduran, eta proiektuaren iraunaldi osorako izango dira. Horretarako, Berrikuntzako zuzendariak egingo du laguntzak esleitzeko proposamena, aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren.

2.– Ebaluazioan, 60 puntuko edo hortik gorako balioespena erdiesten duten eskaerak bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

3.– Onartuko den aurrekontua eskatutako aurrekontua izango da, 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz, diruz laguntzekoak diren kontzeptu eta gastuetara egokitzen dela egiaztatu ondoren. Eman beharreko dirulaguntza bat etorriko da onartutako aurrekontuaren gehieneko zenbatekoarekin, baldin eta dagokion prozeduran adierazitako kredituak agortu ez badira, eta 2. eta 9. oinarrietan ezarritako mugarekin.

4.– Laguntzak lehentasun-ordenari jarraikiz esleituko dira, balorazio-fasean proiektu bakoitzak kasuan-kasuan erdietsitako puntuazio orokorraren arabera.

Puntuazioan berdinketarik egonez gero, proiektuaren kalitate teknikoaren irizpidean lortutako baloraziorik onenaren arabera ebatziko da, eta orduan ere berdinketa egonez gero, proiektuaren irismenaren irizpideari jarraituko zaio.

Ebaluatzeko irizpideak


Dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena prestatzeko xedez, Balorazio Batzordeak aintzat hartuko ditu III. Eranskinean aipatzen diren irizpideak, eta horiek aplikatuko ditu, eskaerak ebaluatu, hautatu eta lehentasunen arabera ordenatzeko. Hona hemen puntuatu beharreko apartatuak:

Modalitatea: lankidetzako proiektuak.

Talde-proiektuen eskarietarako irizpideak

Puntuazioa (gehienez 100)

Esperientzia dibulgazio zientifikoko proiektuen kudeaketan.

6

Genero-berdintasuna

4

Lankidetzarako gaitasuna.

10

Proiektuaren irismena

20

Proiektuaren kalitate teknikoa

29

Genero- eta ekitate-ikuspegia (dibulgazio inklusiboa).

9

Aurrekontuaren koherentzia

14

Euskarazko dibulgazioa.

8

Modalitatea: banakako proiektuak.

Proiektuen banakako eskaeretarako irizpideak

Puntuazioa (gehienez 100)

Esperientzia dibulgazio zientifikoko proiektuen kudeaketan.

6

Genero-berdintasuna

4

Lankidetzarako gaitasuna.

5

Proiektuaren irismena

20

Proiektuaren kalitate teknikoa

34

Genero- eta ekitate-ikuspegia (dibulgazio inklusiboa).

9

Aurrekontuaren koherentzia

14

Euskarazko dibulgazioa.

8

Propuesta de resolución


1.– Aholku Batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta txosten bat helaraziko dio Balorazio Batzordeari; hark zehaztuko du egindako ebaluazioaren emaitza.

2.– Aholku Batzordearen osaera Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpen bidez zehaztuko da, eta EHAAn argitaratuko da, Batzordearen lehen bilera egin aurretik. Gutxienez hiru eta gehienez bost izango dira, dibulgazio zientifikoaren eremuko profesional independenteen artean aukeratuak, eta sektore guztiak ordezkatuko dituzte.

3.– Aholku Batzorderako izendatutako aditu profesionalek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, honako hauek egiaztatzeko: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluaren arabera, beraiek ez daudela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean, urriaren 1ekoan, ezarritako abstentzio-arrazoietako batean ere; konfidentzialtasuna bermatzen dutela; eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa proiektuak baloratzeko soilik erabiliko dela, eta balorazioa deialdi honetan ezarritako irizpideen arabera egingo dela; eta azkenik, balorazioa egin ondoren, espedienteetan jasotako dokumentazio guztia itzuliko zaiola deialdia kudeatzen duen organoari.

4.– Balorazio Batzordeko buru izango dira Berrikuntzako zuzendaria edo hark eskuordetuko duen pertsona; Zientzia Politikarako zuzendaria; eta Berrikuntza Zuzendaritzako teknikari bat, Berrikuntza zuzendariak izendatuko duena. Azken horrek idazkari eginkizunak egingo ditu, hitzarekin baina botorik gabe. Idazkariaren eginkizuna kide anitzeko organoaren jardunaren legezkotasun formala eta materiala bermatzea izango da.

5.– Balorazio Batzordea eratuko da Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.10 artikuluan xedatutakoaren arabera.

6.– Berrikuntzako zuzendariari dagokio aurkeztutako eskabideetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, bai eta aurrekontua aztertzea eta, kasua bada, onartutako aurrekontu osoa zehaztea ere, 2. eta 9. oinarrietan ezarritako mugen barruan.

7.– Aholku Batzordeak, eskaerak ebaluatu ondoren, III. eranskinean jasotako balorazio irizpideetan oinarrituta, txosten bat prestatuko du, egindako ebaluazioaren emaitzak azaltzeko, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluan ezarritako baldintzetan.

8.– Balorazio Batzordeak eskatzaileei eskatu ahal izango dizkie beharrezkotzat jotzen dituen argibide guztiak, aurkeztutako eskabideak behar bezala ebaluatzeko.

9.– Berrikuntzako zuzendariak, espedientea eta Balorazio Batzordearen akta ikusita, behin betiko ebazpen-proposamena egingo du.

10.– Proposamena diru-laguntza ematearen aldekoa bada, honako hauek jaso beharko ditu: entitate onuradunaren identifikazioa, banakako proiektuen modalitatearen kasuan, eta erakunde onuradun guztien identifikazioa, taldekako proiektuen modalitatearen kasuan, entitate onuradun bakoitzari esleitutako zenbateko osoa eta gauzatzearen eta emaitzen ebaluazioaren adierazleak.

11.– Proposamena laguntza ez ematekoa bada, identifikatu behar da zein entitatek eskatzen duen dirulaguntza eta zergatik ukatzen zaion.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk