Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Tiblisiko State University (TSU) Unibertsitatea (2026)

Deskribapena


Xedea

Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea Tiblisiko State University (TSU) Unibertsitaterako.

Aurrekontuko zuzkidura

15.000

Prestazio ekonomikoa

Gainera, Etxepare Euskal Institutuak zazpi mila eta bostehun euro (7.500) ordainduko dizkio ikasturte bakoitzeko Tiblisiko irakurleari, ostatu-gastuak ordaintzeko.

Tiblisiko TSU Unibertsitatearen ekarpenak:

Sinatutako hitzarmenaren arabera, sinatutako hitzarmenaren arabera, Tiblisiko TSU Unibertsitateak orduko 25 GELeko ordainsari gordina ordainduko dio irakurleari, baita kontratuari lotutako onurak ere, osasun-asegurua barne.

Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehen joan-etorriaren gastuak. Edozein salbuespen Etxepare Euskal Institutuarekin adostu beharko da. Hasierako joan-etorria Etxeparek ordainduko du eta beharrezkoa izanez gero, hiru-hilabetetako bidaia-asegurua kontratuko du. Etxeparek kudeatuko ditu bidaia eta asegurua eta gastu hauen kargu egin.

Tokian tokiko, irakurleak baloratu beharko du ea aseguru pribatu bat kontratatu nahi duen ala ez. Aseguru honen kudeaketa eta gastuak irakurlearen kargu izango dira.

Ordainketa-modua:

Etxepare Euskal Institutuak egingo dizkio tokian tokiko unibertsitateari irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoen ordainketak.

Tokian tokiko unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea. 

Ostatu-gastuak ordaintzeko Institutuaren dirulaguntzari dagokionez (7.500 euro ikasturteko), irakurlearen kontu korrontean ordainduko da zuzenean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Unibertsitate-graduko titulua izatea (edo lizentzia) Humanitateetan, Gizarte Zientzietan edo Arteetan (adibidez, hizkuntzak, filosofia, historia, hizkuntzalaritza, itzulpengintza), eta masterra izatea Humanitateetan, Gizarte Zientzietan edo Arteetan. Halaber, euskarako C1 maila (3.HE) edo baliokidea izatea eta ingeleseko C1 maila izatea. Era berean, hizkuntzalaritzaren arloan artikulu bat argitaratu izana edo eremu horretako hitzaldi batean parte hartu izana frogatu behar da.
  • Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A Hizkuntza: euskara) gradu edo lizentziaturak dituztenak eta euskararen arloko masterrak lehenetsiko dira; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere.
  • Unibertsitatean egonaldiaren baldintzak

  • Irakurlearen konpromiso eta betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Eneko Agirre Maiora / Elena Sanchez Arrillaga

943023407

irakurletzak@etxepare.eus

Jendaurreko arreta:

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Andre Zigarrogileen plaza, 1,

Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

Ordutegia:8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Telefonoa: 943023407

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1042345

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Jarraibideak:

Eskatzailea:

  • Eskatzailea atalean, markatu Titularra aukera.
  • Datu pertsonalak atalean, titularrari dagozkion datuak bete.
  • Eskabidea titular gisa sinatzea.

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:

Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko kanala hauta dezakezu.

  • Postaz: posta-atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
  • Bide elektronikoz: nire karpeta jakinarazpen eta komunikazioen erretilura bidaltzen da. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.

Oharra: hamar egun igarotzen badira jakinarazpenik jaso gabe, atzera botako da, izapidea gauzatutzat joko da eta prozedurak aurrera jarraituko du.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabidea bete.
  2. Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Aurrez aurreko tramitazioa eginez gero:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete.
  2. Datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  3. Inprimakia inprimatu.
  4. Eskuz bete eta sinatu.
  5. Prozeduran ezarritako lekuetako batean entregatu.
    • Eskabidea eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuak unitate izapidegilera iristen direnean, unitate horrek bere datuak izango ditu, eta espedientearen izapidetzea erraztuko du.

    • Kontuan izan Administrazioak hamabost egun naturaleko epean gordeko duela inprimakia, eta epe horretan formularioa sinatuta aurkeztu beharko duzula prozeduran ezarritako lekuetan.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Beste tramite batzuk