ELKARTEAK ELIKADURA - EAEn elikagaien sektoreko elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak 2026
[ELKARTEAK programa]
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, elikagaigintza- eta basogintza-sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntza ekonomikoak, honako gastu hauek finantzatzeko: azoken funtzionamendu-, asistentzia- eta antolaketa-gastuak, azterlanak eta prestakuntza-jarduerak, jarduerak sustatzeko eta zabaltzeko ekintzak, eta azpisektore-eremu bakoitzean ekoizpena hobetzeko proiektu esperimentalak.
Aurrekontuko zuzkidura
100.000 €Prestazio ekonomikoa
2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte egindako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz, % 70era arteko mugarekin:
a) Nekazaritzako, elikagaigintzako eta/edo basogintzako jarduerak egiteko baldintzak sustatu eta hobetzera bideratutako azterlanak eta prestakuntza-jarduerak, presentzialak zein telematikoak.
b) Azpisektoreen eremuan ekoizpena hobetzeko proiektu esperimentaletara bideratutakoak.
c) Elkartearen jarduerak sustatzeko eta hedatzeko ekintzetara bideratutakoak.
d) Nekazaritzako, abeltzaintzako, elikagaigintzako edo basogintzako azoka eta lehiaketak, presentzialak edo telematikoak, autonomikoak zein estatalak, antolatzeko edo horietan parte hartzeko direnak, gehienez ere bi ordezkari ekitaldi bakoitzeko.
2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte egindako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz, % 50eko mugaraino:
a) Nominan dauden langileen gastuak, kaleratzeagatiko eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik. Inola ere ezingo dira diruz lagundu beste ekitaldi batzuetako gastuak.
b) Ordezkaritzako langile-gastuak: bidaiek, ostatuak, garraioak eta dietek eragindakoak izango dira, betiere diruz lagundutako jardueretarako beharrezkoak izan badira.
c) Helburuak lortzearekin lotutako funtzionamendu-gastu hauek:
• Errentamenduak, erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzei dagozkienak bakarrik.
• Erakunde eskatzailearen organoetako kide ez diren baina haren funtzionamendurako beharrezkoak diren profesional independenteen zerbitzuak (lege-aholkularitza, gestoria, informatika...).
• Hornidurak, soil-soilik erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzetako ur korronte, elektrizitate eta gas eta telefono gastuei dagozkienak.
• Kontserbazio- eta konponketa-gastuak (ibilgailuak izan ezik).
• Mezularitzako eta komunikazioetako gastuak, bulegoko materiala, erreprodukzioak eta inprenta.
• Argitalpenetan izena emateko kuotak.
• Beste erakunde batzuetako kide izateagatik ordaindu beharreko kuotak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuek Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute. Onuradunak diruz lagundutako ekintzen gauzatze osoa azpikontratatu ahal izango du, xedapen arauemaile horren 31. artikuluan adierazitako mugekin.
Ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko aurkeztutako gastuengatik ordaindutako BEZari dagokion zatia, ezta, oro har, beste edozein tributuri dagokiona ere, eta, oro har, argi zehaztuta ez dauden eta zuzenean identifikatu ezin diren gastu guztiak, deialdi-aginduaren 6. oinarriaren 1. eta 2. apartatuetan jasotakoekin.

Nori dago zuzenduta
EAEko nekazaritza-, elikagaigintza- eta basogintza-sektoreetako elkarte profesionalak eta haien federazio eta konfederazioak.
Kanpoan geratzen dira izaera sindikaleko nekazaritza-erakunde profesionalak, hau da, EAEko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea helburu dutenak.
Betekizunak
-
1. Eskabideak aurkezten direnean, honako baldintza espezifiko hauek betetzen dituztenak izan daitezke onuradun:
• Legez eratuta eta inskribatuta egotea, 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen, dagokion erregistroan.
• Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko dira.
• Helburu soziala soil-soilik nekazaritza-, elikadura- eta/edo basogintza-sektorearen interesak defendatu eta ordezkatzeari lotuta dago.
• Irabazi-asmorik ez izatea.
• Jarduteko lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
-
2. Gainera, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren arabera, honako egoera hauetakoren batean dauden erakundeak ezin izango dira onuradun izan:
a) Eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan. Agindu hori zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela egiaztatzeari buruzkoa da.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein erakundek emandako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren arabera. Pertsona edo erakunde eskatzaile edo onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituztela ulertuko da, baldin eta ez badute zorrik Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein erakunderekin, betearazpen-aldiko dirulaguntzak itzultzeagatik, edo, premiamendu-bidea erabili behar ez zaien pertsona edo erakundeen kasuan, borondatezko aldian ordaindu ez diren zorrak badituzte. Era berean, pertsona edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituztela ulertuko da zorrak zatikatuta edo geroratuta eta bermatuta daudenean, edo dagokion itzulketa-ebazpena aurkaratzearen ondorioz zorra etetea erabaki denean.
c) Epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta ez egotea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatuta ez egotea.
d) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, hala ezartzen duten legeen arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurririk ezarri dutela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.
e) Pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, ez egotea zigortuta Ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriagatik, administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatu eta zehapena bete arte.
f) Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
g) Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, kausaren batean erruduntzat jo badira.
h) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzkoan, eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean, Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzekoan, aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat ez izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
i) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
j) Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete izana, edo kuota hori betetzeko ordezko neurriak abian jarri izana.
k) Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, harik eta ebazpen judizial irmorik ematen ez den arte, horren bidez dagokion erregistroan inskribatu ahal izateko.
l) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eskatzaileak merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen direnean, ezingo dira onuradun izan lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.
m) Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutakoaren arabera, LGTBI fobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne.
- 3. 1. paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, dagokion erregistro-ziurtagiria, eraketa-akta eta erakundearen estatutuak aurkeztu beharko dira, dagokion administrazio-organoak ikus-onetsita.
- 4. 2. paragrafoan adierazitako debekurik ez dagoela egiaztatzeko, a) azpiatalean ezarritakoa izan ezik, eskatzaileak egindako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, I. eranskinean ageri den ereduaren arabera. Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldea bada, talde horretako kide guztiek eranskin horretan jasotako adierazpena sinatu beharko dute banaka.
- 5. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak edo Elikagaien Kalitate eta Sustapen Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, bai eta nortasunaren, NANaren, erroldatzearen eta egoitza-baimenaren - hala dagokionean - egiaztapena ere. Eskatzaileak, hala badagokio, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Baldintza hori bete beharko da, bai onuradun izateko, bai laguntzak jasotzeko. Beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da, bai dirulaguntza emateko unean, bai ordainketak egiterakoan.
- 6. Dirulaguntza kudeatzen duen organoak edozein unetan eskatu ahal izango du erantzukizunpeko adierazpenean jasotako betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko. Halaber, erakunde onuradunak emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazi beharko du.
- 7. Era berean, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikulua betez, ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman nekazaritzaren eremuan diharduten eta zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua ez duten enpresaburuen elkarte edo erakunde profesional, sindikal edo bestelakoei. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da betekizun hori betetzen dela.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Telefonoa: 945 01 96 84 | 945 01 96 82 | 945 01 63 20
E-maila: ayudaspromocion@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1083407Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.

Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.