Herritarren parte-hartzearen arloko Elkarrekin Bonuen Programa 2026 urterako
[Elkarrekin_Bonuak_Parte_Hartzea]
- Erakundea:
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat sustatzeko prestakuntza- edo dinamizazio-jardueretarako dirulaguntzak, irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta ikastetxeen artean batera sustatuak.
Proiektuak 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 1era bitartean garatu ahal izango dira.
Aurrekontuko zuzkidura
100.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Herritarren parte-hartzearen arloko bonuak 90 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizazio-zerbitzuetako ordu bakoitzeko.
Proiektuen erakunde hartzaileek gutxienez emandako bonuen zenbatekoaren % 10 ordaindu beharko diote erakunde onuradunari.
Proiektu berean ezingo dira pilatu kopuru hauek baino gehiago:
– 2.000 euro, 100 pertsona baino gutxiago inplikatzen dituzten ekimenetan.
– 3.500 euro, 100 eta 300 pertsona artean inplikatzen dituzten ekimenetan.
– 5.000 euro, 301 eta 500 pertsona artean inplikatzen dituzten ekimenetan.
– 10.000 euro, 500 pertsona baino gehiagok parte hartzen duten ekimenetan.
Laguntza hauen erakunde onuradunek ezingo dituzte 30.000 euro baino gehiagoko bonuak metatu, dekretu arautzailean ezarritako dirulaguntza-lerro guztietan lortutako zenbatekoak batuta.
Ordainketa-modua:
Garatutako jarduerak egiteko esleitutako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehenengoa, esleitutako zenbatekoaren % 50, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta berehala egingo da, eta gainerako ehunekoa laguntza eman zen helburua bete dela eta jasotako funtsak aplikatu direla justifikatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Gizarte-ekimeneko erakundeak, irabazi-asmorik gabekoak eta bakearen eta bizikidetzaren gaiekin lotutakoak
Betekizunak:
a) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dela ere erakundeak hartzen duen forma juridikoa.
b) Beren estatutu sozialetan aurreikusitakoaren arabera, bizikidetza eta giza eskubideak izatea helburu.
c) Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan edo erregistroetan behar bezala inskribatuta egotea.
d) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan jardutea.
e) Aurkeztutako jarduerak euskaraz zein gaztelaniaz egiteko gaitasuna izatea.
Erakunde eskatzaileak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak. Era berean, egunean izan beharko ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
Ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean dauden pertsona juridikoak.
Eskakizunak:
- Eskabidearekin batera, eredu normalizatu hauek aurkeztu behar dira
-
Eskabidearekin eta lehen aipatutako ereduekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Zigor-aurrekarien ziurtagiria
- Egoitza fiskalaren ziurtagiria
- Berdintasun Planaren inskripzio-ziurtagiria, nahitaezkoa bada.
- Erakunde eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango du.
- Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak espedientea osatzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, eta horiek egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu.
Betekizunak
- Memorian giza eskubideen, indarkeriarik ezaren kulturaren eta printzipio demokratikoen sustapenarekin bat datozen helburuak, edukiak edo metodologiak berariaz jasotzen dituzten jarduerak soilik lagunduko dira diruz.
- Edozein esparrutako prestakuntza-ekintzetan, jarduera horietan gutxienez 15 pertsonak parte hartzea eskatzen duten lan-proposamenak dituzten jarduerak baino ez dira onartuko.
-
Udal-eremuetan jarduerak zuzenean dinamizatzeko edo herritarrek parte hartzeko proposamenetan, baldintza hauek betetzen dituzten lan-proposamenak dituzten jarduerak baino ez dira onartuko:
a) Zuzeneko informazioren bat, gutun, e-mail edo argitalpenen bidez, 500 pertsona baino gehiagori zuzentzen dietenean, 1.000 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeen kasuan izan ezik.
b) Gutxienez 40 pertsona inplikatzea hitzaldietan, foroetan eta jardunaldietan.
- Herritarren parte-hartzearen eremuan eskatutako prestakuntza- edo dinamizazio-jardueren hartzailea ikastetxe bateko guraso-elkarte bat bada, jarduera eskola-ordutegitik kanpo bakarrik egin ahal izango da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Justizia eta Giza Eskubideak / Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetza > Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Justizia eta Giza Eskubideak > Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Memorian giza eskubideen, indarkeriarik ezaren kulturaren eta printzipio demokratikoen sustapenarekin bat datozen helburuak, edukiak edo metodologiak berariaz jasotzen dituzten jarduerak soilik lagunduko dira diruz.
- Edozein esparrutako prestakuntza-ekintzetan, jarduera horietan gutxienez 15 pertsonak parte hartzea eskatzen duten lan-proposamenak dituzten jarduerak baino ez dira onartuko.
-
Udal-eremuetan jarduerak zuzenean dinamizatzeko edo herritarrek parte hartzeko proposamenetan, baldintza hauek betetzen dituzten lan-proposamenak dituzten jarduerak baino ez dira onartuko:
a) Zuzeneko informazioren bat, gutun, e-mail edo argitalpenen bidez, 500 pertsona baino gehiagori zuzentzen dietenean, 1.000 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeen kasuan izan ezik.
b) Gutxienez 40 pertsona inplikatzea hitzaldietan, foroetan eta jardunaldietan.
- Herritarren parte-hartzearen eremuan eskatutako prestakuntza- edo dinamizazio-jardueren hartzailea ikastetxe bateko guraso-elkarte bat bada, jarduera eskola-ordutegitik kanpo bakarrik egin ahal izango da.
- Eskabidearekin batera, eredu normalizatu hauek aurkeztu behar dira
-
Eskabidearekin eta lehen aipatutako ereduekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Zigor-aurrekarien ziurtagiria
- Egoitza fiskalaren ziurtagiria
- Berdintasun Planaren inskripzio-ziurtagiria, nahitaezkoa bada.
- Erakunde eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango du.
- Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak espedientea osatzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, eta horiek egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera organo eskudunaren Erregistroan izapidetzeko sartzen denetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa
Justifikazioa gehienez hilabeteko epean aurkeztu beharko da, jarduera gauzatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta betiere 2027ko irailaren 1a baino lehen.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko | Justifikazio- memoria
1.- Dirulaguntzaren erakunde onuradunek emandako dirulaguntzaren erabilera justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dauden eredu normalizatuak erabiliz.
Aurkeztu beharreko dokumentazioak honako hauek jasoko ditu:
a) Diruz lagundutako jarduera gauzatzeko konpromisoa (IV. eranskina).
b) Egindako jardueraren memoria zehatza (V. eranskina).
c) Jarduera bakoitza egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa, hala nola: programen aleak, iragarki-kartelak, argazkiak eta argitaratutako gainerako material grafikoa, idatzizkoa edo soinuduna.
2.- Era berean, erakunde onuradunek egokitzat jotzen duten beste edozein dokumentazio osagarri aurkeztu ahal izango da, diruz lagundutako jarduera hobeto justifikatzeko.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetan aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.