Hezkuntza-arloko Elkarrekin Bonuen Programa 2026 urterako

[Elkarrekin_Bonuak_Hezkuntza]

Deskribapena


Xedea

Bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat sustatzeko prestakuntza- edo dinamizazio-jardueretarako dirulaguntzak, irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta ikastetxeen artean batera sustatuak.

Proiektuak 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 1era bitartean garatu ahal izango dira.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Bonuen zenbatekoa eta gehieneko muga.

1.– Hezkuntza-arloko bonuak 70 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuko ordu bakoitzeko.

2.– Proiektuen erakunde hartzaileek gutxienez onartutako bonuen % 10 ordaindu beharko diote

erakunde onuradunari.

3.– Ikastetxe batek ezingo ditu 5.000 eurotik gorako bonoak metatu.

Ordainketa-modua:

Diruz lagundutako proiektu bakoitza gauzatu dela justifikatu ondoren ordainduko dira dirulaguntzak, emandako bonuei dagokien guztizko zenbatekoa bete arte.

Nori dago zuzenduta


a) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dela ere erakundeak hartzen duen forma juridikoa.

b) Beren estatutu sozialetan aurreikusitakoaren arabera, bizikidetza eta giza eskubideak izatea helburu.

c) Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan edo erregistroetan behar bezala inskribatuta egotea.

d) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan jardutea.

e) Aurkeztutako jarduerak euskaraz zein gaztelaniaz egiteko gaitasuna izatea.

Erakunde eskatzaileak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak. Era berean, egunean izan beharko ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

Ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean dauden pertsona juridikoak.

Eskakizunak:

Betekizunak

  • Memorian giza eskubideen, indarkeriarik ezaren kulturaren eta printzipio demokratikoen sustapenarekin bat datozen helburuak, edukiak edo metodologiak berariaz jasotzen dituzten jarduerak soilik lagunduko dira diruz.
  • Edozein esparrutako prestakuntza-ekintzetan, jarduera horietan gutxienez 15 pertsonak parte hartzea eskatzen duten lan-proposamenak dituzten jarduerak baino ez dira onartuko.
  • Hezkuntza-eremuko jarduerak zuzenean dinamizatzeko proposamenetan, gutxienez gela bateko ikasle guztiak, klaustro osoa edo ikastetxe bateko guraso-elkartea inplikatzen dituzten jarduerak baino ez dira onartuko.
  • Hezkuntza-eremuan eskatutako prestakuntza- edo dinamizazio-jarduerak eskola-ordutegiaren barruan egin beharko dira ikastetxean bertan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetza > Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak > Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1024212

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • beharrezko dokumentazioa prestatu
  • eskaera eta eranskinak bete
  • eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera organo eskudunaren Erregistroan izapidetzeko sartzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntzaren justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2025ko abenduaren 15ean bukatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk