Negozio-lerroak, produktuak, zerbitzuak eta merkatuak dibertsifikatzea ahalbidetzen duten inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresentzako laguntza-programa, Euskal Autonomia Erkidegoko hazkunde iraunkorraren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren ikuspegitik, Dibertsifika 2026 programa.

[Dibertsifika 2026]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen esparruan emango diren dirulaguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez emango dira, eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan dibertsifikazio-proiektuetan inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzat.
Diruz lagunduko dira honako jarduera hauek:

  • Enpresaren jarduera negozio-lerro, produktu, zerbitzu eta merkatu berrietara dibertsifikatzeko inbertsio produktiboak.
  • Enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna handitzea eta hobetzea bultzatzen duten inbertsio produktiboak.

Aurrekontuko zuzkidura

39.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

ERAGIN PIZGARRIA: Inbertsioa ezin izango da hasi eskabidea aurkezten den eguna baino lehen.

DENBORA-MUGA: Eskaera aurkezten den urtean zehar egin beharko da, aurkezten den egunetik hasita, eta hurrengo urte naturalean zehar, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.

GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek 1.500.000 euroko gutxieneko inbertsio onartua eta enpleguari eustea lortu beharko dute; ETEek 200.000 euroko gutxieneko inbertsio onartua egin beharko dute eta enplegua mantendu.

Enpresaren BALIABIDE PROPIOAK, dirulaguntzak kenduta, diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25era iristen dira, gutxienez.

ENPRESA. Kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enpleguari eustea erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, baldin eta ekoizpen-zentro bat baino gehiago badute arau honen irizpideak betetzen dituzten produkzio-zentroan edo produkzio-zentroetan, eta enplegua inbertitu eta mantendu behar badute.

Laguntza mota

Agindu honen esparruan norgehiagoka-prozeduraren bidez eman beharreko dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta honako ehuneko hauek izango dituzte:

1.– Ezkerralde Hedatuan, dirulaguntzaren intentsitatea izango da babestu daitekeen inbertsioaren % 10ekoa. Zenbateko hori handitu egin ahalko da enpresa onuradunaren motaren arabera, edo sektore estrategikoan sartuta egoteagatik, honela:

● Enpresa motagatik:

– Enpresa txikia: +% 20

– Enpresa ertaina: +% 10

● Sektore estrategikoan sartuta egoteagatik:

– HAZI sektore estrategikoagatik: +% 2

– IRABAZI sektore estrategikoagatik: +% 1,5

● Proiektu eraldatzailea izateagatik: +% 3

2.– Aurreko apartatuan sartzen ez diren guneetan, dirulaguntzaren intentsitatea lagundu daitekeen inbertsioaren % 15ekoa izango da, baldin eta enpresa txikiak badira, eta % 5ekoa, baldin eta enpresa ertainak badira. Zenbateko horiek handitu egin ahalko dira, sektore estrategikoan sartzen badira, honela:

– HAZI sektore estrategikoagatik: +% 2

– IRABAZI sektore estrategikoagatik: +% 1,5

– Proiektu eraldatzailea izateagatik: +% 3

3.– Inola ere ez dira gaindituko kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorrak baimendutako gehieneko intentsitateak.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Enpresa onuradunak

  1. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu ahalko dituzte industriako eta produktu-prozesu industrialarekin zerikusia duten zerbitzu lotuetako enpresa txiki eta ertainek (ETE), haien barruan sartuta zerbitzu logistikoak, baina bazter utzita garraioa, baldin eta lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan badaude.
  2. Onuradun izan ahalko dira industriako eta produktu-prozesu industrialarekin zerikusia duten zerbitzu lotuetako enpresa handiak, haien barruan sartuta zerbitzu logistikoak, baina bazter utzita garraioa, baldin eta lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde Hedatuaren barruan badaude.

    - Hala, Ezkerralde Hedatua izango da Batzordearen 2022ko martxoaren 17ko Erabakian jasota dagoena —SA 100859 (2021/N) Estatu Laguntzari buruzko Erabakia, Espainiarako 2022-2027 Eskualde Dirulaguntzen Mapa onartzen duena—; hau da: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran eta Zierbena.

Enpresa baztertuak

  • Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan deialdi honen 4. oinarrian deskribatutako debekuren bat duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria Sustatzeko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Industria Garapen eta Aministrazioaren Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 35 - 945 01 99 49

Helbide elektronikoa:  Info-direccionindustria@euskadi.eus  ; j-echezortu@euskadi.eus ;  ro-murillas@euskadi.eus

 

ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA (SPRI)

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944 037 040 Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

12654602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta xxxxxean amaituko.

Eskaera Telematikoa

Agindu honetan ezarritakoaren arabera, aurreikusitako dirulaguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten enpresek eskabidea eta 13. eta 14. oinarrietan jasotako dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak