Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak. 2026

[CEI]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, laneratzeko enpresak sortzea sustatzeko emango dituen laguntzak arautzea. Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartutako estatutuetako 4. artikuluaren b) eta f) idatz-zatien babesean ematen dira.

Deialdi honetan ezarritako laguntzei heltzeko, diruz lagundu daitezkeen jardunak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietan egin behar dira. Ez da kontuan hartuko laguntzen onuradunak diren irabazi-asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek eta/edo laneratzeko enpresek egoitza soziala EAEn duten ala ez.

Aurrekontuko zuzkidura

18.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laneratzeko enpresak sortzeko dirulaguntzak dira merkatu-azterlanak egiteko, enpresa sortzea bideragarria ote den jakiteko. Dirulaguntza horien bidez, azterlan horien ehuneko berrogeita hamarrera arte (% 50) finantzatuko da, eta gehieneko zenbatekoa sei mila eurokoa izango da (6.000 euro).

Dirulaguntza jaso duen erakundeak azterlana nahitaez egin behar du dirulaguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian, eta, proiektua bideragarria bada, laneratzeko enpresa urtebeteko epean sortu behar du, merkatu-azterlana amaitzen duen egunetik Aurrera zenbatzen hasita.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza horren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:

  • Lehen ordainketan dirulaguntzaren guztizkoaren % 70, dirulaguntza ematen den unean.
  • Bigarren ordainketan % 30, azterlana eta egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Entidades locales: municipios, mancomunidades, cuadrillas y concejos

Betekizunak

  • Identifikazio fiskaleko bitarteko bat izatea.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua izan ez dela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei buruzkoa: ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklarazioa; ez da kaudimengabetzat jo izan inongo prozeduratan; ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; ez dago esku-hartze judizialaren pean; ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala izan bada ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu da.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, bera erruduntzat jo duten arrazoiren batengatik Administrazioarekin egindako kontraturik suntsiarazi ez dela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko kasuren batean ez daudela edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak ez direla adierazten duena, bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

    Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, dirulaguntza eman eta ordainketa egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin dezake egiaztapen horren aurka, eta, orduan, egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu egoera hori egiaztatzeko.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskala ez duela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela adierazten duena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik jaso ez duela edo, jaso arren, zehapen-epea igaro dela adierazten duena; zehazki, hauek dira arauak: 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena eta 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez dagoela adierazten duena, honako hauek barne:
    -Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta egonda ere, berdintasun-planik indarrean ez izatea.
    -Berrogeita hamar langile baino gehiagoko erakundeen kasuan, sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.
    -LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dutela administrazio-bidean ebazpen irmo bidez zehatu, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatu arte eta zehapena bete arte, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete duela edo, halakorik ezean, dagozkion ordezko neurriak hartu dituela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 3. eta 5. apartatuetan aipatzen diren egoeretako batean adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, administrazio honi edo beste Administrazio Publiko batzuei edota beste erakunde publiko batzuei xede eta helburu bererako eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta edo bideratzen) jakinarazteko.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 31. artikuluaren 7. eta 8. paragrafoetan ezarritako aurreikuspenak betetzen dituela adierazten duena.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedurei buruzkoa.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non konpromisoa hartzen duen deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela, eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla adierazten duena.

  • Elkartea izanez gero:
    • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta ez dagoela adierazten duena.
    • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena legez kontrako egintza zantzuak aurkitu zaizkiolako inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez zaiola adierazten duena, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraiki. Edo, eten bazaio, dagokion erregistroan inskripzioa egitea ahalbidetzen dion ebazpen judizial irmoa eman da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

empresasdeinsercion@lanbide.eus

Kodea

0136917

Eskabidea


Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean eta sartu zaitez Egoitza Elektronikoan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.