Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten erakundeei laguntzak, 2026 urterako

Deskribapena


Xedea

Gizartean bakearen eta bizikidetza demokratikoaren aldeko kultura eta giza eskubideen eta balio demokratikoen errespetua sustatzera bideratutako erakunde pribatuek garatutako proiektuak, programak edo jarduerak finantzatzeko laguntzak.

Proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko irailaren 1era garatu ahal izango dira.

Aurrekontuko zuzkidura

900.000 €

Prestazio ekonomikoa

Erakunde onuradun bakoitzak gehienez hamabost mila (15.000) euro jaso ahal izango ditu proiektu, programa edo jarduera bakoitzeko, eta deialdi honetan jaso ditzakeen laguntzen gehieneko zenbateko osoa ezin izango da inolaz ere berrogeita bost mila (45.000) eurotik gorakoa izan.

Erakunde eskatzaile bakoitzak hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu gehienez, hiru proiektu, programa edo jarduerari dagozkienak.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehenengoa, emandako zenbatekoaren % 75era artekoa, dekretuaren 17. artikuluan adierazitako epea igaro eta berehala egingo da, interesdunak uko egin ezean, eta gainerako ehunekoa laguntza eman zen helburua bete dela eta jasotako funtsak dekretuaren 18. artikuluan ezarritako moduan aplikatu direla justifikatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Izaera pribatuko eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, fundazioak, elkarteak eta legez eratutako gizarte-ekimeneko kooperatibak, baldin eta haien helburuak, beren estatutu sozialetan aurreikusitakoaren arabera, giza eskubideak, bakea eta bizikidetza demokratikoa badira, betiere haien programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badira eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Erakundeen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan erregistratuta badaude.

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egoitza duten terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktimen elkarteek ere eskatu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta elkartekideen artean Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako ekintza terroristen edo giza eskubideen urraketen biktimak badituzte.

Erakunde interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, deialdiaren ebazpenean ezartzen den dokumentazioarekin batera, eta bertan kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honetarako behar diren izapide guztiak, egoitza horretan horretarako dagoen eredua erabiliz. Eredu hori nahitaez erabili beharko da kasu guztietan.

Eskabide horrekin batera, proiektuaren, programaren edo jardueraren memoria aurkeztuko da, bai eta proiektua gauzatzeko behar den aurrekontua ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan gaitutako ereduak erabiliz.

Erakunde eskatzaileak ez du aurkeztu beharko jada administrazio eskudunaren esku dagoen dokumentazioa, edo beste administrazio publiko batek egindakoa. Laguntzak kudeatzen dituen organoak dokumentazio hori kontsultatu edo eskatu ahal izango du ezarritako elkarreragingarritasun-mekanismoen bidez, salbu eta erakunde interesdunak berariaz adierazten badu aurka dagoela. Egoitza beste autonomia-erkidego batean duten erakunde eskatzaileen kasuan, zeinekin Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez baitu elkarreragingarritasun-zerbitzurik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Eskakizunak:

  • Elkarteak, federazioak eta konfederazioak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetza > Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak > Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0093713

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta berariazko jakinarazpenik jaso ez bada, eskabidea ezetsitzat joko da, 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Dirulaguntzaren erakunde onuradunek emandako dirulaguntzaren erabilera justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, jarduera egin eta gehienez ere hilabeteko epean, eta betiere 2027ko urriaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dauden eredu normalizatuak erabiliz.

Ezarritako baldintzak bete direla eta programan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, egindako gastuaren justifikazio-kontu sinplifikatua erabiliko da.

Onartutako aurrekontu osoa justifikatu beharko da.

Diruz lagundutako jardueraren egiaztagiriak honako hauek jaso beharko ditu:

  1. Jarduketa-memoria bat, garatutako proiektua, programa edo jarduera bete dela justifikatzen duena, non deskribatuko baita nola txertatu den genero-ikuspegia proiektuan, bai eta tratu- eta diskriminazio-desberdintasuneko egoeran dauden kolektiboen arteko intersekzionalitatea ere.
  2. Egindako jardueren kostua justifikatzen duen memoria ekonomikoa.
  3. Diru-sarreren eta gastuen balantzea. Justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu den gastua hartuko da kontuan. Balantze horretan, diruz lagundutako jarduerak jaso dituen diru-sarrera eta dirulaguntzei buruzko informazio zehatza jasoko da, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
  4. Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, alderdi hauek zehaztuta: hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data. Gastuen eta fakturen zerrenda Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak normalizatutako formulario eta txantiloietan aurkeztuko da.
  5. Diruz lagundutako proiektua edo programa gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak. Dokumentazio hori zenbakituta eta ordenatuta emango da.

Emandako dirulaguntzaren guztizko zenbatekotik, % 15 Dekretu Arautzailearen 2. artikuluan deskribatutako administrazio- eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko erabili ahal izango da.

Erakunde onuradunetik kanpoko zerbitzu eta profesionalak kontratatzeko baimena emango da, proiektuaren izaeragatik zerbitzu mota hori beharrezkoa denean hura gauzatzeko. Baimendutako azpikontratazioa % 70ekoa izango da.

Era berean, erakunde onuradunek egokitzat jotzen duten beste edozein dokumentazio osagarri aurkeztu ahal izango dute, diruz lagundutako jarduera hobeto justifikatzeko.

Beste tramite batzuk