BIKAINTEK 2026: EAEn doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+G proiektuak garatzeko laguntza programaren deialdia.
[Bikaintek 2026]
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio produktibo bat duten enpresetan edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile jakin batzuetan I+G proiektuak garatzea, doktoregoko ikertzaileak sartuz eta/edo doktorego industrialak eginez.
Diruz lagungarriak diren proiektuak
- Doktore-titulua duten ikertzaileen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+Gproiektuetan lan egiteko, baldin eta 2026an hasten badira, eskaera aurkeztu ondoren.
- Industria-ikerketako proiektu batean parte hartzen duten doktoregai industrialen prestakuntza. Doktorego-tesia proiektu horretan txertatuko da, eta 2026an hasiko dira, eskaera aurkeztu ondoren.
Ez dira diruz lagunduko aldi berean beste lan-lotura bat indarrean duten pertsonen kontratuak, irakaskuntza-kontratuen kasuan izan ezik, horien dedikazio osoaren % 20, gehienez ere.
Aurrekontuko zuzkidura
4.400.000 €Prestazio ekonomikoa
Baliabide ekonomikoak
2026 2027 2028 2029 2030
Doktore-tituludunen lerrorako
865.000 €
1.244.000 €
375.000 €
Industriako doktoregaien lerrorako
325.000€
473.500 €
482.000 €
488.500 €
147.000 €
Laguntzen gehieneko zenbatekoa
Laguntzen gehieneko intentsitateak, proiektuaren kostu subentzionagarrien gaineko portzentaje gisa, honako hauek izango dira:
ENPRESA TXIKIA
ENPRESA ERTAINA
ENPRESA HANDIA ETA ZTBES AGENTEAK
Gehieneko intentsitatea
70%
60%
50%
Urteko gutxieneko ordainsariak eta diruz lagun daitezkeen kostuen eta egonaldien zenbatekoak
a. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 35.000 eurokoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:
- Kontratuaren kostu zuzenak.
- Zeharkako kostuak
- Kontratatutako pertsona bakoitzeko, jaso daitekeen gehieneko laguntza zenbateko hauen arabera mugatuta egongo da:
- ENPRESA TXIKIAK 42.000 €
- ENPRESA ERTAINAK 36.000 €
- ENPRESA HANDIAK ETA ZTBES-EKO ERAGILEAK 30.000 €
b. Industriako doktoregaien lerrorako, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 25.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
- Kontratuaren kostu zuzenak.
- Zeharkako kostuak.
- Diruz lagundutako prestakuntza-aldi osoan egin beharreko egonaldietarako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:
- ENPRESA TXIKIAK 8.400 €
- ENPRESA ERTAINAK 7.200 €
- ENPRESA HANDIAK ETA ZTBES-EKO ERAGILEAK 6.000 €
Kontratatutako pertsona bakoitzeko, zuzeneko eta zeharkako kostuei dagokienez jaso beharreko gehieneko laguntza honako zenbateko hauetan mugatuta egongo da:
- ENPRESA TXIKIAK 28.000 €
- ENPRESA ERTAINAK 24.000 €
- ENPRESA HANDIAK ETA ZTBES-EKO ERAGILEAK 20.000 €
Aplikatu beharreko araudia
Dirulaguntzei hauek aplikatuko zaizkie:
- Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (hasierako erregelamendu hori aldatu egin zuten (EB) 972/2020 Erregelamenduak, (EB) 1237/2021 Erregelamenduak eta (EB) 1315/2023 Erregelamenduak). Agindu honetan araututako laguntzek bete egiten dute lehen aipaturiko erregelamenduaren I. eta II. kapituluetan xedatutakoa, eta berariaz lotzen dira 25. artikuluarekin, zeina ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzei buruzkoa baita.
- 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
- Dirulaguntzen oinarrizko araubidea: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko arauak eta hura gauzatzeko erregelamenduan jasotakoak (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako erregelamendua).
- Dirulaguntzei buruzko araudi horiek arautzen ez duten gaietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta hura gauzatzeko erregelamenduaren alderdi ez-oinarrizkoak aplikatuko dira, osagarri gisa.
Era berean, prozedura honen araubide juridikoa osatzen dute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta aplikazio orokorreko administrazio-araubidearen gainerako xedapenek.
LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA
1. Eman beharreko laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7. artikuluko printzipio orokorren arabera emango dira.
2. Dirulaguntzak emateko prozedura lehiaketa bidezko norgehiagokakoa izango da, eta, beraz, eskaerak ebaluatzeko irizpideak aplikatuta, zerrenda bana egingo da laguntza-lerro bakoitzeko, ateratako puntuazioen arabera. Dirulaguntzak modu antolatuan esleituko dira horretarako bideratutako funtsak agortu arte, kontuan hartuta laguntza lortzeko 6. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuazioak gainditu beharko dituztela.
DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA
- Doktoreak kontratatzeko lerroan, laguntza hiru ordainketatan banatuta dago: lehenengoa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, eta gainerako biak, lehenengo eta bigarren urterokoaren gastua justifikatu ondoren.
- Industria-doktoregaiak kontratatzeko lerroan, laguntza bost ordainketatan banatuta dago: lehenengoa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, eta gainerako laurak, lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren urteko ordainketen gastua justifikatu ondoren.
Baliabide ekonomikoak
| 2026 | 2027 | 2028 | 2029 | 2030 | |
|---|---|---|---|---|---|
Doktore-tituludunen lerrorako | 865.000 € | 1.244.000 € | 375.000 € | ||
Industriako doktoregaien lerrorako | 325.000€ | 473.500 € | 482.000 € | 488.500 € | 147.000 € |
Laguntzen gehieneko zenbatekoa
Laguntzen gehieneko intentsitateak, proiektuaren kostu subentzionagarrien gaineko portzentaje gisa, honako hauek izango dira:
ENPRESA TXIKIA | ENPRESA ERTAINA | ENPRESA HANDIA ETA ZTBES AGENTEAK | |
Gehieneko intentsitatea | 70% | 60% | 50% |
Urteko gutxieneko ordainsariak eta diruz lagun daitezkeen kostuen eta egonaldien zenbatekoak
a. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 35.000 eurokoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:
- Kontratuaren kostu zuzenak.
- Zeharkako kostuak
- Kontratatutako pertsona bakoitzeko, jaso daitekeen gehieneko laguntza zenbateko hauen arabera mugatuta egongo da:
- ENPRESA TXIKIAK 42.000 €
- ENPRESA ERTAINAK 36.000 €
- ENPRESA HANDIAK ETA ZTBES-EKO ERAGILEAK 30.000 €
b. Industriako doktoregaien lerrorako, kontratatzeko urteko gutxieneko ordainsari gordina 25.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
- Kontratuaren kostu zuzenak.
- Zeharkako kostuak.
- Diruz lagundutako prestakuntza-aldi osoan egin beharreko egonaldietarako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:
- ENPRESA TXIKIAK 8.400 €
- ENPRESA ERTAINAK 7.200 €
- ENPRESA HANDIAK ETA ZTBES-EKO ERAGILEAK 6.000 €
Kontratatutako pertsona bakoitzeko, zuzeneko eta zeharkako kostuei dagokienez jaso beharreko gehieneko laguntza honako zenbateko hauetan mugatuta egongo da:
- ENPRESA TXIKIAK 28.000 €
- ENPRESA ERTAINAK 24.000 €
- ENPRESA HANDIAK ETA ZTBES-EKO ERAGILEAK 20.000 €
Aplikatu beharreko araudia
Dirulaguntzei hauek aplikatuko zaizkie:
- Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (hasierako erregelamendu hori aldatu egin zuten (EB) 972/2020 Erregelamenduak, (EB) 1237/2021 Erregelamenduak eta (EB) 1315/2023 Erregelamenduak). Agindu honetan araututako laguntzek bete egiten dute lehen aipaturiko erregelamenduaren I. eta II. kapituluetan xedatutakoa, eta berariaz lotzen dira 25. artikuluarekin, zeina ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzei buruzkoa baita.
- 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
- Dirulaguntzen oinarrizko araubidea: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko arauak eta hura gauzatzeko erregelamenduan jasotakoak (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako erregelamendua).
- Dirulaguntzei buruzko araudi horiek arautzen ez duten gaietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta hura gauzatzeko erregelamenduaren alderdi ez-oinarrizkoak aplikatuko dira, osagarri gisa.
Era berean, prozedura honen araubide juridikoa osatzen dute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta aplikazio orokorreko administrazio-araubidearen gainerako xedapenek.
LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA
1. Eman beharreko laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7. artikuluko printzipio orokorren arabera emango dira.
2. Dirulaguntzak emateko prozedura lehiaketa bidezko norgehiagokakoa izango da, eta, beraz, eskaerak ebaluatzeko irizpideak aplikatuta, zerrenda bana egingo da laguntza-lerro bakoitzeko, ateratako puntuazioen arabera. Dirulaguntzak modu antolatuan esleituko dira horretarako bideratutako funtsak agortu arte, kontuan hartuta laguntza lortzeko 6. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuazioak gainditu beharko dituztela.
DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA
- Doktoreak kontratatzeko lerroan, laguntza hiru ordainketatan banatuta dago: lehenengoa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, eta gainerako biak, lehenengo eta bigarren urterokoaren gastua justifikatu ondoren.
- Industria-doktoregaiak kontratatzeko lerroan, laguntza bost ordainketatan banatuta dago: lehenengoa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, eta gainerako laurak, lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren urteko ordainketen gastua justifikatu ondoren.
Nori dago zuzenduta
Nori dago zuzenduta
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen ,enpresetako I+G unitateak eta Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Betekizunak
-
Bete beharreko baldintzak:
BALDINTZA OROKORRAK
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita diru laguntza jasoko duen jarduera.
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita diru-laguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik.
- Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondorioz berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak. Erabaki horren bidez, laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela deklaratu da, Kategorien araberako Salbuespenei buruzko 651/2014 (EB) Erregelamendu Orokorraren 1.4.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzei eskabidea aurkezten denetik eta dirulaguntzaren indarraldi osoan eutsi beharko zaie.
BERARIAZKO BALDINTZA
Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren baldintzak:
- Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan industria-ikerketa gisa definitutako kategorian garatu beharko dira I+G jarduerak (651/2014 (EB) Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz).
- Erakundearen memorian, erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute, batetik, egingo dituzten I+G jarduerak garatzeko doktore-ikertzaileak kontratatzeko beharra, eta, bestetik, laguntzaren sustapen-eragina. Eragin sustatzailea betetzen dela bermatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik.
- Diruz lagundu ahal izango dira erakunde onuradunek ikertzaileekin formalizatzen dituzten etenik gabeko kontratuak, laguntza honen iraupenekoak edo luzeagoak.
- Kontratazioak Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-instalazio batean egin beharko dira, non garatuko baitira ikerketa-jarduerak.
- Kontratuak indarreko legeriaren arabera egin beharko dira.
- Kontratazioa kalitatezko baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatuz. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezarri da, 35.000 eurokoa.
- Ez dira diruz lagunduko deialdiaren aurreko 4 urteetan doktore-titulua duten langileak kontratatzeko laguntza-programetan diruz lagundutako kontratu bat izan duen ikertzaile batekin egindako kontratuak.
- Deialdi honetan xedatutakoaren babesean kontratatzen diren ikertzaileak atxikipen-zentroan sartu beharko dira, betiere deialdiaren urteko abenduaren 31 baino lehen.
- Eskabidea aurkeztu eta proiektua hasi ondoren hasiko da laguntzaren epea.
- Deialdi bakoitzean, erakunde eskatzaile batek gehienez ere doktore-titulua duten 2 pertsona kontratatzeko laguntza jaso ahal izango du, eta horietako bakoitzak proiektu edo jarduera argi eta garbi desberdina izan beharko du. Proiektuek edo jarduerek berezko izaera izan behar dute, eta ez dute beste proiektu edo jarduketa baten zatiketaren emaitza izan behar.
- Kontratatuek bete beharreko baldintzak:
- Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean. Doktore-titulua atzerriko unibertsitate batean lortu bada, Espainiako unibertsitate-sisteman duen baliokidetasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- 2025eko apirilaren 15a baino lehen, hau da, aurreko ekitaldiko Bikaintek laguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epea ixteko eguna baino lehen, laguntza eskatzen duen erakundearekin inolako lan-loturarik izan ez izana, praktiken eta prestakuntza-kontratuen kasuan izan ezik, ezta akzioekin edo sozietatearekin zerikusia duen beste inolako loturarik izan ez izana ere, salbu eta pertsona hori programa honetako doktore-tesiak egiteko lerroaren esparruan kontratatu bada eta laguntza horrek, bere garaian, erakundean berriro sartzea ekarri badu.
- «Spin-off» eta «start-up» enpresen kasuan, baldintza hori ez da aplikatuko lan-lotura mantendu bada Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) honako eragile hauekin (Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak, Foku Anitzeko eta Sektore Anitzeko Teknologia Zentroak, Eskaintza-Eskaria Bitartekaritza Eragileak), enpresa berriaren akziodunetan edo kapitalean parte hartzen baitu.
- Laguntza eskatzen duen erakundearen kapitalean partaidetzarik ez izatea, edo harekin akzioz edo sozialki lotutako partaidetzarik ez izatea, baldin eta partaidetza horrek erakundea modu eraginkorrean, zuzenean edo zeharka kontrolatzeko gaitasuna badakar.
- Erakunde bat baino gehiagoren eskaeran hautagai gisa ez agertzea.
Industriako doktoregaien lerroa:
- Erakunde onuradunak:
- Ikerkuntza industrialeko proiektu bat garatzen duten enpresak eta Enpresetako I+G Unitateak, EAEko unibertsitate publiko edo pribatu batean proiektuaren ezagutza arloko doktorego-irakaskuntzetan matrikulatutako pertsonak erabiliz. Pertsona horiek plantillakoak edo kontratazio berrietakoak izan daitezke.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak, Foku Anitzeko eta Sektore Anitzeko Teknologia Zentroak, Enpresetako I+G Unitateak,eta Eskaintza-Eskaria Bitartekaritza Eragileen kategorietakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, betiere:
- I+G unitateen kasuan, doktorego-tesia egin behar duen pertsona aurretik plantillakoa izan daiteke, edo kontratazio berri baten bidez sartu.
- ZTBESko gainerako agenteak ezin izango dira plantillan sartu aurreko deialdirako eskabideak aurkezteko azken eguna baino lehen (2025eko apirilaren 15a), salbu eta lotura hori prestakuntza-kontratu baten edo praktiketako kontratu baten barruan egon bada, enpresa-unibertsitate hitzarmen batean oinarrituta, eta hitzarmen hori ez badago doktorego-ikasketekin lotuta.
- Ikerketa industrialeko proiektuak interesgarria izan beharko du EAEn kokatutako enpresa batentzat.
- Deialdi bakoitzean, enpresek eta I+G unitateek gehienez bi doktorego-tesirako laguntza jaso ahal izango dute. Bestalde, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente bakoitzak, Ikerketa Kooperatiboko Zentroen, Zentro Teknologikoen eta Eskaintzaren eta Eskariaren arteko Bitartekaritzako Eragileen kategorietan, plantillan dituen doktoreen % 10en baliokidea den gehienezko tesi-kopurua egiteko laguntza jaso ahal izango du.
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren betekizunak :
- Prestatzen ari diren ikertzaileek doktorego-irakaskuntzetan matrikulatuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko edo pribatu batean.
- Diruz lagunduko diren kontratuek laguntza honen iraupen bera edo luzeagoa izan beharko dute.
- Garatu beharreko lana industria-ikerketako proiektu bat egitea izango da, interesa duen enpresarentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiei buruzko doktorego-tesi bat sortuko duena eta enpresa horrek garatutako ikerketa-ildo baten parte dena, betiere proposatutako jarduerak berriak badira edo enpresak I+Gko ohiko jardueren barruan gauzatuko ez lukeen ikerketa edo ikerketa-ildo bat hobetzea, zabaltzea edo gauzatzea badakarte. Eskabidean justifikatu beharko da laguntzaren beharra eta eragin sustatzailea. Eragin pizgarria betetzen dela bermatzeko, ikerketa-proiektuak ezingo dira hasi laguntza-eskaera aurkeztu baino lehen.
- Doktore-gradua, oro har, laguntzaren lehenengo hiru urteetan lortu beharko da. Doktore-gradua lortu ondoren, ikertzaileak ikerketa-jarduerak egingo ditu enpresak proposatutako industria-ikerketako proiektuaren barruan, doktoretza-ondoko hobekuntza-aldia garatu ahal izateko. Salbuespenez, doktore-gradua laguntzaren laugarren urtean lortu ahal izango da, betiere doktore-tesiaren bilakaerak hala ziurtatzen badu. Ondorio horietarako, doktore-gradua doktore-tesiaren defentsa- eta onarpen-egintzaren datan lortu dela ulertuko da.
- Diruz lagundu beharreko kontratuak Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagozkie.
- Kontratazioa kalitatezko baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatuz. Ildo horretan, urteko 25.000 euroko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da.
- Deialdi honetan xedatutakoaren babesean kontratatzen diren ikertzaileak atxikipen-zentroan sartu beharko dira deialdiaren urteko abenduaren 31 baino lehen.
- Eskabidea aurkeztu eta proiektua hasi ondoren hasiko da kontatzen laguntza.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileen betekizunak eta eskubideak:
- Ikertzaileen betekizunak:
Doktorego-ikasketak deialdiaren urtean hastea.
- Unibertsitateari lotutako tesi-zuzendari bat edukitzeaz gainera, enpresak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak izendatutako proiektu-arduradun bat izango du doktoregaiak.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate bat baino gehiagoren eskabidean hautagai gisa ez agertzea.
- Doktore-tituluaren jabe ez izatea, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.
- Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez izana 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek eskubide hauek izango dituzte:
- Beraien ikerketako prestakuntza-jardueratik eratortzen diren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak, eta egiten duten ekarpenaren arabera, gai horretan unean unean indarrean dauden arauetan xedatutakoari jarraikiz.
- Kontratazio-zentroak aitortzen dizkien eta xedapen honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Eusko Jaurlaritza - Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz
Kontaktua
- Telefonoa: 945 01 82 54 E-maila: a-recacoecheaolabarria@euskadi.eus
- Telafonoa: 945 01 99 85 E-maila: g-martinez@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0045426_0045427Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 3an hasi eta 2026ko uztailaren 3an amaituko da (biak barne).
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde deza eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe ba aurkeztu beharko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

1. Entitate eskatzaileari buruzko agiriak:
- Erakundea identifikatzeko datuak.
- Erakundearen memoria, honako datu hauek jasotzen dituena:
- Jarduera nagusiaren eta jarduera garatzen duen ekoizpen-sektorearen deskribapen laburra.
- Negozio-bolumena eta lortutako emaitzak azken urtealdian.
- I+G arloko aurrekariak
- Enpresak dituen produkzio-bitartekoak.
- Giza baliabideak, kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta.
- Kontratatutako pertsonak lan egingo duen proiektuaren memoria. Memoriaren edukiak agindu honen II. eranskinean aurkeztutako eskema jarraituko du.
- Kontratatutako langilea txertatuko den I+G lantaldearen edo ikerketa-taldearen curriculum laburra.
- ETEa izanez gero, azken 3 kontabilitate-ekitaldietako onartutako urteko kontuen kopia.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).
- Proiektu bererako erakunde honen edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuen laguntzarik eskatu eta/edo jaso badu, adierazi erakundeak eta zenbatekoak.
- 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak zenbateraino bete diren egiaztatzea.
2. Kontratatutako langileari buruzko agiriak: a) NANaren edo egoiliar-txartelaren kopia, eta aurreko bi agirietako bat ere ez izanez gero, pasaportearen kopia.
b) Garatu beharreko I+Gko proiektuari dagokionez meriturik garrantzitsuenak nabarmentzen dituen curriculum vitaea: prestakuntza, lanbide-esperientzia, proiektuarekin lotutako argitalpenak eta/edo patenteak, halakorik balego, eskaera egiten den unean eguneratuta.
c) Lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratua.
d) Desgaitasun-ziurtagiria, hala badagokio ( % 33ko maila edo handiagoa).
e) Doktoreak kontratatuz gero, kontratatutako pertsonari buruzko dokumentazioa:
• Kontratuaren kopia, halakorik badago, eta bertan, gutxienez, urteko ordainsari gordina, lanaldi mota, Euskal Autonomia Erkidegoko zentroari atxikitzea, lanbide-kategoria, lanean hasteko data eta kontratuaren indarraldia jasoko dira.
• Doktore-tituluaren kopia, edo eskabidea aurkezten den egunean doktore-gradua duela egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoaren kopia.
• Titulua atzerriko unibertsitate batean lortu bada, tituluaren baliokidetasuna aurkeztu beharko da Espainiako sistema akademikoan, edo eskatu izanaren egiaztagiria, eta, nolanahi ere, laguntza jaso aurretik Espainiako unibertsitate-sisteman duen baliokidetasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.
f) Industria-doktoretza egin behar duten pertsonen kasuan, kontratatutako pertsonari buruzko dokumentazioa:
• Kontratuaren kopia, halakorik badago, eta bertan, gutxienez, urteko ordainsari gordina, lanaldi mota, Euskal Autonomia Erkidegoko zentroari atxikitzea, lanbide-kategoria, lanean hasteko data eta kontratuaren indarraldia jasoko dira.
• 2026an hastekoa den Doktoretza Industrialeko programa batean onartzeko eskaera. Dagokion matrikula egin ondoren, egiaztagiri hori aurkeztu beharko da laguntza-eskaeran.
• Enpresaren interes-gutuna proiektuan, zentro teknologikoek, ikerketa kooperatiboko zentroek edo eskaintza-eskari bitartekotzako eragileek kontratatu beharreko doktoregaien kasuan.
• Unibertsitateko titulazioaren ziurtagiri akademiko ofiziala, lortutako kalifikazioak eta kalifikazio horiek lortzeko datak jasotzen dituena. Espedienteak batez besteko nota jaso behar du.
• Ikasketak atzerrian egin badira, ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztuko da, bai eta horren zinpeko itzulpena ere, betiere EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean ez badago. Kasu guztietan, ziurtagiriak edo horrekin batera doan beste dokumentu batek adierazi beharko du zein diren gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak dagokion ebaluazio-sistemaren barruan, eta zein den gainditzeko beharrezkoa den gutxieneko kalifikazioa. Gainera, Espainiako ebaluazio-sistemaren barruan ikasketa-espedientearen batez besteko nota zein den adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko du.
• Proiektuarekin lotutako doktorego-tesiaren memoria: prestatzen ari den ikertzaileak garatu beharreko jarduerak eta zereginak, laguntzan aurreikusitako lau urteak kontuan hartuta; laguntzak irauten duen bitartean egingo diren egonaldiei dagozkien justifikazioa eta aurrekontuak, egingo diren urtea adierazita.
3. Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko. [15.3 eta 15.4 oinarria]
4. Kontratatutako pertsonaren erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko. [15.5 Oinarria]
-
Bete beharreko baldintzak:
BALDINTZA OROKORRAK
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita diru laguntza jasoko duen jarduera.
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita diru-laguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik.
- Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondorioz berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak. Erabaki horren bidez, laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela deklaratu da, Kategorien araberako Salbuespenei buruzko 651/2014 (EB) Erregelamendu Orokorraren 1.4.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzei eskabidea aurkezten denetik eta dirulaguntzaren indarraldi osoan eutsi beharko zaie.
BERARIAZKO BALDINTZA
Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren baldintzak:
- Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan industria-ikerketa gisa definitutako kategorian garatu beharko dira I+G jarduerak (651/2014 (EB) Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz).
- Erakundearen memorian, erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute, batetik, egingo dituzten I+G jarduerak garatzeko doktore-ikertzaileak kontratatzeko beharra, eta, bestetik, laguntzaren sustapen-eragina. Eragin sustatzailea betetzen dela bermatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik.
- Diruz lagundu ahal izango dira erakunde onuradunek ikertzaileekin formalizatzen dituzten etenik gabeko kontratuak, laguntza honen iraupenekoak edo luzeagoak.
- Kontratazioak Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-instalazio batean egin beharko dira, non garatuko baitira ikerketa-jarduerak.
- Kontratuak indarreko legeriaren arabera egin beharko dira.
- Kontratazioa kalitatezko baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatuz. Ildo horretan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezarri da, 35.000 eurokoa.
- Ez dira diruz lagunduko deialdiaren aurreko 4 urteetan doktore-titulua duten langileak kontratatzeko laguntza-programetan diruz lagundutako kontratu bat izan duen ikertzaile batekin egindako kontratuak.
- Deialdi honetan xedatutakoaren babesean kontratatzen diren ikertzaileak atxikipen-zentroan sartu beharko dira, betiere deialdiaren urteko abenduaren 31 baino lehen.
- Eskabidea aurkeztu eta proiektua hasi ondoren hasiko da laguntzaren epea.
- Deialdi bakoitzean, erakunde eskatzaile batek gehienez ere doktore-titulua duten 2 pertsona kontratatzeko laguntza jaso ahal izango du, eta horietako bakoitzak proiektu edo jarduera argi eta garbi desberdina izan beharko du. Proiektuek edo jarduerek berezko izaera izan behar dute, eta ez dute beste proiektu edo jarduketa baten zatiketaren emaitza izan behar.
- Kontratatuek bete beharreko baldintzak:
- Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean. Doktore-titulua atzerriko unibertsitate batean lortu bada, Espainiako unibertsitate-sisteman duen baliokidetasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- 2025eko apirilaren 15a baino lehen, hau da, aurreko ekitaldiko Bikaintek laguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epea ixteko eguna baino lehen, laguntza eskatzen duen erakundearekin inolako lan-loturarik izan ez izana, praktiken eta prestakuntza-kontratuen kasuan izan ezik, ezta akzioekin edo sozietatearekin zerikusia duen beste inolako loturarik izan ez izana ere, salbu eta pertsona hori programa honetako doktore-tesiak egiteko lerroaren esparruan kontratatu bada eta laguntza horrek, bere garaian, erakundean berriro sartzea ekarri badu.
- «Spin-off» eta «start-up» enpresen kasuan, baldintza hori ez da aplikatuko lan-lotura mantendu bada Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) honako eragile hauekin (Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak, Foku Anitzeko eta Sektore Anitzeko Teknologia Zentroak, Eskaintza-Eskaria Bitartekaritza Eragileak), enpresa berriaren akziodunetan edo kapitalean parte hartzen baitu.
- Laguntza eskatzen duen erakundearen kapitalean partaidetzarik ez izatea, edo harekin akzioz edo sozialki lotutako partaidetzarik ez izatea, baldin eta partaidetza horrek erakundea modu eraginkorrean, zuzenean edo zeharka kontrolatzeko gaitasuna badakar.
- Erakunde bat baino gehiagoren eskaeran hautagai gisa ez agertzea.
Industriako doktoregaien lerroa:
- Erakunde onuradunak:
- Ikerkuntza industrialeko proiektu bat garatzen duten enpresak eta Enpresetako I+G Unitateak, EAEko unibertsitate publiko edo pribatu batean proiektuaren ezagutza arloko doktorego-irakaskuntzetan matrikulatutako pertsonak erabiliz. Pertsona horiek plantillakoak edo kontratazio berrietakoak izan daitezke.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak, Foku Anitzeko eta Sektore Anitzeko Teknologia Zentroak, Enpresetako I+G Unitateak,eta Eskaintza-Eskaria Bitartekaritza Eragileen kategorietakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, betiere:
- I+G unitateen kasuan, doktorego-tesia egin behar duen pertsona aurretik plantillakoa izan daiteke, edo kontratazio berri baten bidez sartu.
- ZTBESko gainerako agenteak ezin izango dira plantillan sartu aurreko deialdirako eskabideak aurkezteko azken eguna baino lehen (2025eko apirilaren 15a), salbu eta lotura hori prestakuntza-kontratu baten edo praktiketako kontratu baten barruan egon bada, enpresa-unibertsitate hitzarmen batean oinarrituta, eta hitzarmen hori ez badago doktorego-ikasketekin lotuta.
- Ikerketa industrialeko proiektuak interesgarria izan beharko du EAEn kokatutako enpresa batentzat.
- Deialdi bakoitzean, enpresek eta I+G unitateek gehienez bi doktorego-tesirako laguntza jaso ahal izango dute. Bestalde, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente bakoitzak, Ikerketa Kooperatiboko Zentroen, Zentro Teknologikoen eta Eskaintzaren eta Eskariaren arteko Bitartekaritzako Eragileen kategorietan, plantillan dituen doktoreen % 10en baliokidea den gehienezko tesi-kopurua egiteko laguntza jaso ahal izango du.
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren betekizunak :
- Prestatzen ari diren ikertzaileek doktorego-irakaskuntzetan matrikulatuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko edo pribatu batean.
- Diruz lagunduko diren kontratuek laguntza honen iraupen bera edo luzeagoa izan beharko dute.
- Garatu beharreko lana industria-ikerketako proiektu bat egitea izango da, interesa duen enpresarentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiei buruzko doktorego-tesi bat sortuko duena eta enpresa horrek garatutako ikerketa-ildo baten parte dena, betiere proposatutako jarduerak berriak badira edo enpresak I+Gko ohiko jardueren barruan gauzatuko ez lukeen ikerketa edo ikerketa-ildo bat hobetzea, zabaltzea edo gauzatzea badakarte. Eskabidean justifikatu beharko da laguntzaren beharra eta eragin sustatzailea. Eragin pizgarria betetzen dela bermatzeko, ikerketa-proiektuak ezingo dira hasi laguntza-eskaera aurkeztu baino lehen.
- Doktore-gradua, oro har, laguntzaren lehenengo hiru urteetan lortu beharko da. Doktore-gradua lortu ondoren, ikertzaileak ikerketa-jarduerak egingo ditu enpresak proposatutako industria-ikerketako proiektuaren barruan, doktoretza-ondoko hobekuntza-aldia garatu ahal izateko. Salbuespenez, doktore-gradua laguntzaren laugarren urtean lortu ahal izango da, betiere doktore-tesiaren bilakaerak hala ziurtatzen badu. Ondorio horietarako, doktore-gradua doktore-tesiaren defentsa- eta onarpen-egintzaren datan lortu dela ulertuko da.
- Diruz lagundu beharreko kontratuak Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagozkie.
- Kontratazioa kalitatezko baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatuz. Ildo horretan, urteko 25.000 euroko gutxieneko ordainsari gordina ezartzen da.
- Deialdi honetan xedatutakoaren babesean kontratatzen diren ikertzaileak atxikipen-zentroan sartu beharko dira deialdiaren urteko abenduaren 31 baino lehen.
- Eskabidea aurkeztu eta proiektua hasi ondoren hasiko da kontatzen laguntza.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileen betekizunak eta eskubideak:
- Ikertzaileen betekizunak:
Doktorego-ikasketak deialdiaren urtean hastea.
- Unibertsitateari lotutako tesi-zuzendari bat edukitzeaz gainera, enpresak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak izendatutako proiektu-arduradun bat izango du doktoregaiak.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate bat baino gehiagoren eskabidean hautagai gisa ez agertzea.
- Doktore-tituluaren jabe ez izatea, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.
- Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez izana 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek eskubide hauek izango dituzte:
- Beraien ikerketako prestakuntza-jardueratik eratortzen diren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak, eta egiten duten ekarpenaren arabera, gai horretan unean unean indarrean dauden arauetan xedatutakoari jarraikiz.
- Kontratazio-zentroak aitortzen dizkien eta xedapen honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Dirulaguntzaren justifikazioa
ARAUBIDEA
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 26koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+G proiektuak egiteko laguntzak –Bikaintek programa. (2026ko ekainaren 2ko EHAA).
JUSTIFIKAZIOA AURKEZTEKO MODUA
Era telematikoan Nire Karpeta bidez
JUSTIFIKATZEKO EPEA
Urte bakoitza gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo urteko otsailaren 28ra arte.
JUSTIFIKAZIO BAKOITZEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Agiri hauek izango ditu:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez, erakundearen legezko ordezkaritza duenak, bere erantzukizunpean, baieztatzen baitu egiazkoak direla harekin batera aurkeztutako dokumentazioan jasotako datuak, eta bertan zehazten baita gastua justifikatzeko dokumentazioa diruz lagun daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko aurkeztu den ala ez.
Proiektuko jarduerak, dirulaguntza horretaz gain, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek finantzatu badituzte, finantzaketa-iturri horietako bakoitzarekin batera, proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda xehatua aurkeztuko da, zenbatekoa eta jatorria adierazita, bai eta gastu horien kopia ere.
b) Onuradunak berreskuratzeko agindurik ez duela adierazten duen adierazpena, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki duelako.
c) Krisian dagoen enpresa ez dela dioen adierazpena, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan xedatutakoaren arabera.
d) Memoria zientifiko-teknikoa, eduki honekin:
– Proiektuaren deskribapen laburtua.
– Justifikatu beharreko urtean kontratatutako pertsonak egindako ikerketa-jarduerak eta lortutako emaitzak.
– Ikerketa-plan eguneratua.
– Lanaren emaitzak argitalpenen eta/edo patenteen xede izan badira, horien erreferentzia bat adieraziko da.
e) Ikertzailearen ordu-parteak (proiektuaren arduradunak eta kontratatutako pertsonak sinatuta).
f) Ikertzailearen kontratazio-kostuen zerrenda, enpresaren konturako kostu gordinaren eta gizarte-aseguruen kontzeptuetan banakatua (hilero). Gizarte Segurantzaren kuotan hobariak eman badira, adierazi zenbatekoa.
g) Kontratatutako pertsonaren nominak eta banku-erakundean sartu izanaren egiaztagiriak.
h) Kontratatutako pertsonaren IDC agiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egindako kotizazio-txostena), eguneratua.
i) Gainera, industria-doktoregoak egiteko kontratazioak dakartzaten I+G proiektuen kasuan, erakunde onuradunak urtero aurkeztu beharko du industria-doktoregoko ikasketen lehenengo eta hurrengo matrikulak formalizatu izana egiaztatzen duen agiria, eta hori ezinbesteko baldintza izango da laguntzarekin jarraitzeko eta dagokion ordainketa egiteko.
j) Urtean aurreikusitako egonaldiak egin badira, bidaia- eta ostatu-kostuak ordaindu izanaren fakturak eta egiaztagiriak. Nolanahi ere, laguntzaren azken justifikazioan laguntza-aldiko egonaldi-gastu guztien zerrenda aurkeztu beharko da, honako hauek adierazita: destinoak, datak, egindako gastu-mota eta aurkeztutako fakturaren erreferentzia.
Erakunde onuradunak Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren esku jarriko ditu, laguntzak ordaindu baino lehen eta hark eskatu ondoren, behar diren datuak egiaztatzeko behar diren agiri guztiak.
Dokumentazio hori horretarako ezarritako epean aurkezten ez bada, ez-betetze espedientea hasi ahal izango da. Espediente horretan, erakunde interesdunari entzunaldia emango zaio, organo eskudunak, ebazpen bidez, laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela adieraz dezan, eta, hala badagokio, jasotako laguntza eta dagozkion legezko interesak itzuli behar dituela adieraz dezan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.