Ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzen 2026ko deialdia (EHE)
[ah_ehe_2026]
- Erakundea:
- eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ekintza humanitarioko estrategiak finantzatzeko laguntzen 2026ko ekitaldirako deialdia egitea, gatazka-testuinguruetan eta beste indarkeria-egoera batzuetan krisi humanitarioak jasaten dituzten pertsonen eskubideak eta giza duintasuna babesteko, sufrimendua arintzeko eta bizitzak salbatzeko, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bitartez identifikatuta. EBAZPENA, 2026eko matxoaren 30ekoa
Aurrekontuko zuzkidura
3.200.000 € (AF: 1)Prestazio ekonomikoa
500.000 € - 800.000 €
* Afrikako lurraldean aurrera eramandako estrategiak lehenestuko dira (3).
Ordainketa-modua:
- Lehenengo ordainketa: laguntza onartzerakoan
- Bigarren ordainketa: emandako laguntzaren %25a justifikatzerakoan

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Eskakizunak:
-
Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko otsailaren 19ko 3/2024 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoaren arabera, betekizun hori betetzat joko dute honako hauek egiaztatzen dituzten erakundeek:
a) Legeen arabera eratuta eta dagokion erregistroan erregistratuta daudenak, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
b) Egoitza edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, eta funts publikoekin finantzatutako jarduerak kudeatzeko antolakuntza-egitura nahikoa dutenak.
c) Irabazi-asmorik ez dutenak, gizarte-ekonomiako edo ekonomia solidarioko entitateen kasuan izan ezik, baldin eta beren estatutuetan berariaz baztertzen badute kideen artean mozkinak banatzea.
d) Estatutuetan berariaz jasotzen dutenak beren xedeetako bat dela ekintza humanitarioko proiektuak garatzea, edo dokumentu bidez egiaztatzen dutenak entitateak arlo horretan gutxienez bi urtez diharduela etenik gabe.
e)Ekintza humanitarioko plan estrategiko bat izatea.
- Eskatzaileak erakunde-elkarteak badira, erakunde bakoitzak bete beharko ditu aurreikusitako betekizunak eta bere gain hartu esku-hartzea egikaritu eta justifikatzearen erantzunkizun solidarioa.
-
Estrategiaren betekizunak:
- 2026. urteko aurrekontu-ekitaldian hastea.
- Gehienez 24 hilabeteko iraupena (12 hilabete gehiago luza daitekeena).
- Erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilitzatzeko bestelako ekintzak ere jasotzea.
- Tokiko erakundeek edo tokiko erakunde elkarteek honako betekizunak betetzea:
- a) Esku-hartzea gauzatuko den herrialderen batean aplikagarri den legeriaren arabera eratutako nortasun juridikoa izatea. Estatu betearazleko baldintza politikoen ondoriozko ezintasun juridiko edo politikorik baldin badago, toki-entitateak nortasun juridikoa izan dezake, eskualdeko herrialderen batean aplikatzekoa den legeriaren arabera, baldin eta behar bezala justifikatzen bada.
b) Eskaera aurkezten den egunean, dagokion erregistroan formalki inskribatuta egotea. Baldin eta, tokiko bazkidearen izaera juridikoa dela eta, betearazpen-herrialdeko egoeraren ondoriozko ezintasun juridiko bat edo ezintasun politiko bat badago, tokiko bazkidearen nortasun juridikoa, esperientzia eta jarduera egiaztatuko dira.
c) Eskatzaileak tokiko bazkideen taldeak badira, bazkide bakoitzak bete beharko ditu aurreko apartatuetan aurreikusitako betekizunak, eta bere gain hartu beharko du esku-hartzea egikaritu eta justifikatzearen erantzukizun solidarioa. Taldeko entitate bakoitzak egikaritu behar duen dirulaguntzaren zenbatekoa agertuko da eskaeran.
- Informazio gehiago 90/2019 Dekretuaren 5. eta 6. artikuloetan
Betekizunak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
- Kontsulta orokorrak: Miren García Bueno me-garciabueno@elankidetza.eus 945 01 78 53
- Kontsulta teknikoak: Pilar Diez Arregi mp-diezarregui@elankidetza.eus 945 01 55 16
- Kontsulta juridikoak: Nagore Arce n-arce@elankidetza.eus 945 01 80 87
- Kontsulta/gertakari informatikoak
- CAU: 945 01 68 38. Arreta-kanalak eta zerbitzuak - Zerbitzu Elektronikoak - Euskadi.eus
- Aránzazu Foronda a-foronda@elankidetza.eus 945 01 55 11
- Identifikazio elektronikoko kontsultak: IZENPE: 900 840 123
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1002020Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Dokumentu ofizialak
- EH Proposamen teknikoa 2026
- EH 2026 aurrekontua
- Partzuergoko eskatzaileen erantzukizunpeko adierazpenak
- EHE 2026 Truke tasa
Laguntza-dokumentuak
Proposamen teknikoaren azalpena
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Esku-hartzearen betebeharrak
-
Nahitaezko dokumentuak
Erakunde eskatzailea(k)
- Eskabidea: bide telematikoen normalizatutako eskabidea
- Erregistro-inskripzioaren egiazpena
- Egoitza zentrala edo iraunkorra euskal Autonomia Erkidegoan daukala egiaztatzea
- Irabazi-asmorik ez izatea
* Ofizioz agiaztatzeko baimenik eman ezean [DOK]
- Legezko ordezkaritza egiaztatzea, ereduaren arabera. (Eskaera egiten duen pertsona Eragileen Erregistroan edo Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetze Erregistroan adierazitako bera ez bada).
- Erantzukizuneko aitorpena, gainerako entitate eskatzaile bakoitzak sinatua, ereduaren arabera. (Entitate eskatzaileak elkartuz gero).
- Ekintza humanitarioaren arloan esperientzia izatea, gutxienez axken bi urteetan. (Estatutoetan ekintza humanitarioa bere helburuetako bat ez bada).
- Ekintza humanitarioko plan estrategikoa, 90/2019ko Dekretuaren 5.1.c) artikuloaren arabera.[DOK]
Tokiko erakundea(k)
- Eraketa-eskritura edo estatutoak eta erregistroko dokumentazioa, esku-hartzean parte hartzen duten tokiko bazkideen eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez. [DOK]
- Tokian tokiko bazkidearen nortasun juridikoa, esperientzia eta jarduera egiaztatzen dituen dokumentazioa. (Tokiko bazkidearen izaera juridikoa dela eta, herrialdearen inguruabarren ondoriozko ezintasun juridiko edo politikoa dagoenean).
Dokumentu osagarriak
- 2025 ereduaren araberako proposamen teknikoa
- 2025 ereduaren aurrekontua
- Proposamen teknikoaren eranskinak: (i) bidegarritasuna; (ii) planak [DOK]
[DOK]: Aldez aurretik entregatu bada, ez da beharrezkoa izango dokumentazioa berriz aurkeztea. Eskaera-inprimakiaren atalean, dokumentu horietako bakoitza zein espediente-zenbakitan eta zein urtetan aurkeztu zen adierazi zen adierazi behar da (2020tik aurrera), eta indarrean jarraitu behar dute.
-
Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko otsailaren 19ko 3/2024 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoaren arabera, betekizun hori betetzat joko dute honako hauek egiaztatzen dituzten erakundeek:
a) Legeen arabera eratuta eta dagokion erregistroan erregistratuta daudenak, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
b) Egoitza edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, eta funts publikoekin finantzatutako jarduerak kudeatzeko antolakuntza-egitura nahikoa dutenak.
c) Irabazi-asmorik ez dutenak, gizarte-ekonomiako edo ekonomia solidarioko entitateen kasuan izan ezik, baldin eta beren estatutuetan berariaz baztertzen badute kideen artean mozkinak banatzea.
d) Estatutuetan berariaz jasotzen dutenak beren xedeetako bat dela ekintza humanitarioko proiektuak garatzea, edo dokumentu bidez egiaztatzen dutenak entitateak arlo horretan gutxienez bi urtez diharduela etenik gabe.
e)Ekintza humanitarioko plan estrategiko bat izatea.
- Eskatzaileak erakunde-elkarteak badira, erakunde bakoitzak bete beharko ditu aurreikusitako betekizunak eta bere gain hartu esku-hartzea egikaritu eta justifikatzearen erantzunkizun solidarioa.
-
Estrategiaren betekizunak:
- 2026. urteko aurrekontu-ekitaldian hastea.
- Gehienez 24 hilabeteko iraupena (12 hilabete gehiago luza daitekeena).
- Erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilitzatzeko bestelako ekintzak ere jasotzea.
- Tokiko erakundeek edo tokiko erakunde elkarteek honako betekizunak betetzea:
- a) Esku-hartzea gauzatuko den herrialderen batean aplikagarri den legeriaren arabera eratutako nortasun juridikoa izatea. Estatu betearazleko baldintza politikoen ondoriozko ezintasun juridiko edo politikorik baldin badago, toki-entitateak nortasun juridikoa izan dezake, eskualdeko herrialderen batean aplikatzekoa den legeriaren arabera, baldin eta behar bezala justifikatzen bada.
b) Eskaera aurkezten den egunean, dagokion erregistroan formalki inskribatuta egotea. Baldin eta, tokiko bazkidearen izaera juridikoa dela eta, betearazpen-herrialdeko egoeraren ondoriozko ezintasun juridiko bat edo ezintasun politiko bat badago, tokiko bazkidearen nortasun juridikoa, esperientzia eta jarduera egiaztatuko dira.
c) Eskatzaileak tokiko bazkideen taldeak badira, bazkide bakoitzak bete beharko ditu aurreko apartatuetan aurreikusitako betekizunak, eta bere gain hartu beharko du esku-hartzea egikaritu eta justifikatzearen erantzukizun solidarioa. Taldeko entitate bakoitzak egikaritu behar duen dirulaguntzaren zenbatekoa agertuko da eskaeran.
- Informazio gehiago 90/2019 Dekretuaren 5. eta 6. artikuloetan
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Diru-laguntza onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpeta aplikazioan dagoen inprimakia bete behar duzu.
Justifikazioa
Ekintza humanitarioko estrategien justifikazioa burutzeko, egindako gastuaren justifikazio-kontua erabiliko da, kontu-auditoriaren txostena ere aurkeztuta. Epea: estrategia amaitu eta ondorengo sei hilabeteetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Aldaketak komunikatzea
Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.
Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.
Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.
- Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzetan aldaketak ematea
Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen aldaketarik ezagutarazteko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera, nire kudeaketan "Dokumentazioa erantzi" atalaren bitartez erantsi ezazu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua