Adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko laguntzak 2026
[adikzio-prebentzio-komunitario]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen bidez, adikzioen arloko 2026rako dirulaguntzetarako deialdia egiten da. Dirulaguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei emango zaizkie, Euskadiko Adikzioen VIII. Plana garatzeko toki- eta komunitate-eremuan, proiektu egituratu batzuek osatutako programa baten bidez, zeinak Programa horrek adikzioei heltzea eta horiek prebenitzea baitu helburu.
Agindu honen bidez lortu nahi den helburu orokorra da Euskadiko Adikzioen VIII. Planean jasotako ekintzak toki- eta komunitate-eremuan ezartzea. Zehazki:
a) Euskadiko herritarrek beren osasun-maila maximiza dezaten laguntzea, jokabide osasungarriak sustatuz eta arrisku-faktoreekiko esposizioa murriztuz, osasuna eta osasunaren arloko ekitatea sortzen dituzten ingurune fisiko eta sozialak bultzatuz.
b) Euskadiko biztanleen artean droga-kontsumoa eta portaera adikzio-eragileak saihestea edo atzeratzea, eta haien prebalentzia murriztea.
c) Osasuna sustatzeko eta adikzioak prebenitzeko programak hobetzen eta indartzen laguntzea, bizitzaren bilakaeraren ikuspegitik eta kapital emozionala eta pertsonek bizialdirako dituzten trebetasunak indartuz, bai eta adikzioei eta bestelako portaera adikzio-eragileekin lotutako arriskuak prebenitzea ere, horrekin erlazionatutako osasun-arazoei garaiz helduz.
d) Adikzioei heltzeko eta haiek prebenitzeko esku-hartzeetan, erakundeen arteko, sektoreen arteko eta beste gizarte-eragile batzuekiko koordinazioan aurrera egitea, adikzioen arloko politikak integratzea lortzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
1.201.328,75 euroPrestazio ekonomikoa
Muga
Osasun Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 50 finantzatu ahal izango du gehienez ere. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako programaren aurrekontu osoa. Eskabidean deskribatu eta programa osatzen duten proiektu guztietarako egokia eta doitua izan behar du aurrekontuak. Programaren zuzeneko kostuak baino ez dira onartuko.
Programa bakar batek ere ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 6 baino gehiago.
Ordainketa-modua:
Ordainketa zatikatua izango da, eta % 80 laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta gainerako % 20a 2027ko martxoaren 1a baino lehen bidali beharko da justifikazio-memoriako "Mi Karpeta" egoitza elektronikoaren bidez. Bertan, diruz lagundutako programaren betetze-maila eta haren garapenaren balorazio kualitatibo eta kuantitatiboa adieraziko dira, bai eta toki-erakunde onuradunek adikzioen arloan garatzen dituzten beste jarduera batzuei buruzko informazioa ere.

Nori dago zuzenduta
EAEko toki-erakundeak
Beren lurralde-eremuan adikzioei aurre egiteko eta prebentzio komunitarioko proiektu egituratuek osatutako programak kudeatzen dituzten toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte laguntzak, zuzenean edo erakunde espezializatuekin lankidetzan.
Toki-erakunde bakoitzak laguntza-eskabide bakarra aurkeztu dezake, garatu beharreko programak finantzatzeko. Programa horiek proiektu egituratu multzo batez osatuta egongo dira.
Agindu honen ondorioetarako, Euskadiko Adikzioen VIII. Plana toki- eta komunitate-eremuan garatzen duten programatzat hartuko dira Euskadiko Adikzioen VIII. Planean jasotako jarduketa hauetako bat edo batzuk jasotzen dituztenak:
- Ingurune osasungarriak garatzen aurrera egiteko egiturazko neurriak bultzatzea.
- Substantzia adiktiboen eskaintza murrizteko eta kontrolatzeko esku-hartzeak indartzea, inplikatutako eragileen arteko koordinazio hobearen bitartez.
- Araudia eraginkorki aplika dadin urratsak egitea
- Adikzioen prebentzioa indartzea bizitzaren etapa guztietan (haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan, helduaroan eta adinekoen artean), bai eta, oro har, adin guztietan ere.
- Adikzioak dituzten pertsonentzako arreta-ibilbideak zehaztea eta hedatzea, dauden arazoak kontuan hartuta eta profil guztietara egokitutako erantzuna eskainiz.
- Adikzioak dituzten pertsonei lotutako estigma murriztea.
- Jokoarekin eta teknologien gehiegizko erabilerarekin lotutako jokabide problematikoak dituzten pertsonen arreta integrala indartzea.
- Adikzioen arloan ikerketa eta berrikuntza sustatzea.
- Adikzioen arloan lan egiten duten profesionalen aholkularitza- eta trebakuntza-jarduerak bultzatzea.
- Adikzioen esparruko politiken eta programen ebaluazioa indartzea.
- Adikzioen arloko jardunbide egokiak eta ibilbide profesionala aitortzeko sistemari laguntzea.
- Adikzioekin erlazionatutako politika sektorialek adikzioen murrizketan duten eragin positiboa maximizatzen laguntzea.
- Adikzioen lanketan edo prebentzioan parte hartzen duten erakunde guztien arteko sare-lana sendotzea eta bultzatzen jarraitzea.
Betekizunak
-
Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publikoa zein pribatua) helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu direla eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena. Beste laguntzarik jaso ez duela adieraziz gero, ez da beharrezkoa inolako dokumentaziorik aurkeztea.
Beste finantzaketa-iturri batzuk baldin baditu edo eskatu badira, "Beste finantzaketa-iturri batzuk" atala bete behar da eskabidean.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozeduratan sartuta ez egotea.
Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar betekizun hori egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzailea ez egotea administrazio- edo zigor-arloan laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, berariaz aipatuta sexu-diskriminazioagatiko debekuak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar betekizun hori egiaztatzeko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Dirulaguntza eskatzeko, eskabide-inprimakia aurkeztu behar da, dokumentazioa aurkezteko jarraibideetan azaltzen den dokumentazioarekin batera. Izapideak bide elektronikotik egin behar dira, "Nire karpeta" ren bidez.
Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publikoa zein pribatua) helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu direla eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena. Beste laguntzarik jaso ez duela adieraziz gero, ez da beharrezkoa inolako dokumentaziorik aurkeztea.
Beste finantzaketa-iturri batzuk baldin baditu edo eskatu badira, "Beste finantzaketa-iturri batzuk" atala bete behar da eskabidean.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozeduratan sartuta ez egotea.
Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar betekizun hori egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzailea ez egotea administrazio- edo zigor-arloan laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, berariaz aipatuta sexu-diskriminazioagatiko debekuak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar betekizun hori egiaztatzeko.
- Tokiko erakunde interesdunak, laguntza eskatzeko, ziurtagiri elektroniko bat izan beharko du.
- Sartu zerbitzu elektronikoan, eta lau urrats erakutsiko dira:
- Eskabidea betetzea.
- Dokumentuak eranstea.
- Eskabidea sinatzea.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Bidalketa egin denean, pantaila bat agertuko da hartu-agiriarekin.
Oharra: Herritarren eskubidea da kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak ez aurkeztea, edo dagoeneko administrazio jardulearen esku dauden dokumentuak ez aurkeztea (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hori erabil ahal izateko, eskabidean lehenago aurkeztutako Dokumentazioa atalean, entregatutako dokumentuei buruzko informazioa beteko du.
Abisua: Tramitazioarekin jarraitzeko eta espedientearen egoeraren jarraipena egiteko, Nire Karpeta erabiliko da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da 2026ko abenduaren 31 baino lehen.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzeko, toki-erakundeek 2027ko martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte fitxa honetan agertzen diren agiriak, kanal telematikoaren bidez (euskadi.eus-en "Nire karpeta" erabilita).
Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Dirulaguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak bete direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-n aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua