2025-2026 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleek hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak finantzatuta daukaten eskola-garraioari buruzko eskola-garraiorako banakako dirulaguntzak.

[TRANSP-ESCOLAR 25-26]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako dirulaguntzetarako deialdia onartzea 2025-2026 ikasturterako, Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak egiten dituzten ikasleentzat. Agindu honen eranskinean jasotzen dira deialdiaren oinarri arautzaileak.

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

1.- Emandako laguntza bi zatitan ordainduko da, deialdiaren behin betiko ebazpena eman ondoren, eskoletara joandako egun-kopuruaren arabera:

a) Lehen ordainketa, guztizko zenbatekoaren % 70ekoa, deialdiaren behin betiko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, salbu eta onuradun gisa proposatutako pertsonak ez badu onartu; kasu horretan, eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

b) Bigarren ordainketan gainerako zenbatekoa ordainduko da, ikasturtea amaitzean, laguntzaren justifikazioari buruzko 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.- Laguntzaren zenbatekoa eskatzaileak laguntza-eskabidean adierazitako kontu korrontean sartuko da. 

 

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta erdi-mailako heziketa-zikloetan 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleak.

Betekizunak

  • Deialdiaren xede den ikasturtean 1. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako aplikazio-eremuan sartuta egotea. Baldintza hori betetzen dela ofizioz egiaztatuko du deialdia kudeatzen duen zuzendaritzak.
  • Ez izatea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuren bat. Eskabidea aurkezteak berekin dakar eskatzaileak baimena ematea Hezkuntza Sailak ofizioz egiazta dezan egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baimen hori ere uka dezake; kasu horretan, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. Gainerako debekuen eraginpean ez dagoela egiaztatzeko, helbide elektronikoan eskuragarri dagoen eskaera-formularioan jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko da: https://www.euskadi.eus/servicios/0168911

  • Ikaslearen erroldatze-bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar da eskabidea aurkezten den egunean.
  • Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren mailako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako betekizun espezifikoak: ikasle horiek urriaren 31ko 164/2023 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleentzako betekizun espezifikoak: ikasle horiek urriaren 31ko 164/2023 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  • Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzako betekizun espezifikoak: ikasle horiek urriaren 31ko 164/2023 Dekretuaren 8. artikuluaren 2. apartatutik 4.era bitartean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  • Hezkuntza-premia bereziak edo mugikortasun urri iraunkorra duten ikasleek. Betekizun orokorrak eta espezifikoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0168911

Ikaslearen eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaerara sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin betiko ebazpena eta laguntzen jakinarazpena sei hilabeteko epean egingo dira, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk