Ikastetxe pribatuetan esan osteko interpretazio-zerbitzuak kontratatzeko dirulaguntzak (2025-2026)

[TELE ITZULPENA]

Deskribapena


Xedea

EAEko itunpeko ikastetxeetan esan osteko interpretazio-zerbitzuak kontratatzeko dirulaguntzen deialdia egitea 2025-2026 ikasturterako.

Aurrekontuko zuzkidura

20.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

 

Ordainketa-modua:

Deialdia ebatzi ondoren ordainduko zaizkie dirulaguntzak ikastetxe onuradunei, egindako gastua behar bezala justifikatu ondoren. Horretarako, interpretazio-zerbitzuen enpresen fakturak eta ordainketaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta/edo Batxilergo itundutako unitateak dituzten ikastetxe pribatuak. Ikastetxe horiek guztiek Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela

Betekizunak

  • Deialdi honen onuradun izan daitezke Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan itundutako unitateak dituzten ikastetxe pribatuetako pertsona edo erakunde titularrak. Ikastetxe horiek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dira, eta 2. oinarrian deskribatzen diren jarduerak egin behar dituzte, diruz lagun daitezkeenak.
  • Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez izana, hala ezartzen duen edozein legeren arabera. Zehazki, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso izana, dagokion zehapenean ezarritako aldia gainditu gabe.

  • Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa

  • Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaririk ez egin izana; prozeduraren batean kaudimengabe deklaratuta ez egotea; hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta konkurtsoan itun batek eragingarritasuna hartu badu; esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo desgaitua, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoela.
  • Kausaren batean errudun deklaratuta egoteagatik, Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
  • Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu izendatutako herrialde edo lurralde batean.
  • LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua)
  • Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba kuota bete ez izana, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
  • Eskatutako laguntza bateragarria denez jarduera berberetarako onartutako edo ordaindutako beste batzuekin, ez dela gainfinantzaketarik gertatzen, hargatik eragotzi gabe etorkizunean helburu bererako jasotzen dituen laguntzen berri ematea, laguntza likidatu arteko aldian.
  • Estatuko araudiaren arabera berdintasun plan bat indarrean izateko betebeharra ez urratzea, eta sexu jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezartzeko betebeharra ez urratzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan.
  • Fundazioen kasuan, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora ez egokitzea eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailututa ez egotea (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ez betetzea legez ezarritako moduan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Aniztasunerako eta Inklusiorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1260301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, argitaratzen denetik aurrera

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk