Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak 2025

[TEKNOLOGIA BERRIAK LIBURUTEGIETAN]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko udal liburutegi publikoetan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta udal liburutegien arloan eskudun diren erakundeei, beren liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko 2025. ekitaldirako dirulaguntzak emateko modua arautzea eta horretarako deialdia egitea da agindu honen helburua.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000,00 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdiaren diru-baliabideak agindu honetan diru-laguntzak eskuratu ahal izateko ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituzten eskatzaileen artean banatuko dira.

Jasotako dirulaguntzak ez du gaindituko eskatutako gastuaren % 90, eta inolaz ere ez da izango 100.000,00 eurotik gorakoa erakunde onuradun bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Toki-erakundeak

Liburutegietan eskumenak dituzten toki-erakundeak.

Eskakizunak:

  • Eskabidea legez eratutako udal erakundeek edota udal liburutegi publikoen arloan eskumena duten udal erakundeek egiten badute, beren helburuen artean liburutegi publikoaren zerbitzua edo eskumena elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute agirien bidez. Eusko Jaurlaritzak lehendik baldin badauka agiri hori, eskatzaileak ez du zertan berriro aurkeztu, baina zer organotan dagoen eta zer prozeduratan aurkeztu zuen adierazi beharko du.

Betekizunak

  • Eskaerarekin batera, ondasunak edo instalazioak jartzen dituzten enpresa hornitzaileen aurrekontuak BEZarekin aurkeztu beharko dira, jardueretan aurreikusitako gastua justifikatuko dutenak.
  • Erakunde eskatzaileko teknikari arduradunek sinatutako memoria aurkeztu beharko da, honako zehaztasun hauek jasoko dituena: diruz laguntzekoak izan eta aurtengo ekitaldian egindako edo egin beharreko jarduerak, erosketa edota instalazioarekin lortu nahi diren helburuak, eta haien beharraren justifikazioa.
  • Aurtengo ekitalditik harago zabaltzen diren inbertsio-proiektuen zati edo osagai baldin badira jarduerak, haien banakotasuna eta erabilera beregaina dutela egiaztatu beharko da, eta jarduera horiek banaka duten kostua zehaztu beharko da. Kasu horretan, eskabidea jarduera horietara mugatuko da.
  • Deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskuratzeko baldintza da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan jasotako debekuetako batean ere ez egotea.

  • Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dien zehapen administratibo edo penalik jaso duten entitate eskatzaileak, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa barnean dela.
  • Dirulaguntza honi buruzko Aginduak ezarritako baldintza guztiak betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 95 25

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0095912

Eskabidea


Eskabidearekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

a) Memoria bat, erakunde eskatzaileko teknikariek sinatua; honako zehaztasun hauek jasoko ditu: diruz laguntzekoak izan eta 2025ko ekitaldian egindako edo egin beharreko jarduerak, erosketa edota instalazioarekin lortu nahi diren helburuak eta haien beharraren justifikazioa.

b) Ondasunak edo instalazioak jartzen dituzten enpresa hornitzaileen aurrekontuak BEZarekin, jardueretan aurreikusitako gastua justifikatuko dutenak.

c) Egiaztatu beharko da 2025ko ekitalditik harago zabaltzen diren inbertsio-proiektuen zati edo osagai baldin badira jarduerak, haien banakotasuna eta erabilera beregaina dutela, eta jarduera horiek banaka duten kostua zehaztu beharko da. Kasu horretan, eskabidea jarduera horietara mugatuko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntzei buruzko prozedura ebazteko eta erabakitakoa interesdunei jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2025ko abenduaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira dirulaguntza justifikatzeko agiriak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk