Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko dirulaguntzak 2025ean.

[Teknologia berriak 2025]

Deskribapena


Xedea

Autobusetan egiten den bidaiarien garraio publikoa eta salgaien garraio publikoaren sektorea modernizatu dadin, dirulaguntza programa honen xedea da 2025ean eta, betiere, 2025eko azaroaren 30a baino lehen, egin behar diren honako sistema hauek eskuratu eta ezartzeko laguntzak ematea da (salbuetsita leasing edo renting kontratuak, edo eskurapenaz bestelako beste edozein negozio juridiko):

a. Ibilgailu-floten lokalizaziorako eta kudeaketarako (GPS edo antzekoak) sistemak, kudeaketa eta kontrol-zentro batekin lotuta, dela ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraio publikorako, dela gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraiorako. Ez da emango dirulaguntzarik ibilgailu-floten kudeaketa eta kontrol-zentro batean sartuta ez daudenen lokalizaziorako elementu bakarrak erosteko

b. Salgaien garraio publikoko ibilgailu astunetan eta, gidaria barne dela, bidaiarientzat bederatzi jarleku baino gehiago dituztenetan, gidatze seguruari laguntzen dioten sistemak, hala nola:

  • Artaziarena ez egiteko sistemak.
  • Istripuak erregistratzekoak.
  • Suteak detektatu eta autoitzaltzea.
  • Aurreko leihotik gidatze-dinamika erregistratzen duten kamera-sistemak (dash cam), bai eta gidatzean ikuspena edo maniobragarritasuna hobetzera bideratutakoak ere.
  • Talkak arintzeko teknologiak, hala nola sentsoreak eta radarrak erabiltzea talka horiek saihesteko.
  • Istripuaren edo larrialdien kasuan, kontrol-gunera
  • automatikoki deitzeko edo abisatzeko sistemak.               

c. Gidatze-optimizatzea eta erregai-kontsumoa murriztea helburu duten sistemak, hala nola:

  • Ekonometroak eta gidatzea monitorizatzeko sistemak.
  • Gurutzaldi-abiaduraren kontrolagailuak.

d. Bigarren belaunaldiko takografo adimendunen sistemak.

Garrantzitsua:


A), b) eta c) letretako sistemak ere diruz lagundu ahalko dira ,eskatzaileak eskura ditzakeen ibilgailu berrietan ezarrita badaude fabrikatik, sistema horiek hautazkoak direnean, eta, betiere, honako inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Ibilgailua 2025ean eskuratzea, eta, zehazki, 2025eko azaroaren 30a baino lehen.

b) Sistema horien kostuak ibilgailuaren kostu osotik argi eta zehatz bereizteko modukoak izatea. Horretarako, ibilgailua erosteko fakturan bereizi egingo da programa honetan xedatutakoaren arabera diruz lagunduko diren sistema inplementatuen kostua.

KONTUZ: bigarren belaunaldiko takografo adimendunen sistemak soilik diruz lagundu ahalko dira, baldin eta aurretik teknologia hori instalatuta ez duten ibilgailuei gehitzen bazaizkie.

 IBILGAILU BERRIETAN BIGARREN BELAUNALDIKO TAKOGRAFO ADIMENDUNAK INSTALATUTA DUTEN ESKAERARIK EZ DA ONARTUKO. 

Aurrekontuko zuzkidura

110.000 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira:

  1. Agindu honen 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  2. Agindu honen 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  3. Agindu honen 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  4. Agindu honen 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.

Adierazitako aurrekontu-zuzkidura – 110.000 euro – nahikoa ez bada aurkeztutako eskabide guztiei atal honetan aurreikusitako gehieneko zenbatekoan erantzuteko, zuzkidura hori eskakizunak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da, hasieran horietako bakoitzarentzat kalkulatutako zenbatekoek eskabide guztiak estaltzeko behar duten guztizko zenbatekoarekin zuten proportzio berean.

 

Nori dago zuzenduta


Diru-laguntza jasotzeko, pertsona fisiko nahiz juridikoek, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  2. Salgaien eta bidaiarien errepideko garraioaren, trafikoaren edo mugimenduaren sektorean lan egitea.
  3. Aginduaren 1.1.a) oinarrian aurreikusitako kasurako, pertsona fisikoek, sozietateek eta elkarlaneko kooperatibek bere izenean gutxienez hiru kopia dituen baimen bat behintzat izatea, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko edo gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan bidaiariak garraiatzeko. Merkaturatze-sozietateek edo garraiolari-kooperatibek, beren bazkideek edo kooperatibistek aipatutakoaren moduko hiru baimen gutxienez izan beharko dituzte.
  4. Aginduaren 1.1.b), 1.1.c) eta 1.1.d) oinarrietan aurreikusitako kasuetarako, salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin edo bidaiarienean, gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiago dituzten ibilgailuekin, jarduteko gutxienez baimen bat izan beharko dute. 

Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan honako egoera hauetako batean dauden pertsonak edo entitateak:

a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta egotea epai irmo baten bidez edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik.

b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta egotea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende egotea edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoela.

c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izana.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak egoera hauetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.

e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea.

f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean izatea.

g) Dirulaguntzak itzultzeagatik sortutako betebeharren ordainketa egunean ez izatea, arauz ezartzen den moduan.

h) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso izana abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.

i) Pertsona fisikoa edo juridikoa zehatuta egotea arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte.

j) Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatu gabe.

k) Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuetako bat ere ez izatea.

Atal honetako e) eta g) letretan aipatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoa beteko da. Agindu hori zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da, bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Mugikortasun Jasangarria / Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetza > Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Mugikortasun Jasangarria > Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

E-maila:DT-Trans@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034910

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan. Izapideak bide telematikoz baino ezin dira hasi eta jarraitu.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Dirulaguntza onartu eta justifikatzea


Laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso ondoren (ebazpen bidez), onuradunak bi izapide egin behar ditu:
  • Emandako laguntza onartu: "Nire Karpeta" n sartzean, "Laguntzaren onarpena" aukera duen botoia gaituko zaizu. Izapidea ez da nahitaezkoa; izan ere, hamabost eguneko epean onuradunek laguntzari berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
  • Emandako laguntza justifikatzea: emandako laguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, dirulaguntzaren xede diren ekintzak ezarri eta egindako gastu guztiak agiri bidez justifikatu ondoren, justifikazio-kontu bat aurkeztuta.
Justifikazio-kontu horrek honako alderdi hauek jasoko ditu:

a) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duen jarduera-memoria.

b) Egindako gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua.

c) Diruz lagundutako inbertsioa finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Horrekin batera, diruz lagundu daitekeen gastuaren behin betiko fakturak edo egiaztagiriak aurkeztuko dira. Nolanahi ere, dokumentazio hori 
Ezin izango da dirulaguntza ordaindu onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituen bitartean edo itzulketa-ebazpen bidez zordun ez den bitartean.
2024ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk