Dirulaguntzak STEAM arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak garatzeko, 2025-2026 ikasturtean.

[STEAM]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea, 2025-2026ko ikasturtean STEAM (Science, Technology, Engineering, Art & Mathematics) arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak egin ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000,00 euros

Prestazio ekonomikoa

1. Proiektuari lotutako diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100 lagunduko dira diruz, eta gehienez ere 3.000 euro emango zaizkie, aurrez ezarritako baldintzak errespetatzen badira.

2. Dirulaguntzarako gastuak 2025eko irailaren 1etik 2026eko ekainaren 1era bitartean egin beharko dira.

Ordainketa-modua:

Ikastetxe onuradunei eman beharreko dirulaguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

a) Lehenengoa, hautatutako partaidetza-proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 80koa; esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da, baina inola ere ez 2026ko urtarrila baino lehen, eta tartean berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Bigarren igorpena 2026an egingo da, emandako dirulaguntza hurrengo paragrafoan aurreikusitako baldintzetan justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoarekin.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuak

Eskakizunak:

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboa daukatenak, eta horretarako ezgaitzen duten lege-debekuetan sartuta daudenak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera.
  • Dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrak egunean izatea.
  • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1115605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin betiko ebazpena EHAAn argitaratuko da deialdia argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean, emandako dirulaguntzen publizitatea egiteko.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


2025eko ekainaren 16a baino lehen ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk