Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2025-2026 ikasturteetako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak

[PRIBAT]

Deskribapena


Xedea

Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei, 2025/2026 ikasturteko euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

36.215.000

Prestazio ekonomikoa

Oinarri hauen helburua da 2025-2026 ikasturtean (2025eko urria eta 2026ko iraila bitartean) euskaltegi pribatuek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek euskara-ikastaroengatik jasoko dituzten dirulaguntzak nola esleituko diren, zein baldintzetan eta nola izapidetuko diren arautzea.

Deialdi honek bi eskaera-aldi izango ditu:

1. Deialdi honen lehen eskaera-aldirako, 35.494.321 euroko zuzkidura ekonomikoa aurreikusita dago. Diruz lagunduko diren jarduera-unitateen gehieneko kopurua II. Eranskinean ezarritakoa izango da, eta muga hori ezin izango da gainditu.

2. Bigarren eskaera-aldirako, 9.950 jarduera-unitate diruz laguntzeko 720.679 euroko zuzkidura ekonomikoa aurreikusi da. Zenbateko hori 2025-2026 ikasturtean zehar II. eranskinean aurreikusitako jarduera-unitateen % 103tik gorako kopurua gainditu eta talde-ratioa betetzen duten euskaltegiei zuzenduta dago. Bigarren eskaera-aldia lehen eskaeran onuradun izan diren euskaltegiei soilik dago zuzenduta.

3. Bigarren eskaera-aldian aurkeztutako jarduera-unitateen eskaerak 3.2. atalean zehaztutako unitate-kopurua gainditzen badu, euskaltegi bakoitzari diruz lagunduko zaion jarduera-unitateen kopurua proportzionalki esleituko da, deialdian ezarritako irizpideei jarraikiz. Halaber, 1. atalean soberakinik balego, 2. atalean erabil daiteke.

Hala ere, bigarren eskaerarako eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, eta bigarren esleipen-ebazpena eman baino lehen, bigarren eskaera-aldirako aurreikusitako zuzkidura ekonomikoaren % 90raino handitu ahal izango da. Aldaketa hori HABEko zuzendariaren ebazpen baten bidez onartu beharko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu.

2025-2026 ikasturtean dirulaguntzaren kopuru zehatza jarduera-unitateak eta doitutako laguntza-moduluen zenbatekoa biderkatuz kalkulatuko da onuradun bakoitzarentzat. Jarduera-unitateak II. Eranskineko taulan datoz jasota.

Jarduera-unitate bakoitzeko laguntzaren gehieneko eta gutxieneko laguntza-moduluak honakoak dira:

  • Gehieneko modulua: 72,43 euro, antzinatasuna barne.
  • Gehieneko modulua: 65,85 euro, antzinatasuna kanpo.
  • Gutxieneko modulua: 46,65 euro.

Aipatutako laguntza-moduluak hurrengo irizpideak jarraituz doituko dira:

  • Eskabidean ordainsarien taulan adierazitako datuen arabera, deialdi honetarako ezarria dagoen koefizientea (6.1. oinarriaren c) azpiatalean jasota dagoena) berdindu edo gaindituz gero, gehieneko laguntza-modulua ordainduko da. Gehieneko laguntza-modulua ezberdina da antzinatasuna soldataren barruan dagoen edo ez aintzat hartuz.
  • Eskabidean ordainsarien taulan adierazitako datuen arabera, deialdi honetan 2025-2026 ikasturterako ezarria dagoen koefizientera iritsi ezean, datu errealak eta koefizientea alderatuko dira eta dagokion gehieneko laguntza-modulua ehuneko berean doituko da, betiere gutxieneko laguntza-modulua errespetatuz.

Dirulaguntzaren epea: 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era arte.

Ordainketa-modua:

  1. Lehen eskaerari dagokion dirulaguntza 2025eko abenduan emango den esleipen-ebazpenean zehaztuko da, eta ikasturtean zehar hiru ordainketa gauzatuko dira, ondorengo epe eta:
    • Lehen ordainketa (%16): Dirulaguntzen esleipen-ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren %16 ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.
    • Bigarren ordainketa (%74): 2026ko otsailaren 20a baino lehen lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk egiaztatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren ebazpenean ezarritako zenbatekoaren %74.
    • Hirugarren ordainketa (%10): Gainerako %10a (esleitutako dirulaguntza osoaren azken zatia) 2025-2026 ikasturte akademiko osoari dagozkion gastuen zuri-agiriak jaso ondoren ordainduko da, HABEk egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen-ebazpenaren araberakoa.
  2. Bigarren eskaera-aldian, dirulaguntzen ordainketa aparteko ebazpen baten bidez gauzatuko da. Ebazpen hori 2026ko azaroan ematea aurreikusten da, eta, edonola ere, 2026ko abenduaren 22a baino lehen. Ordainketa %100ean egingo da, baldin eta ebazpenean onartzen diren jarduera-unitate gehigarriak behar bezala justifikatu badira, HABEk ezarritako baldintza eta irizpideei jarraituz.
  3. Dirulaguntzen ordainketa baldintzatuta egongo da, edozelan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek izaera bereko laguntzen esparruan emandako dirulaguntzei lotuta hasitako edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaituta egon arte, baldin eta prozedura hori oraindik izapidetzen ari bada.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Euskaltegi pribatuak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzenduta

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Bestelako baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1045509

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2025ko abenduaren 22 baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


Oinarri honetan eskatutako agiriak aurkezteko azken egunak honakoak dira:

  • Lehen eskaerari dagokion lehen ordainketaren zuriketa: 2026ko otsailaren 20a.
  • Lehen eskaerari dagokion dirulaguntza osoarena: 2026ko urriaren 16a.
  • Bigarren eskaera-aldiko dirulaguntzaren zuriketa: lehenengo eskaerari dagokion dirulaguntza osoaren zuriketaren azken eguna, 2026ko urriaren 16a.

Hala ere, HABEk dirulaguntzaren kitapena egiteko beharrezkotzat joko balu, oinarri honetako 3. puntuan zehaztutako gastuen agiriak, eta batez ere, langileen gastuen nominei, Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkien ordainketen agiriak, bide elektronikoa erabiliz aurkezteko eskabidea egin diezaioke edozein euskaltegiri edo autoikaskuntzako zentrori, eta eskatzen zaion unetik 10 laneguneko epea izango du eskatutakoa aurkezteko.

Zuriketan egindako ez-betetzeak dirulaguntzarako eskubidea galtzea eta jasotako zenbatekoa itzultzea ekarriko du, ez-betetzeak dituen gainontzeko lege-ondorioez gain.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk