2025-2027 aldiko prestakuntza-eskaintzara bideratutako prestakuntza-planak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, lehentasunez langile langabeei zuzendua.

[OPDE25]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak hautemandako beharrei erantzuteko prestakuntza-eskaintza osatzen duten prestakuntza-planak finantzatzeko 2025ko ekitaldian eman beharreko laguntzak arautzea. Prestakuntza hori, lehentasunez, Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian daudenlangileei zuzenduta dago, eta 2025tik 2027era bitartean gauzatuko da.

Aurrekontuko zuzkidura

86.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak 86.500.000 eurokoak dira, eta horietatik:

- 20.525.423 euro 2025ko ordainketa-kredituari dagozkio.

- 43.983.051 euro 2026eko konpromiso-kredituan eta

- 21.991.526 euro 2027eko konpromiso-kredituan

Emateko prozedura: norgehiagoka, ekitaldi bakar batean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzekoaurkeztutako eskabideak.

Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitza banaka baloratuko da, eta lehiaketa-prozesua modubereizian garatuko da, I. eranskinean jasotako diru-laguntzen lerro bakoitzari dagozkion prestakuntza-ekintzenartean (121 lerro).

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde bat sortuko da.Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren,ebaluazio-batzordeak 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera baloratuko ditu, eta behinbehinekoebazpen-proposamena egingo du, 8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuanhartuta. Proposamen horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiari,organo horrek baitu ebazteko eskumena.

Behin-behineko ebazpen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun balioduneko epeaemango zaie erakunde interesdunei, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak aurkezteko edo eskaeranatzera egiteko, behin-behinean onartutako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez.

Ebaluazio-batzordeak alegazioak aztertu eta txostena egin ondoren, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariakbehin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendarinagusiari helaraziko dio, organo horrek baitu ebazteko eskumena.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntza lau zatitan ordainduko da, honela:

a) Lehen ordainketa, 2025eko ordainketa kredituaren kargura, prestakuntza planaren txostengile dendirulaguntza osoaren % 23,72, lehen prestakuntza ekintzaren hasiera jakinarazi ondoren.

b) Bigarren ordainketa, 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, Prestakuntza Planari dagokion dirulaguntzaosoaren % 25,42, Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen gutxienez ehuneko 40 hasiondoren, zeina 2026ko ekitaldian eskatu beharko baita.

c) Hirugarren ordainketa bat, 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, Prestakuntza Planari dagokiondiru-laguntzaren guztizkoaren % 25,42koa, Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 60 gutxienezhasi ondoren, zeina 2026ko ekitaldian eskatu beharko baita.

d) Laugarren ordainketa bat, 2027ko konpromiso-kredituaren kargura, Prestakuntza Planari dagokiondirulaguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, enpresa edo erakundeparekatuko prestakuntza edo lanekoak ez diren praktikak barne, jarduerak justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak

Hezkuntza Sailaren edo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarenmendeko prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, deialdi hau argitaratu aurretik Lanbide-Euskal EnpleguZerbitzu Publikoak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, enplegurako prestakuntza-erakundeenbeste edozein erregistro autonomikotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuak eta/edoinskribatuak.

Betekizunak

  • Hezkuntza Sailaren edo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, deialdi hau argitaratu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistro autonomikotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuak eta/edo inskribatuak.
  • Deialdia argitaratu edo eskabideak aurkeztu baino lehen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea, hurrenez hurren.
  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua ez izatea.

  • Kondena- edo zehapen-aldia igaro izana, epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez zigortua izan bada eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu badu.

  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende egon bada, edo konkurtsoaren kalifikazioepaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu bada eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitu bada.

  • Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzkoan, eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean, Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzekoan, aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat ez izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskalik ez izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, gertatu direnak barne: - Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik. - Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Laguntza edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:? Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea. ? Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan. ? LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketaterapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabaziasmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketaepeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako eran.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.

  • Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta ez egotea edo inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, dagokion erregistroan inskribatzeko ebazpen judizial irmoa ematen ez den bitartean.

  • Enpresa-deslokalizazioan sartuta ez egotea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren gainerako egoeretakoren batean ez egotea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1039908

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarianargitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu. Aplikazio honetara sartzerik ez duten erakundeek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute.

Eskaerak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa


Erakundeak Lanbideren ordainketarik jaso ez badu edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, hirugarrenaren datuen fitxa bete beharko du, helbide honetan eskuragarri dagoena:

Hirugarrenaren datuen alta

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk