Nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzak, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan 2025
[Nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikazioa]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotutako nekazaritza-nitxo berriak abian jartzea sustatzea, eta, era berean, euskal nekazaritza-sektorea eraldatzea eta gaztetzeko prozesuak bultzatzea.
Laguntzak ez-itzulgarritzat hartuko dira, eta Batasunaren araudiari eta ingurumena babesteari buruzko legeriari jarraituko diete.
Dirulaguntzak emateko, Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa aplikatuko da. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
Bi laguntza-lerro ezarri dira:
1. Ustiategietako titularrentzako laguntzak ekoizpen-jarduera garatzen lagunduko dieten inbertsioei ekiteko, baldin haien ekoizpena, edo ekoizpenaren zati bat 6. oinarrian deskribatutako azpisektore edo ekoizpen-nitxoren batean inskribatzen bada.
2. Ustiategien titularrentzako hasierako laguntzak, ustiategiaren zati batean edo osoan nekazaritza-jarduerak martxan jartzeko, 6. oinarrian deskribatutako azpisektoreen edo ekoizpen-nitxoen barruan, edo AzLUen arabera ekoizpen-azalera edo azienda handitzeko, 28. oinarrian adierazitako baldintzetan.
Bi laguntza-lerroak bateragarriak dira, eta ezin izango da gainditu ustiategi bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa, hots, 110.000 euro.
Aurrekontuko zuzkidura
700.000 €
2025. urterako 700.000 euro erabiliko dira deialdi honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.
Ustiategien ekoizpena edo zati bat 6. oinarrian deskribatutako azpisektore edo nitxo produktiboetako batean inskribatuta duten ustiategien titularrentzako laguntzetarako, 400.000 euro erabiliko dira, beren jarduera produktiboa garatzen lagunduko duten inbertsioei ekiteko.
Ustiategien titularrentzako hasierako laguntzak, ustiategiaren zati bat edo ustiategi osoa abian jartzeko, 6. oinarrian deskribatutako azpisektore edo ekoizpen-nitxoen barruan, edo ekoizpen-azalera edo abeltzaintza-etxola handitzeko, A.L.U.ei dagokienez, deialdi-aginduaren 28. oinarrian adierazitako baldintzetan, gainerako 300.000 euroak erabiliko dira.
Soberako funtsak lerro batetik bestera aldatu ahal izango dira, beharrezkoa izanez gero.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisiko edo juridikoak eskabidea egiteko unean Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko eginbeharrak eta honako eginbehar orokor hauek betetzen dituztenak:
Betekizunak
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea, edo sektorean sartzeko prozesuan egotea Gaztenek programaren barruan (onetsitako proiektua) NPEPEan gazteak sektorean sartzeko xedatutakoaren arabera.
- Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatuta egotea.
- Abereen osasunari, higieneari, ongizateari eta trazabilitateari buruzko indarreko arauak betetzea, eta zigorrik jaso ez izana arlo horietan berorietan deialdi honen aurretiko azken hiru urteetan.
- Ustiategi osoa edo zati bat nekazaritza-ekoizpenerako erabiltzea, azpisektore produktibo hauetakoren batean, 5. oinarrian ezarritako baldintzetan: lupulua, barietate jakin batzuetako ogitarako zerealak, fruitu lehorretarako zuhaitz-sailak (intxaurrondoa eta hurritza), ahuntz-esnea, boilurra edo trufa, gizakiak edo animaliak elikatzeko hotzeko prentsaketako oleaginosoak, olibadia, mahairako sagarra eta fruitu gorriak.
- ETE bat izatea Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako definizioaren arabera; erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen da, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
-
Lupulua hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2024an gutxienez 0,20 hektarea lupulu haztea.
– Ustiategia ekoizpen merkaturagarrian badago:
• Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 14ko 1850/2006 (EE) Erregelamenduaren arabera ziurtatuta egotea ekoizpena.
• Garagardoa ekoizteko, ekoizpena Euskal Garagardo Elkarteko egileei komertzializatzea.
• Beste ekoizpen batzuetarako, ekoizpena EAEko operadoreei jartzea lehentasunez.
-
Ogitarako zerealak hazten dituzten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2024. urtean (2023-2024ko kanpaina) gutxienez 20 hektarea zereal erein izana, ogitarako espezie eta barietate hauetako baten batenak: garia (Espelta, Soissons, Rebelde edo Filon barietateak) eta zekalea (ogitarako edozein barietate).
– Ekoizpena Euskal Ogia egiteko edo ziurtatutako ekoizpen ekologiko gisa merkaturatzea.
-
Fruitu lehorreko zuhaitzen (intxaurrondoak eta hurritzak) ustiategien titularrei dagokienez:
– 2024. urtean gutxienez hektarea bat intxaurrondo edo hurritz landatzea.
– Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiriaren babespean edo 4.0 nekazaritzari lotutako aholkularitza egiaztatuaren bidez laboratzea (fertiirrigazioa; tantakako edo mikroaspertsio bidezko ureztapena, hala badagokio; lurzoruen analisia; ongarritze selektiboa eta abar).
– Ekoizpenean egonez gero, fruituak ustiategian ontziratzea edo enpresa eraldatzailearekiko kontratua izatea.
-
Ahuntz-esnearen ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– Ustiategia Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea.
– Behar bezala erregistratutako ahuntz-ekoizleen elkarte bateko kide izatea.
– 2024. urtean gutxienez jezteko 50 ahuntz-buru izatea.
– Esnearen errendimendu- eta kalitate-kontrolak egitea EAEn erregistratutako aholkularitza-zentro baten bidez, eta erreferentziako laborategi baten ziurtagiria izatea.
– Esnea ustiategian eraldatzea, artisau-gazta, gazta ekologikoa edo Label Gaztaberri markako gazta ekoizteko, edo esne-ekoizle gisa erregistratuta egotea Label Gaztaberri gazta ekoizteko.
-
Boilurra edo trufa hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2024an gutxienez 0,5 hektarea berri lantzea ustiategian.
– Arabako Boilurra Kooperatiba Elkarteko kide izatea edo ekoizpena elkarte horren bidez merkaturatzea.
– Tuber melanosporum Vitt onddoarekin mikorrizatutako arte edo haritz bidez haztea trufa.
-
Gizakiak edo animaliak elikatzeko oleaginosoak hazten dituzten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2024an gutxienez hektarea berri bat koltza, liho edo ekilore haztea erabilera industrialetarako (hotzeko prentsaketa, findu gabe).
– Ekoizpena fingailurik gabeko bitarteko mekanikoen bidez eraldatzea, eta ekoizpenaren % 50 gutxienez animalien elikadurara bideratzea, eta % 30 gutxienez giza kontsumora.

– Ustiategian gutxienez hektarea bat landatzea Arabako Errioxako edo Arabako Mendialdeko eskualdeen barruan.
– APRORAko olio-errotan ehotzea.
– Eusko Labelen edo ziurtatutako ekoizpen ekologikoan inskribatuta egotea edo, hala badagokio, ekoizpenaren % 50 merkaturatzea.
-
Mahairako sagarra hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– Gutxienez 2.500 m2-ko barietate hauetako baten mahairako sagarrondoa landatzea: Topaz, Elstar, Mairac, Errezila, Crimson crips, Smeralda, Kanadako errege-sagar grisa edo Dalinco.
– 4 x 1,25 m2-ko landaketa-esparrua erabiltzea, edo txikiagoa ureztatze inplementatuarekin.
– Frutazainen baterako merkaturatzaileen bidez merkaturatzea ekoizpena.
-
Fruitu gorriak (marrubiak, ahabiak, andere-mahatsak, mugurdiak eta masustak) landatzen dituzten ustiategietako titularrei edo titularkideei dagokienez:
– Gutxienez 2.500 m2 landatzea aire zabaleko landaketetan eta 1.000 m2 berotegiko landaketetan.
– Tantakako ureztapen pean landatzea eta, ahal dela, maneiu agroekologikoan: maneiu agroekologikoa (ziurtagiririk gabe) ezarpenaren lehen 4 urteetan, eta maneiu ekologikoa (erregistroa trantsizioan EKOLURRAn) ezarpenaren laugarren urtetik aurrera.
– Plangintza bat aurkeztu beharko da, laguntzak irauten duen bitartean izurriteak, gaixotasunak eta ongarritzea nola kudeatuko diren zehaztuko duena.
– Ekoizpena zirkuitu laburretan merkaturatu beharko da, tokiko produktu gisa.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea, edo sektorean sartzeko prozesuan egotea Gaztenek programaren barruan (onetsitako proiektua) NPEPEan gazteak sektorean sartzeko xedatutakoaren arabera.
- Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatuta egotea.
- Abereen osasunari, higieneari, ongizateari eta trazabilitateari buruzko indarreko arauak betetzea, eta zigorrik jaso ez izana arlo horietan berorietan deialdi honen aurretiko azken hiru urteetan.
- Ustiategi osoa edo zati bat nekazaritza-ekoizpenerako erabiltzea, azpisektore produktibo hauetakoren batean, 5. oinarrian ezarritako baldintzetan: lupulua, barietate jakin batzuetako ogitarako zerealak, fruitu lehorretarako zuhaitz-sailak (intxaurrondoa eta hurritza), ahuntz-esnea, boilurra edo trufa, gizakiak edo animaliak elikatzeko hotzeko prentsaketako oleaginosoak, olibadia, mahairako sagarra eta fruitu gorriak.
- ETE bat izatea Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako definizioaren arabera; erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen da, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
-
Lupulua hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2024an gutxienez 0,20 hektarea lupulu haztea.
– Ustiategia ekoizpen merkaturagarrian badago:
• Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 14ko 1850/2006 (EE) Erregelamenduaren arabera ziurtatuta egotea ekoizpena.
• Garagardoa ekoizteko, ekoizpena Euskal Garagardo Elkarteko egileei komertzializatzea.
• Beste ekoizpen batzuetarako, ekoizpena EAEko operadoreei jartzea lehentasunez.
-
Ogitarako zerealak hazten dituzten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2024. urtean (2023-2024ko kanpaina) gutxienez 20 hektarea zereal erein izana, ogitarako espezie eta barietate hauetako baten batenak: garia (Espelta, Soissons, Rebelde edo Filon barietateak) eta zekalea (ogitarako edozein barietate).
– Ekoizpena Euskal Ogia egiteko edo ziurtatutako ekoizpen ekologiko gisa merkaturatzea.
-
Fruitu lehorreko zuhaitzen (intxaurrondoak eta hurritzak) ustiategien titularrei dagokienez:
– 2024. urtean gutxienez hektarea bat intxaurrondo edo hurritz landatzea.
– Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiriaren babespean edo 4.0 nekazaritzari lotutako aholkularitza egiaztatuaren bidez laboratzea (fertiirrigazioa; tantakako edo mikroaspertsio bidezko ureztapena, hala badagokio; lurzoruen analisia; ongarritze selektiboa eta abar).
– Ekoizpenean egonez gero, fruituak ustiategian ontziratzea edo enpresa eraldatzailearekiko kontratua izatea.
-
Ahuntz-esnearen ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– Ustiategia Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea.
– Behar bezala erregistratutako ahuntz-ekoizleen elkarte bateko kide izatea.
– 2024. urtean gutxienez jezteko 50 ahuntz-buru izatea.
– Esnearen errendimendu- eta kalitate-kontrolak egitea EAEn erregistratutako aholkularitza-zentro baten bidez, eta erreferentziako laborategi baten ziurtagiria izatea.
– Esnea ustiategian eraldatzea, artisau-gazta, gazta ekologikoa edo Label Gaztaberri markako gazta ekoizteko, edo esne-ekoizle gisa erregistratuta egotea Label Gaztaberri gazta ekoizteko.
-
Boilurra edo trufa hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2024an gutxienez 0,5 hektarea berri lantzea ustiategian.
– Arabako Boilurra Kooperatiba Elkarteko kide izatea edo ekoizpena elkarte horren bidez merkaturatzea.
– Tuber melanosporum Vitt onddoarekin mikorrizatutako arte edo haritz bidez haztea trufa.
-
Gizakiak edo animaliak elikatzeko oleaginosoak hazten dituzten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2024an gutxienez hektarea berri bat koltza, liho edo ekilore haztea erabilera industrialetarako (hotzeko prentsaketa, findu gabe).
– Ekoizpena fingailurik gabeko bitarteko mekanikoen bidez eraldatzea, eta ekoizpenaren % 50 gutxienez animalien elikadurara bideratzea, eta % 30 gutxienez giza kontsumora.
-
Boilurra edo trufa hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– Ustiategian gutxienez hektarea bat landatzea Arabako Errioxako edo Arabako Mendialdeko eskualdeen barruan.
– APRORAko olio-errotan ehotzea.
– Eusko Labelen edo ziurtatutako ekoizpen ekologikoan inskribatuta egotea edo, hala badagokio, ekoizpenaren % 50 merkaturatzea.
-
Mahairako sagarra hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– Gutxienez 2.500 m2-ko barietate hauetako baten mahairako sagarrondoa landatzea: Topaz, Elstar, Mairac, Errezila, Crimson crips, Smeralda, Kanadako errege-sagar grisa edo Dalinco.
– 4 x 1,25 m2-ko landaketa-esparrua erabiltzea, edo txikiagoa ureztatze inplementatuarekin.
– Frutazainen baterako merkaturatzaileen bidez merkaturatzea ekoizpena.
-
Fruitu gorriak (marrubiak, ahabiak, andere-mahatsak, mugurdiak eta masustak) landatzen dituzten ustiategietako titularrei edo titularkideei dagokienez:
– Gutxienez 2.500 m2 landatzea aire zabaleko landaketetan eta 1.000 m2 berotegiko landaketetan.
– Tantakako ureztapen pean landatzea eta, ahal dela, maneiu agroekologikoan: maneiu agroekologikoa (ziurtagiririk gabe) ezarpenaren lehen 4 urteetan, eta maneiu ekologikoa (erregistroa trantsizioan EKOLURRAn) ezarpenaren laugarren urtetik aurrera.
– Plangintza bat aurkeztu beharko da, laguntzak irauten duen bitartean izurriteak, gaixotasunak eta ongarritzea nola kudeatuko diren zehaztuko duena.
– Ekoizpena zirkuitu laburretan merkaturatu beharko da, tokiko produktu gisa.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua