KOOPERATU 2025 programa - Euskadin nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko laguntzak

[Kooperatu]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritzako elikagaien sektorean integrazio- eta elkartze-prozesuak sustatzea, eta prozesu horien ondorioz 2. mailako edo hortik gorako kooperatibak sortzea; lankidetza ekonomikoko beste modalitate batzuk sustatzea, hala nola enpresa-elkarteak, kooperatiben arteko akordioak, kooperatiba-taldeak eta kooperatiba mistoak (Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legean aitortzen dira figura horiek). III. kapitulua, 146. artikulutik 155. artikulura), Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren prozesuak, elkarte horien enpresa-dimentsioa, eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzera bideratuak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.200.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako 1.200.000 eurokoak dira.

Eman beharreko laguntzen bolumen osoak ez ditu gaindituko aipatutako baliabideak edo, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira, horiek eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa. Igoera hori gertatzen bada, hasieran aurreikusitakoaren % 20ra iritsi ahal izango da, eta deialdia ebatzi aurretik egin beharko da. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da horren berri, baina publizitate horrek ez du esan nahi eskaera berrien epea irekiko denik, ezta ebazteko epearen beste zenbaketa bat hasiko denik ere.

Nori dago zuzenduta


KOOPERATU programaren erakunde onuradunak

1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte nekazaritzako elikagaien erakunde hauek, baldin eta laguntzaren xede diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte:

• Nekazaritzako elikagaien kooperatibak.

• Bigarren mailako nekazaritzako elikagaien kooperatibak.

• Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak.

• Merkataritza-erakundeak, baldin eta beren kapital sozialaren ehuneko 50 baino gehiago arestian aipatutako erakundeetako batena bada. Sozietate anonimoa bada, akzioek izendunak izan beharko dute.

2. Aurreko paragrafoan jasotako erakundeek, betiere beren produkzio-zentroa Euskal Autonomia Erkidegoan badago, honako prozesu hauetako bat egiteko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

• Erakunde bat edo gehiago erakunde bakar batean integratzea, integratuen nortasun juridikoa azkendu gabe.

• Erakunde batek bi erakunde edo gehiago xurgatuz edo guztiak deseginez bat egitea, eta erakunde berri bat eratzea.

• Lankidetza ekonomikoko hainbat modalitateren bidez elkartzea, hala nola enpresa-taldeak, kooperatiben arteko akordioak eta kooperatiba-taldeak, eta kooperatiba mistoak.

3. Eskaera bakarra onartuko da integrazio-/bategite-/elkartze-prozesu bakoitzeko. Horregatik, eskabidea aurkezteko unean integrazio-/bategite-/elkartze-prozesua amaitu ez bada, dirulaguntzaren xede den prozesuko kide guztiek osatutako taldeak bakarrik egin beharko du eskaera, eta, era berean, guztiek bete beharko dituzte deialdi-aginduan ezarritako betekizunak eta baldintzak.

Betekizunak

  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren arabera, agindu arautzailearen 4. oinarrian jasotako egoeraren batean dauden erakundeak ezin izango dira onuradun izan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Alfonso Arriola

Telefonoa: 945 01 82 01

E-maila: alfonso-arriola@euskadi.eus | calimentaria@euskadi.eus

Kodea

1245502

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta betiere laguntzak emateko denbora-esparruak ezarritako gehienezko epea baino lehen. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dituzte, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Justifikazioa eta ordainketa


Diruz lagundutako inbertsio-proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 1era bitartean hasi edo hasi beharko dira.

Integrazio-/bategite-/elkartze-prozesuaren emaitza diren erakundeek 2025eko ekainaren 1a baino lehen amaitu eta formalizatu beharko dute, modu frogagarrian.

Integrazio/bategite/elkartze eragiketa notario bidez formalizatu ondoren, kooperatibak lau hilabete izango ditu zuzenean lotutako gastuak aurkezteko, eta justifikazio hori 2025eko urriaren 1a baino lehen aurkeztu beharko du.

Inbertsioak egiteko ezarritako epea amaituta, hiru hilabete izango ditu inbertsioen azken aitorpena aurkezteko, eta justifikazio hori 2025eko azaroaren 1a baino lehen aurkeztu beharko du.

Ordainketa-eskaera:

Laguntza ordaintzeko eskaera honelakoa izan daiteke:

• Ordainketa partzialerako eskaera – integrazio/bategite/elkartze prozesua amaitu eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan onarpena lortu ondoren.
• Azken ordainketaren eskaera – inbertsio guztiak amaitu ondoren

Azken ordainketaren eskaera gehienez 3 hilabeteko epean egin behar da, inbertsioak egiteko ezarritako epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.

Oharra: Ordainketa-eskaerarekin batera aurkeztutako datuak errazago aztertzeko, eskatzen da faktura bakoitza, fakturen koadroan jasotako zenbaki korrelatiboa eraman behar duena, ordainketa-egiaztagiriarekin batera, TELETRAMITAZIO prozesuan ordena korrelatibo horretan sartzea, hornitzailearen izenarekin eta zenbaki korrelatiboarekin identifikatuz.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk