Kontsumitzaileen Erakundeentzako Dirulaguntzak. 2025eko deialdia.

[Kontsumoko elkarteentzako dirulaguntzak 2025]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteei dirulaguntzak ematea 2025eko ekitaldiko funtzionamendu-gastuetarako eta laguntza juridiko-gastuetarako

Aurrekontuko zuzkidura

505.820

Prestazio ekonomikoa

1. lerroa. Kontsumitzaileentzako arreta. 277.160€

Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, 102.000 € gehienez ere elkarte bakoitzeko.

Gastu subentzionagarriak

• Lokalaren alokairuak, gehienez 3 alokairu erakunde eskatzaile bakoitzeko, eta jendearentzat irekitako bulegoekin bat etorri beharko dute.
• Langile-gastuak.
• Finantza-gastuak, Diru-laguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 30.7 artikuluan ezarritakoaren arabera.
• Eskaeraren aurrekontuaren atalean behar bezala zehaztutako beste gastu orokor batzuk (zerbitzu profesionalak, bulegoko materiala, kontserbazioa eta garbiketa, aseguruak, hornidurak, kanpoko kontratazioak eta bestelakoak...).

2. lerroa. Laguntza juridikoa. 228.660 €

Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, eta gehienez ere 102.000 € emango dira elkarte bakoitzeko.

Gastu subentzionagarriak

• Aholkularitza juridikoko eginkizunak dituzten langileak.
• Aholkulari juridikoen minuta profesionalak.
• Perituak egitea.
• Bukarazte-ekintzen ekitalditik eratorritako beste gastu batzuk.

2. lerroko jardueren gauzatzea osorik azpikontratatu ahal izango da, betiere Diru-laguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan ezarritako baldintzak betez.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen muga kuantitatiboa merkatuko balioa izango da, Diru-laguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan ezarritakora egokituko dira.

Ordainketa-modua:

1. lerroa. Kontsumitzaileentzako arreta. 207.870€, 2025eko ekitaldiaren kontura, eta 69.290€, 2026ko konpromiso-kredituaren kontura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.

2. lerroa. Laguntza juridikoa. 171.495 € 2025eko ekitaldiaren kargura eta 57.165 € 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Honako baldintza hauek bete behar dituzte kontsumitzaileen erakundeek dirulaguntza hauen onuradunak izateko: 

  • Beren helburu bakarra Kontsumobideren eskumeneko kontsumo-eremuetan kontsumitzaileak defendatzea izatea.
  • Eskabidea aurkezteko unean izena emanda egotea EAEko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan (abenduaren 28ko 262/2021 Dekretuan zehazten da zein den errolda hori), bat etorriz, betiere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko apirilaren 27ko 4/2023 Legearen 75. artikuluan ezarritakoarekin.
  • Beren jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
  • Kontsultak egiteko, arreta emateko eta kontsumitzaileek aurkeztutako erreklamazioak kudeatzeko zerbitzu bat izatea.
  • Zuzenbideko lizentzia edo gradua duten pertsonek emandako aholkularitzako eta laguntza juridikoko zerbitzu bat izatea.

Ezingo dituzte deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskuratu Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenek, honako kasu hauetan, esaterako:

    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.
    • Ordainduta ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
    • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penal bat izatea, edota horretarako legezko debeku bat.

Eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza likidatzen den arte bete beharko dira baldintza horiek.

Eskakizunak:

  • Deialdiaren dokumentazio orokorra

  • 1. lerroan eskatutako dokumentazioa

  • 2. lerroan eskatutako dokumentazioa

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Plangintza, Azterlan, Informazio eta Prestakuntza Unitatea

Tel.: 945-06 21 51 

E-mail:kontsumobide@kontsumobide.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028310

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira eskabideak, eskabide-ereduaren arabera, osorik eta behar bezala beteta, eta hurrengo artikuluan eskatutako agiriak erantsi beharko zaizkio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatu bezala. Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa –hor daude jasota tramitaziorako jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta horren bidez sar daiteke eskabide-formulariora– helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028310. Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, zeina helbide honetan baitago: https://www.euskadi.eus/ordezkariak 

Bide elektronikotik eskabideak aurkeztu osteko izapideak honen bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Izapideak egiteko interesa duten erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoren bat izan beharko dute, zeinak honako helbide honetan baitaude eskura: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

Erakunde eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak, aukeran. Halaber, prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, hala ezarrita baitago Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2 eta 6.1 artikuluetan.

Dirulaguntza-eskabidea aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena emango dio Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari zuzenean eskuratzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, ziurtagiri telematikoen bitartez. Eskatzaileak, kasu horretan, ez ditu bidali beharko dagozkion agiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, dagozkion agiriak aurkeztu beharko ditu.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk