Kanpo Harremanetako eremuan gazteak prestatzeko bekak 2025 -2026

[kanpo harremanen bekak]

Deskribapena


Xedea

Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko 2025-2026 aldirako hamalau beka iragartzeko deialdia.

Beken destinoa:

Europako Gaietarako beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute haien jarduera:

  • Bi beka Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

  • Bi beka Euskal Autonomia Erkidegoaren Europar Batasunerako Ordezkaritza, Bruselan.

  • Bi beka Euskal Autonomia Erkidegoaren Frantziako Ordezkaritza, Parisen.

Kanpoan den Euskal Komunitatea beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute haien jarduera:

  • Bi beka Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

  • Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Ordezkaritzan Argentinan eta Uruguain, Buenos Airesen.

  • Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Ordezkaritzan Estatu Batuetan eta Kanadan, New Yorken.

Kanpo Harremanak eta Organismo Multilateralen beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute haien jarduera:

  • Bi beka Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

  • Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Ordezkaritzan Txilen, Txileko Santiagon.

  • Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Ordezkaritzan Kolonbian, Bogotan.

Aurrekontuko zuzkidura

288.000

Prestazio ekonomikoa

  • Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpoko Ordezkaritzetarako beka bakoitza, 24.000 euro gordin.

Oharra: Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.

Ordainketa-modua:

Bekak hiru ordainketetan ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa: beka onartu ondoren egingo da, esleitutako laguntzaren % 50 (2025).

  • Bigarren ordainketa: bekaz baliatzen hasi eta lau hilera egingo da, esleitutako laguntzaren % 20 (2026an).

  • Hirugarren ordainketa: gainerako % 30a, beka amaitu ondoren egingo da, bekadunek dagokien amaierako txostena aurkeztu ondoren eta bekadunaren aprobetxamenduari buruzko aldeko txostena, dagokion Zuzendaritzak emandakoa, egin ondoren (2026an).

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea
  • Eskatzaileak adierazi beharko du ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legedebekurik ere, eta bereziki sexu-bereizkeria dela-eta jarritakoak, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen aurkako Indarkeria atxistarik gabeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Bizitzarik Gabeko Legearen testu bategina onartzen duenarekin bat etorriz.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Betekizunak

  • Errendimendu akademikoa egiaztatzea

  • Beka lortu ahal izateko puntuagarriak diren burututako gainontzeko jarduera eta formakuntzak egiaztatzea

  • Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako euskal etxe bateko kide izatea
  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzea
  • Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea

  • Hizkuntzen ezagutza egiaztatzea

  • Gehienez 28 urte izatea beken deialdia egiten urteko urtarrilaren 1ean

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza > Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Lehendakaritza > Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Elena Iturrate,

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:(+34) 945 01 78 43

 -------------------------------------------

Benan Oregi Inurrieta,

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: (+34) 945 01 81 21

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0073110

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aurkeztutako eskabideen ebazpena emateko gehienezko epea eskabideak jasotzeko epea amaitu eta bi hilabetera amaituko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena" Nazioarteko ordaindetaren kasuan

  • 004852-

    Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena (nazioarteko ordainketak)" nazioarteko- ordaindeten kasuan.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Laguntza onartzeko inprimakia

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk