INDARTUZ NEURRIA: Eskolaz kanpoko errefortzua irakurtzeko gaitasunean eta matematikarako gaitasunean lehen hezkuntzako ikasleentzat ikastetxeetan (2025-2026)
[Indartuz 2025-2026]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Indartuz neurriak irakurketan (euskaraz eta/edo gaztelaniaz) edo matematikan zailtasun handiak dituzten ikasleentzako hezkuntza-laguntza pertsonalizatua bermatzea du helburu. Laguntza intentsiborako eskolaz kanpoko espazio gisa pentsatuta dago, baina baita ere ikasgelako ohiko praktikak indartzeko eta ikasturteko hasierako etapetatik ikaskuntza-desberdintasunak murrizteko helburu duen berrikuntza pedagogiko estrategia gisa.
Prestazio ekonomikoa
Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
Eskakizunak:
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
Betekizunak
-
Zentroak bermatu behar du kontratazioak
Egiten den kontratazioak bermatu beharko du:
- Kontratatutako langileak ez direla epai irmoz kondenatuak izan sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik. Ondorio horietarako, ikastetxeak bermatuko du Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoa betetzen dela.- Bermatu beharko da kontratatutako irakasleek:a) Kontratatu diren irakaskuntzak emateko behar den titulazioa dutela.
b) Kontratatu diren irakaskuntzen hizkuntza-ereduarekin edo ereduekin bat datorren hizkuntza-eskakizuna dutela.
- Azpikontratazioa: Ez dago baimenduta diruz lagundutako jarduerarik azpikontratatzea, irakaskuntza emateari dagokionez.
-
Erakunde onuradunen betebeharrak.
Erakunde onuradunek berehala jakinarazi beharko diote Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritzari dirulaguntza jasotzeko baldintzetan izan dezaketen edozein aldaketa. Aldaketa horiek ez jakinaraztea nahikoa arrazoi izan daiteke laguntza errebokatzeko.
2.– Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.
3.– Era berean, dirulaguntza ematen duen administrazioak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Administrazioaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten dituzten egiaztapen-jarduketak onartu beharko ditu dirulaguntzaren erakunde onuradunak, dirulaguntzen araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 9.4.n) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, eskumena duen sailaren bidez, ikuskapenak egin ahal izango ditu ikastetxeetan, emandako datuak egiazkoak direla egiaztatzeko
-
Epez kanpo egindako gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.
Diruz lagundutako gastuak 2025eko azaroaren 3tik ekainaren 5era bitartean egin beharko dira. Alde horretatik, diruz lagundutako gastutzat hartuko da benetan ordaindu dena, gastu mota bakoitzerako emandako diru-zenbatekoaren mugarekin.
-
Bateraezintasunak
Bateragarritasun-araubidea.
1.- Emandako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, betiere finantzaketa bikoitzik ez badago. Kasu horretan, beste dirulaguntza edo laguntza batzuk lortuz gero, horren berri eman beharko da.
2.- Diruz lagundutako gastua aldi berean finantzatzen bada, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik lortutako soberakina itzuli beharko da, bai eta dagokion berandutze-interesa ere (Dirulaguntzen araubidea onartzen duen 20/2023 Legearen 16. artikulua).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 018120
Kodea
1257502Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, hurrengo pausoak jarraitu behar dira
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Dokumentazio teknikoa
-
Zentroak bermatu behar du kontratazioak
Egiten den kontratazioak bermatu beharko du:
- Kontratatutako langileak ez direla epai irmoz kondenatuak izan sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik. Ondorio horietarako, ikastetxeak bermatuko du Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoa betetzen dela.- Bermatu beharko da kontratatutako irakasleek:a) Kontratatu diren irakaskuntzak emateko behar den titulazioa dutela.
b) Kontratatu diren irakaskuntzen hizkuntza-ereduarekin edo ereduekin bat datorren hizkuntza-eskakizuna dutela.
- Azpikontratazioa: Ez dago baimenduta diruz lagundutako jarduerarik azpikontratatzea, irakaskuntza emateari dagokionez.
-
Erakunde onuradunen betebeharrak.
Erakunde onuradunek berehala jakinarazi beharko diote Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritzari dirulaguntza jasotzeko baldintzetan izan dezaketen edozein aldaketa. Aldaketa horiek ez jakinaraztea nahikoa arrazoi izan daiteke laguntza errebokatzeko.
2.– Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.
3.– Era berean, dirulaguntza ematen duen administrazioak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Administrazioaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten dituzten egiaztapen-jarduketak onartu beharko ditu dirulaguntzaren erakunde onuradunak, dirulaguntzen araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 9.4.n) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, eskumena duen sailaren bidez, ikuskapenak egin ahal izango ditu ikastetxeetan, emandako datuak egiazkoak direla egiaztatzeko
-
Epez kanpo egindako gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.
Diruz lagundutako gastuak 2025eko azaroaren 3tik ekainaren 5era bitartean egin beharko dira. Alde horretatik, diruz lagundutako gastutzat hartuko da benetan ordaindu dena, gastu mota bakoitzerako emandako diru-zenbatekoaren mugarekin.
-
Bateraezintasunak
Bateragarritasun-araubidea.
1.- Emandako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, betiere finantzaketa bikoitzik ez badago. Kasu horretan, beste dirulaguntza edo laguntza batzuk lortuz gero, horren berri eman beharko da.
2.- Diruz lagundutako gastua aldi berean finantzatzen bada, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik lortutako soberakina itzuli beharko da, bai eta dagokion berandutze-interesa ere (Dirulaguntzen araubidea onartzen duen 20/2023 Legearen 16. artikulua).
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
1.- Dirulaguntzen erakunde onuradunek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte dirulaguntzak kudeatzeko kontsultak eta izapideak egiteko
2.- Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Platea E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak arautzen dute izapidetze elektronikoa.
3.- Erantsi beharreko dokumentazio-ereduak eta lotutako gainerako izapideak bide elektronikoz nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide elektroniko honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/-.......
4.- Justifikazioa Nire karpeta atalaren bidez egin beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/mi-carpeta
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Dokumentazioa eranstea
Dokumentazioa aurkezteko, bete formularioa eta Nire karpeta erabiliz aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean aurkeztu behar da hasierako dokumentazioa.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Internet
Telefonoa