Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzen deialdia, 2025erako.
[HOBETUZ]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko programatutako prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako ekintza estrategikoak) garatzeko 2025. urterako diru-laguntzen oinarriak ezartzea.
Aurrekontuko zuzkidura
3.200.000 €Prestazio ekonomikoa
3.200.000 euro; horietatik 1.600.000 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.600.000 euro, berriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrekontuko 2026ko konpromiso-kredituari.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, honela:
Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren guztizkoaren % 50, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera-ziurtagiria jasotzen duenean. Ziurtagiri hori 5 egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, hasten denetik aurrera.
Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren gainerako zatia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari justifikazio-memoria aurkeztean eta dagokion azken likidazioa onartzean.

Nori dago zuzenduta
Enpresak eta enpresa-taldeak, deialdi honetan aurreikusitako baldintzetan
Betekizunak
- Garatu beharreko prestakuntza-ekintzen deskribapena, behar bezala lehenetsita. Lehentasun hori lehentasuntzat hartuko da gauzatzean, eta ekintza bakoitzaren izena, iraupena eta parte-hartzaile kopurua adieraziko dira. Nolanahi ere, honako hauek jaso beharko dira: -Kolektibo hartzaileak. -Prestakuntza-ekintzen kostu zenbatetsia. -Aurreikusitako gauzatze-egutegia. -Prestakuntza-ekintzak emateko aurreikusitako prestakuntza-erakundeak. -Partaideak hautazeko irizpideak . -Harremanetarako pertsona eta programatutako prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, bai eta ondoren prestakuntza-programak ebaluatzeko balioko duten irizpideak eta metodologiak ere.
-
Enpresak edo enpresek 2024eko ekitaldian EAEn kokatutako lantokiei dagokienez ordaindutako lanbide-heziketako kuotaren urteko zenbatekoa adierazi.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
EAEko Administrazioarekin eta haren erakunde autonomoekin aldi exekutiboan dirulaguntzak itzultzeagatik zorrik ez izatea
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Enpresak borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izatea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua ez izatea, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntzen bikoiztasunean edo laguntzaren xede diren prestakuntza-ekintzen hobarietan parte ez hartzea, laguntza horiek Estatuko ereduan aurreikusitakoen osagarriak baitira.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Hiru urteko edozein alditan enpresa bakar bati emandako "minimis" laguntzen 300.000 euroko zenbatekoa ez gainditzea, deialdi honen 22. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena edo ofiziozko egiaztapena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Aurka eginez gero, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua
945 160 601 (Informazio orokorra)
Kodea
0136809Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Deialdi honi dagozkion eskabideak,elektronikoki aurkeztu beharko dira, egoitza elektronikoaren bidez.
-
-
2025eko ekitaldirako ekintza estrategikoak gauzatzeko enpresei zuzendutako dirulaguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epea zazpi egun natural luzatu da (EHAA, 2025/11/03). Horrela, eskabideak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroaren 28a izango da..
-
- Enpresa eskatzaileak nazioartekotze-prozesuetan lotura izanez gero:
- Legez edo hitzarmen kolektiboz dagokion inbertsioa prestakuntzan egin izana egiaztatzen duen dokumentua:
- Langileen legezko ordezkariei informazioa eta kontsulta prestakuntza-ekintza estrategikoak burutzeko:
- Kanpo-zerbitzuak kontratatuz gero, kontratazio-proposamena, hiru eskaintzaren eskaera eta hautaketa justifikatuz, hala badagokio:
- 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, pertsona fisiko edo juridiko eskatzailea zuzenbide publikoko erakundea ez denean, irabazi-asmorik ez duenean eta, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez dezakenean:
- Garatu beharreko prestakuntza-ekintzen deskribapena, behar bezala lehenetsita. Lehentasun hori lehentasuntzat hartuko da gauzatzean, eta ekintza bakoitzaren izena, iraupena eta parte-hartzaile kopurua adieraziko dira. Nolanahi ere, honako hauek jaso beharko dira: -Kolektibo hartzaileak. -Prestakuntza-ekintzen kostu zenbatetsia. -Aurreikusitako gauzatze-egutegia. -Prestakuntza-ekintzak emateko aurreikusitako prestakuntza-erakundeak. -Partaideak hautazeko irizpideak . -Harremanetarako pertsona eta programatutako prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, bai eta ondoren prestakuntza-programak ebaluatzeko balioko duten irizpideak eta metodologiak ere.
-
Enpresak edo enpresek 2024eko ekitaldian EAEn kokatutako lantokiei dagokienez ordaindutako lanbide-heziketako kuotaren urteko zenbatekoa adierazi.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
EAEko Administrazioarekin eta haren erakunde autonomoekin aldi exekutiboan dirulaguntzak itzultzeagatik zorrik ez izatea
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Enpresak borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izatea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua ez izatea, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntzen bikoiztasunean edo laguntzaren xede diren prestakuntza-ekintzen hobarietan parte ez hartzea, laguntza horiek Estatuko ereduan aurreikusitakoen osagarriak baitira.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Hiru urteko edozein alditan enpresa bakar bati emandako "minimis" laguntzen 300.000 euroko zenbatekoa ez gainditzea, deialdi honen 22. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena edo ofiziozko egiaztapena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Aurka eginez gero, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea hasten denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, interesdun bakoitzari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
AUKERAKO BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO:
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa
Erakundeak Lanbideren ordainketarik jaso ez badu edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, hirugarrenaren datuen fitxa bete beharko du, Hirugarrenen Erregistro Telematikoaren prozeduraren bitartez.