Lehendakaritza

Gaztemundu 2025

[Gaztemundu 2025]

Deskribapena


Xedea

Gaztemundu programarako deia egitea da, programa hori arautzen duen azaroaren 14ko 170/2023 Dekretuaren 4. artikuluan —2023ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zk.— ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2025eko azaroaren 30etik abenduaren 14ra.

Gaztemundu 2025 urteko programaren gaia "erro tradizionaleko musika tresnak" da. Helburua da programak, oro har, Euskal Diasporako gazteak tresna hauen praktikan eta irakaskuntzan trebatu ahal izatea, eta horrek Euskal Etxeen funtzionamenduan eragin positiboa izatea.

Edizio honetan 15 egonaldi eskainiko dira gehienez.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 euro(s)

Prestazio ekonomikoa

Gaztemundu prestakuntza-programara 2025erako 100.000 euro bideratu dira guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko aurrekontuetan berariaz ezarritako aurrekontu kredituetatik dator zenbateko hori.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • 18 eta 35 urte bitartean izatea deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1ean.
  • Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
  • Ofizialki aitortutako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribatutako euskal etxeetako bazkide izatea, gutxienez hiru urteko antzinatasunarekin deialdia argitaratzen den unean.
  • Programaren urteko deialdian proposatutako gaiari edo gaiei buruzko ikerketa- edo azterketalan bat egina izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza > Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Lehendakaritza / Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza

Nafarroa, 2 –  01007 VITORIA-GASTEIZ

Tef. 945 01 79 11 – Fax 945 01 81 58 – e-mail relaciones.exteriores@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0073505

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk