Garapenerako lankidetzako programei laguntzak 2025 - Exekuzio-fasea

Deskribapena


Xedea

Garapenerako lankidetza-programen exekuzio-faserako laguntzen deialdia egitea 2025rako, azaroaren 28ko 180/2023 Dekretuaren arabera (2024ko urtarrilaren 12ko EHAA, 9 zk.).

 

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Entitate bakoitzak eskaera bat egin ahal izango du gehienez. Identifikazio-fasean, 1.000.000 euro eskatu eta esleitu ahal izango dira, gehienez, ekimen bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

(salbu eta estatutuetan beren kideen artean etekinak banatzea berariaz baztertzen duten ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan)

Eskakizunak:

  • Erakunde eskatzaileak, 2024an egindako identifikazio fasearen deialdian, dirulaguntzen esleipendun atera behar izan dira exekutatzea eskatzen den programaren identifikazio-faserako .

  • Dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea, bere izaera juridikoearen arabera.
  • EAEn egoitza edo ordezkaritza edukitzea eta funts publikoekin finantzatutako jarduerak kudeatzeko behar besteko antolaketa-egitura.

  • Irabazi asmorik ez izatea, salbu eta beren estatutuetan beren kideen artean etekinak banatzea berariaz baztertzen duten ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan.

  • Identifikazio-faserako deialdian egiaztatutako kudeaketa-gaitasunaren eta gaitasun estrategikoren betekizunak/eskakizunak betetzen jarraitu behar da uneoro, diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu arte.

  • Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 1., 3., eta 4. apartatuetan ezarritako gorabeheraren bat dutenak.
  • Laguntza hauen onuradun izan ahal izateko, entitateek ezin dute izan laguntza eta dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten dieten zehapenik, ez administrazio-arlokorik, ez zigor-bidekorik, eta ezin dute izan halakorik eskuratzeko legezko debekurik martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23.2 artikuluan sexuan oinarritutako diskriminazioa egiteagatik ezarritakoak barne.

Betekizunak

  • Entitate-elkarte baten bidez garatzea; elkarte horretan, entitate eskatzaileaz gainera, gutxienez, Hegoaldeko herrialde bateko erakunde batek parte hartu beharko du.

  • Jarduerak egitea, eraldaketak sustatzea eta inpaktuak aurreikustea, bai EAEn, bai, gutxienez, Hegoaldeko herrialde batean.
  • Identifikazio fasean aurkeztutako proposamenarekin bat etortzea, baita egindako identifikazioko emaitzekin ere.
  • Gutxienez hogeita lau hilabeteko iraupena izatea, eta gehienez hogeita hamasei hilabetekoa. Beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da; exekuzio faserako laguntzak emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo bi hilabeteetan hasi beharko da, eta betiere laguntza ematen den aurrekontu-ekitaldiaren barruan.
  • Azken ebaluazioa, kanpokoa edo mistoa, eta gastuak aurreikustea, Hegoaldeko herrialdeetako jatorrizko elkarteko entitateen indartze instituzionalaren kontzeptuan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


        Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1010503

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Beste tramite batzuk