Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Tokioko TUFS Unibertsitatea (2025)

Deskribapena


Xedea

Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea Tokioko TUFS (Tokyo University of Foreign Studies) Unibertsitaterako.

Aurrekontuko zuzkidura

6.400

Prestazio ekonomikoa

Etxepare Institututik ikasturte bakoitzeko egingo diren diru ekarpenak:

Sei mila eta laurehun euro (6.400€) ikasturteko Tokioko TUFS Unibertsitateari. Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu Tokioko TUFS Unibertsitatera lehen joan-etorriaren bidaia-gastuak. Edozein salbuespen Etxepare Euskal Institutuarekin adostu beharko da.

Irakurleak kobratuko duen soldata TUFSeko arauen arabera erabakiko da, bere adina, irakaskuntza-esperientzia eta titulu akademikoak kontuan hartuta.

Ordainketa-modua:

Etxepare Euskal Institutuak Tokioko TUFS Unibertsitateari irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoen ordainketak egingo dizkio.

Tokioko TUFS Unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea. 

Azkenik, Unibertsitateak ordainduko dio irakurleari dagokion soldata.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Unibertsitateko gradu-titulua (edo lizentziatura) izatea, 3. HE edo baliokidea izatea, eta ingeleseko B2 maila edo japonierako N3 maila, titulu ofizial bidez egiaztatua izatea. Japoniera maila egiaztatu ezean, Unibertsitateak proba bat egin diezaieke hautagaiei, Etxepare Euskal Institutuak hautagaiak proposatu eta gero.
  • Deialdira aurkezterako, Japonian lan egin ahal izateko bisa indarrean izatea. Bereziki baloratuko da doktoretza edo master titulua izatea eta testu akademikoak edozein hizkuntzatan argitaratuta izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak; baita euskarako C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere. Hau dena, 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera
  • Unibertsitatean egonaldiaren baldintzak

  • Irakurle-baldintzaren onarpenaren konpromisoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Eneko Agirre Maiora / Amaia Goikoetxea Azpeitia

943023407

irakurletzak@etxepare.eus

Jendaurreko arreta:

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Andre Zigarrogileen plaza, 1,

Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

Ordutegia:8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Telefonoa: 943023407

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1042343

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Jarraibideak:

Eskatzailea:

  • Eskatzailea atalean, markatu Titularra aukera.
  • Datu pertsonalak atalean, titularrari dagozkion datuak bete.
  • Eskabidea titular gisa sinatzea.

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:

Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko kanala hauta dezakezu.

  • Postaz: posta-atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
  • Bide elektronikoz: nire karpeta jakinarazpen eta komunikazioen erretilura bidaltzen da. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.

Oharra: hamar egun igarotzen badira jakinarazpenik jaso gabe, atzera botako da, izapidea gauzatutzat joko da eta prozedurak aurrera jarraituko du.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabidea bete.
  2. Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Aurrez aurreko tramitazioa eginez gero:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete.
  2. Datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  3. Inprimakia inprimatu.
  4. Eskuz bete eta sinatu.
  5. Prozeduran ezarritako lekuetako batean entregatu.
    • Eskabidea eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuak unitate izapidegilera iristen direnean, unitate horrek bere datuak izango ditu, eta espedientearen izapidetzea erraztuko du.

    • Kontuan izan Administrazioak hamabost egun naturaleko epean gordeko duela inprimakia, eta epe horretan formularioa sinatuta aurkeztu beharko duzula prozeduran ezarritako lekuetan.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Beste tramite batzuk